Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GALDER KORTABERRIA ALTZERREKA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
galder.cortaberria@ehu.eus

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenarena Saileko Katedraduna.



Kimikan Lizentziatua EHU-ko Donostiako Kimika Fakultatean 1998. Urtean, Makromolekulak berezitasunean. Kimikan Doktorea EHU-ko Eskola Politeknikoan 2004. Urtean, Iñaki Mondragon katedradunaren zuzendaritzapean.



Materialak + Teknologiak taldeko partaidea. Ingeniaritza graduetan zein masterretan irakasten du, hain zuzen Materiale Berriztagarrien Ingeniaritza eta Material Aurreratuen Ingeniaritza masterretan.





Bere ikerketa polimero sintetiko (matrize termoegonkorrak, blokezko kopolimeroak, e.a) zein biopolimerotan (polilaktidak, kitina, ligninak) oinarritutako material konposatu eta nanokonposatuen sintesi eta karakterizazioan oinarritzen da. Autoegituraturiko blokezko kopolimero eta nanokargatan (nanopartikula metalikoak, karbonozko nano-hodiak, e.a) oinarrituriko nanoegituren eraketa eta karakterizazioa.



100 publikazio baino gehiago ditu indexaturiko aldizkarietan (h indizea 27), 16 liburu kapitulorekin batera, 2 liburu oso editatu dituelarik nanokonpositeei buruz. Nazioarteko kongreso zientifikoetara 30 baino ahozko ekarpen gehiago egin ditu. Ministeritzak, Eusko Jaurlaritzak, Europear Batasunak edo enpresek finantziaturiko zeinbait proiektutan parte hartu du, ikertzaile nagusi zein laguntzaile bezala.



https://orcid.org/0000-0003-3890-7946

Scopus Author ID: 57195925515