XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA ANTONIA MIELGO VICENTE

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa I
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
antonia.mielgo@ehu.eus

Zientzia Kimikoetan Lizentziaduna (1989) eta Doktorea (1996), UPV/EHUn, irakasle lanetan dihardu 2003. urtetik. Saileko Idazkari Akademikoa (2004-2008/2012-2016), Sail Ataleko Koordinatzailea (2008-2012/2013-2021) eta Saileko Zuzendaria (2021-01-21-..). Doktoradutza ondorengo egonaldia (Marie Curie kontratua) Università degli Studi di Milanon (1996-1998, C. Genari Prof.) eta ikertzaile-jarduera etengabea orduz geroztik. Azken 16 urteetan eten gabe irakatsi du (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) lizentziatura/Gradu Kimikoan, Ikasketa Aurreratuak Kimika Organiko eta Aplikatuan doktoretza Programan eta Kimika sintetikoko eta industrialeko” masterrean. Guztira 50 ikerketa-lan baino gehiago zuzendu ditu (DEA-k, TFGak, TFMak, lankidetzarako beken lanak, Praktiges eta unibertsitate-enpresa kontratuak). Bere Irakasle- eta ikertzaile-lana positiboki ebaluatu dira (ANECA, UNIQUAL, DOCENTZIA). Ikerketako lau seiurteko (CNEA). “Sintesi Kimikoa eta Asimetriko Katalisia ikerketa-taldeko kidea. 8 doktoradutza-tesi zuzendu ditu (4 nazioarteko aipamen eta 1 Aparteko Sari bat), beste bi gauzatze-bidean. Ikerketan 60 ikerketa-proiektutan eta unibertsitate-enpresa kontratuetan (OTRI) parte hartu du. Lehen kuartileko 40 argitalpen baino gehiagoren partaidea. Gaur egungo bere ikerketa-jarduera sintesi organikoaren eremuan kokatzen da, zehazki, katalisi asimetrikoan eta erreakzio estereoselektiboen garapenean, substratu eta katalizatzaile berrien diseinuaren bidez.