Breadcrumb

Sarrera-haur-hezkuntzako-gradua-araba

Haur Hezkuntzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

haur-hezkuntzako-gradua-araba-presentacion

Haur Hezkuntza ez da nahitaezko hezkuntza etapa bat; baina, halere, garrantzi handikoa da pertsonen prestakuntzari dagokionez. 0-6 urte artean hasten gara, hain zuzen, gure nortasuna garatzen, bai eta buruestimua, izaera, balioak eta adimen emozionala garatzen ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan, irakasleak baitira haurraren erreferente nagusiak, familiarekin batera.

Haur Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.

Gainera, honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Irakurzaletasunaren Sustapena eta Biblioteka; Kultura arteko Hezkuntza; Hizkuntzen Trataera Bateratua; eta Dramatizazioaren bidezko Adierazpena eta Komunikazioa.

Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.

Sartzeko baldintza: euskararen B2 titulua izatea.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

jone.lopezdecalle@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

8,692 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

110 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-eta-Kirol-Fakultatea

Grado-educacion-infantil-alava-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Harreman zuzena lan munduarekin: 3 praktika aldi, guztira 23 aste, Euskal Herriko Autonomia Erkidego eta Nafarroako ikastetxeetan.
  • Ikasketa plan osatua, metodologia aktibo eta parte hartzailearekin: haurtzaroaren psikologia, eskola inklusiboa eta beste.
  • Espezializaziorako 4 lerro, interes eta egunekotasun handiko hezkuntza gaietan.
  • Mugikortasun programak Espainiako, Europako eta Latinoamerikako unibertsitateekin: Erasmus +, SICUE, UPV/EHU-LA eta beste norakoak.

haur-hezkuntzako-gradua-araba-Perfil

Sarrera-profila

Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, aniztasun soziala eta kulturala errespetatzen badituzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu, eta iruditzen bazaizu gure gizartea hobetzeko txikienetatik (0-6 urte) hasi behar dugula, Haur Hezkuntzako Gradua da zure aukera.

Irudia

Irteera profesionalak

Haur Hezkuntzako etapako irakasleak. Baita hezkuntzarekin lotutako beste arlo batzuetan ere: ospitaleetako ikasgelak, presondegietako ikasgelak, gobernuz kanpoko erakundeak, museoak, ludotekak, argitaletxeak, etab.