XSLaren edukia

Eskola Inklusiboaren Oinarriak25884

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25884

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasleriaren garapenean lagunduko duen hezkuntza praktikan oinarritzen da irakasgaia. Era berean, ikasleriaren aniztasuna azalarazten eta honek curriculumean duen eragina eta ondorioak ulertarazten erraztuko du; hau guzti hau, hezkuntza premia berezia eta hezkuntza-laguntza berezia behar duten ikasleei erantzunaren eszenategian kokaturik. Irakaslearen rolak duen funtsari arreta berezia eskainiko zaio.



Bestetik, lauhileko gainontzeko irakasgaiekin batera Diziplinarteko Lana garatuko du. Azkenik, irakasgairen garapenak uztartuko du ikaslegoak lehen practicumean izan duen esperientzia.



Ikasgai honek lotura estua mantentzen du EHUagenda 2030ko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin, bereziki honako hauek hartzen dute garrantzia ikasgaian: 4.na “Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea” eta 10.na “Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea”. Hala ere, zehazkako era batean beste zenbait helburu ere lantzen dira, hala nola: 3.na “Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea” eta 5.na “Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea”. Helburu hauen baitan ikasgaian konpromisotik zein ekimenetatik jarduten da; profesional (eta herritar) inklusiboagoak eraikitzeko bidean.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasunak



- Eskola inklusibora iritsi arteko hezkuntza-sistemaren eraldatze-prozesu historikoa eta soziala aztertzea.



- Ikaskuntzako gaitasun eta erritmo askotara egokitutako hezkuntza erantzunak egitea. Adituekin lankidetzan aritzea hezkuntza-premiei erantzuteko.



- Aniztasunaren arretari buruzko arau esparrua aztertzea, baita eskolari laguntzeko zerbitzuen sarearen eginkizunak ere.



Zeharkakoak:

- Hezkuntza–prozesuaren aldagai nagusiak identifikatzea eta beharrezkoak diren baliabideak eskuratzea, ikasgelan eta zentroan esku-hartze egokia egiteko, ikasleen beharrei eta ikaskuntzako zailtasunei inklusiozko irizpideen arabera erantzunez.



- Ezagutza praktikoa eskuratzea, behaketa teknikak erabiliz, datuak bilduz, aztertuz eta ebaluatuz, bai haur hezkuntzako gelan, zein eskola inguruan.



-IKTak erabiltzea, norberaren eta elkarlanaren ikaskuntzako eta ezagutza eraldatzeko tresna gisa, askotariko baliabide grafikoak eta multimedia- baliabideak erabilita.





Ikaskuntza-emaitzak



-Hezkuntza Berezia, Hezkuntza Integratzailea eta Eskola Inklusiboa ezberdindu.



- Aniztasunaren arretari buruz indarrean dagoen araudia interpretatu.



- Eskolari laguntzeko zerbitzuak eta profesionalak identifikatu.



- Ikasgelako aniztasuna modu zabalean ulertu eta adierazi.



- Neurri arruntak eta ezohiko neurrien mailaketa ezberdindu.



- Defizitaren eredua gainditu eta gaitasunetan oinarritutako hezkuntza ereduan kokatu.



- Praktika inklusiboak proposatu adituen iturria erabiliz.



- Hezkuntza-arrakastazko praktikak identifikatu hezkuntza inklusiboa izateko.



- Ikasgelan hezkuntza arrakastazko praktika batzuk diseinatu.



- Egoera desberdinak aztertzeko bilketarako teknika ezberdinak erabili.



- Proposamenaren diseinuan eta aurkezpenean informazio eta komunikatzeko teknologia berriak aplikatu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- Eskola aniztasunaren aurrean: kontzeptuen eta eskolaratzeko jardueren bilakaera. Eskola Inklusiboa.



2. GAIA.- Hezkuntza-premiei erantzuteko araudi-esparrua. Eskolari laguntzeko zerbitzuak, programak eta profesionalak.



3. GAIA.- Hezkuntza-premiei eman beharreko erantzuna. Curriculuma erantzunaren erreferentzia.



4. GAIA.- Hezkuntza-laguntza berariazko premiei erantzuna eskola inklusiboaren ikuspegitik. Neurri ohikoak eta ezohikoak.



5. GAIA.- Eskolako hainbat ikasle edo talderen parte-hartzea edo ikaskuntza eragozten duten egoerak aztertzea, eta egoera horiei aurre egiteko erantzun inklusiboak proposatzea.



MetodologiaToggle Navigation

- Banakako lana eta/edo taldekoa.



- Ikaskuntza Kooperatiboa.



- Tertulia pedagogiko dialogikoak.



- Ikaskuntza gidatua eta/edo autonomoa.



- Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza, Kasuaren Metodoa...

Saio teorikoak, irakaslearen aldetik klase magistralak.



Irakasgaiak astean zehar oinarrituriko egitura erregularra izango du: saio teorikoa eta saio praktikoa. Saio hauetan edukien ulermenean eta integrazio prozesuan arituko gara eta horretarako oso garrantzitsua izango da ikasleen partaidetza, ikasketa prozesu hori esparru komunean eraiki nahi badugu behintzat.



Aste magistralak:



Lau aste beteko dira. Saio hauetan aurkezpen orokorrak eta beste ekintza batzuk talde osoarekin egiteko aprobetxatuko da. Are gehiago, aste hauetan DALeko asteak sartuko dira.



Saio teoriko-praktikoak:



Bakoitzak bi orduko saioekin. Saio hauetan irakaslearen aldetik gai bakoitzeko garrantzitsuak diren kontzeptu teorikoak eta hainbat motatako jarduerak egingo dira, gai bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak barneratzeko. Hainbat motatako jarduerak egingo dira, hala nola, irakurketa dialogikoa, esaldien gaineko eztabaida, kasu praktikoen azterketa, talde elkarreragileak eta abar. Batez ere, talde txikitan jardungo dute ikasleek, nahiz eta banaka eta talde handian egiteko jarduerak ere egongo diren.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Modulu lana (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

a) Ebaluazio jarraitua betetzen duten ikasIeak:



Modulu lana: %20.

Banakako burutu beharreko lana: %50.

Gelako jardueren banakako txostena: %20.

Garatzeko banakako froga: %30.

Taldeka burutu beharreko lana: %30.



b) Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleak:



Garatzeko banakako azterketa: %80.

Moduluko lanaren inguruko azterketa: %20.



OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA



Graduko Titulazio Ebaluaziorako Arautegian azpimarratzen denez:



12.2. artikulua.- Deialdiari uko egitea



2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Banakako amaierako proba: Proba honek notaren %100a izango du.



Salbuespen bezala, ohiko deialdian ebaluazio mistoa jarraitu duten

ikasleek izango da. Ikasle hauei ohiko deialdian azpiatal ezberdinetan

lortutako nota gordeko zaie eta gainditzeke duten azpiatala egin

beharko dute.



Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara

ez auzkeztearekin nahikoa izango da. Kasu horretan azken kalifikazioa

“AURKEZTEKE” izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakurketa-txostenak.
- EGelan eskuratutako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Arnaiz, P., Haro, R. D., y Azorín, C. M. (2018). Redes de apoyo y colaboración para la mejora de la educación inclusiva. Profesorado: Revista De Curriculum Y Formación Del Profesorado, 22(2), 7-27.



Aróstegui,I.,Darretxe. L. y Beloki, N. (2013). La participación de las familias y de otros miembros de la comunidad como estrategia de éxito en las escuelas. Revista Iberoamericana de Evaluación Educativa, 6(2), 187-200.



Aubert, A., Flecha, A., García, C., Flecha, R. y Racionero, S. (2008). Aprendizaje dialógico en la sociedad de la información. Hipatia.



Azorín, C. (2018a). Abriendo fronteras para la inclusión: la ecología de la equidad. Revista de Educación Inclusiva, 11 (1), 213-228.



Azorín, C. (2018b). Percepciones docentes sobre la atención a la diversidad: propuestas desde la práctica para la mejora de la inclusión educativa. Ensayos, Revista de la Facultad de Educación de Albacete, 33 (1), 173-188.



Booth, T. y Ainscow, M. (2005). Hezkuntza ebaluatzeko eta hobetzeko gida: Eskoletako ikaskuntza eta partaidetza garatuz. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



Booth, T. y Ainscow, M. (2015). Guía para la Educación Inclusiva. Desarrollando el aprendizaje y la participación en los centros escolares. OEI/FUHEM.



Booth, T., Ainscow, M. y Kingston, D. (2007). Index para la Inclusión. Desarrollo del juego, el aprendizaje y la participación en Educación Infantil. CSIE



Calderón Almendros, I., y Verde Francisco, P. (2018). Reconocer la diversidad. Textos breves e imágenes para transformar miradas. Octaedro.



Casanova, M. A. (2018). Educación inclusiva: ¿Por qué y para qué? Revista Portuguesa De Educação, 31(Especial), 42-54.



Casanova, M.A. (2017). Educación inclusiva en las aulas. La Muralla.



Castel. R. (1995). De la exclusión como estado a la vulnerabilidad como proceso. Revista Archipiélago, 21, 27-36.



Darretxe, L. & Aróstegui, I. (2022). Hezkuntza inklusiboa eskubide gisa. https://ikasmaterialak.ehu.eus/hezkuntza/hezkuntza-inklusiboa-eskubide-gisa



Estivill, Jordi (2003). Panorama de la lucha contra la exclusión social. Conceptos y estrategias. Oficina Internacional del Trabajo, Ginebra.



Etxabe, E., López-Velez, A.L., y Soria, L. (2018). Eskola Inklusiboa. Egin bat erronkarekin. Fevas Plena Inclusión Euskadi.



Fernández-Blázquez, M., Echeita, G., & Simón, C. (2022). Hacia culturas, políticas y prácticas escolares más inclusivas. Termómetro para la inclusión. Plena Inclusión.



FEVAS (2018). Irisgarritasun kognitiboa. Egin bat erronkarekin. FEVAS. Bilbo.



León, I., Gamito, R. eta Vizcarra, M. T. (2021). El cuerpo transfeminista hacia la educación infantil. Cuadernos de Pedagogía, 525, 118-133. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=8151801



Leon, I., Martínez, J., Gamito, R. eta Vizcarra, M. T. (2020). Haur Hezkuntzan genero ikuspuntutik egiten den lanketa. Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 112, 41-61. https://doi.org/10.26876/uztaro.112.2020.3



López-Vélez, A. L., Amor, A. y Fernández-Blázquez, M. L. (2022). Educación 2030. Viaje hacia la inclusión. Plena Inclusión.



Meana, M. (2018). Reflexiones de una maestra sobre el camino 0-3. Aula de Infantil, 96, 14-17.



Parrilla, A., Sierra, S., y Fiuza, M. J. (2018). Lecciones esenciales sobre el trabajo en red inter-escolar. Profesorado: Revista De Curriculum Y Formación Del Profesorado, 22(2), 29-47.



Parrilla, A., Sierra, S., y Muñoz, M. A. (2013). Proyectos educativos con vocación comunitaria. Revista de investigación en educación, 3(11), 15-31.



Pedreira, P. (2018). Intervenir, no interferir: el adulto y los procesos de aprendizaje. Aula de Infantil, 96, 9-13.



Sánchez Alías, A. eta Jiménez Sánchez, M. (2013). Exclusión Social: Fundamentos teóricos y de la intervención. Trabajo Social Global. Revista de Investigaciones en Intervención Social, 3 (4), 133-156.



Sensat, R. (2021). Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela. Octaedro.



Simón, C. (2016). Presentación escuela, familia y comunidad: Una alianza necesaria para una educación inclusiva. Revista Latinoamericana De Educación Inclusiva, 10(1), 17-22.



Suberviola Ovejas, I. (2021). Análisis de los factores predictivos del abandono escolar temprano. Vivat Academia, 154. Eskuragarri: 10.15178/va.2021.154.e1373



Tarabini, A., Jacovkis, J. eta Montes, A. (2017). Los factores de la exclusión educativa en España: mecanismos, perfiles y espacios de intervención. Unicef.



UNESCO (2021). Hacia la inclusión en la educación: situación, tendencias y desafíos. 25 años después de la Declaración de Salamanca de la UNESCO. UNESCO.



Zugazaga, A., Uribe, A., Rodríguez, A y Aróstegui, I. (2013). Grupos interactivos al final de la etapa. Aula de Infantil, 70 Mayo-Junio, 18-21.



Gehiago sakontzeko bibliografia

118/1998 Dekretua ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena (EHAA, 1998-07-13).

Eusko Jaurlaritza (2019). Eskola Inklusiboa garatzeko esparru-plana 2019-2022. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzkoa (LOMLOE).

Aldizkariak

HIK HASI: http://www.hikhasi.com/

AULA DE INFANTIL: https://www.grao.com/revistas/revista-aula-infantil/

IN-FAN-CIA: https://www.rosasensat.org/es/coneix-les-nostres-revistes/revista-in-fan-cia-educar-de-0-a-6-anos/

Web helbideak

INCLUSION EUROPE: http://www.inclusion-europe.org/main.php?news=ok
REICE: http://www.rinace.net/reice/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GALARRAGA ARRIZABALAGA, HAIZEA
  • LEON HERNANDEZ, IRATI
  • LOPEZ VELEZ, ANA LUISA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:00 (1)

22-24

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-27 09:00
  • Ekain : 2024-06-28 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

08:30-10:30 (1)

25-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-27 09:00
  • Ekain : 2024-06-28 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:00-11:00 (1)

25-30

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-27 09:00
  • Ekain : 2024-06-28 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30 (1)

22-24

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-27 09:00
  • Ekain : 2024-06-28 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

11:00-13:00 (1)

25-30

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-27 09:00
  • Ekain : 2024-06-28 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)