XSLaren edukia

Irakasleak

ENEA ISPIZUA DORNA

Ezagutza arloa
Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea
Saila
Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
enea.ispizua@ehu.eus

Enea Ispizua Dorna, UPV/EHU-ko Enpresa Zuzenbide saileko irakasle atxikia da (ORCID: https://orcid.org/0000-0002-7531-8166). 2011.urtean UPV/EHUn Zuzenbidean Lizentziatua eta Complutense Unibertsitatean Zuzenbide Pribatuan masterra eta Gizarte Segurantzaren Titulu propioa lortu zituen. Gainera, Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa masterra lortu zuen UPV/EHUn. Master hauek 2012 eta 2015 bitartean amaitu zituen. Azkenik, UPV/EHUn doktorea da 2017.urtetik.

Egun, hainbat ikerketa talde nazional zein unibertsitate mailakoetako parte da. Horrela, MINECO DER2017-83488-C4-4-R eta EHU/UPV ikerketa talde bateko kide da. Horrez gain, EHU / UPV berrikuntza irakaskuntza proiektu baten kide da.

Ikerketa egonaldiak burutu ditu Bordeleko COMPTRASEC-en eta Baionako Centre de Documentation et de Recherches EuropƩennes-en.

Argitalpen ugari ditu liburuetan eta baita aldizkari zientifikoetan. Gainera, ponente eta komunikatzaile izan da hainbat nazioarteko kongresu eta mintegietan.

Ikerketa ildo nagusien artean, gizarte segurantza eta digitalizacioaren eragina lan-zuzenbidean eta gizarte segurantzan daude.

ADE+Zuzenbidearen gradu bikoitzean irakatsi du, baita Zuzenbidean eta Lan Harremanen graduan ere. Gainera Abokatutza masterrean eta Laneko Segurtasun eta Osasun unibertsitate masterrean irakatsi du.