XSLaren edukia

Irakasleak

AITOR BASAÑEZ LLANTADA

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
aitor.basanez@ehu.eus

Industria ingeniaria (1998) eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (2017). Bere garapen profesionala unibertsitatetik kanpo hasi zuen, honela, ia hamarkada bat eman zuen eraikuntza Industrialeko sektorean, tartean Mexikon enpresa baten zuzendari gisa bi urte.

2007an berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Antolakuntza sailean sartu eta bertan irakasle lanetan dabil gaurdaino. Hainbat gradu eta masterretan estatistika, kalitate edo laneko segurtasun eta osasuna arlotan besteak beste, eskolak ematen ditu, beti ere antolakuntzaren ikuspegitik.

2017 urteaz geroztik Segurtasuna eta Osasuna Unibertsitate Masterraren arduraduna da Lan Harremanen eta Gizarte Langintza fakultatean.

ECYS.14 Ikerketa taldeko kidea. Ekonomia zirkularra eta sostengarria Euskadin sustatzen berrikuntza eta ekintzailetzaren bitartez.

Hainbat ikerketa proiektutan parte hartzeaz gain, nazioarteko aldizkari zientifikoetan hala nola kongresuetan hainbat artikulu eta ponentzia argitaratu eta aurkeztu ditu iraunkortasunaren alorrean batik bat. Noizbehinka ere aldizkari zientifikoen zein kongresuen komite zientifikoekin elkarlanean aritzen da ebaluatzaile gisa.