XSLaren edukia

Osasuna eta Jarduera Fisikoa25873

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25873

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Landa p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Osasuna eta Jarduera Fisikoa” irakasgaia Lehen Hezkuntzako graduko 4. mailan kokatzen da, Gorputz Hezkuntzako minorrean. K6 moduluaren barnean dago eta minorra osatzen duten beste ikasgaiekin batera Gorputz Hezkuntzako espezializazioa eskaintzen dio ikasleari. Irakasgai hau aurrera eramateko lagungarria izango da 3. mailako “Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika I” irakasgaiaren ezaguera minimoak edukitzea. Bere izaera teoriko-praktikoa dela eta gimnasioan eta ikasgelan eramango da aurrera.

Irakasgai honen bidez ikasleak jarduera fisikoaren eta gorputzaren oinarrizko ezaguerak jasotzeaz gain, jarduera fisikoak eragiten dituen onurak (fisikoak, psikologiko-emozionalak eta sozialak) aztertuko ditu, bai gure bizitza estiloaren parte bezala eta baita inaktibitate edo sedentarismoak, indibidualki eta gizarte mailan dakarren arazoen inguruan hausnartuz. Jarduera fisikoa, ohitura osasungarriak eta hezkuntza emozionala eskolan sustatzeko estrategia ezberdinak aztertuko dira, eta ikasleak hauek praktikan jartzeko trebetasunak garatuko ditu, bere etorkizunerako lanbiderako lagungarri izango zaizkionak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Jarduera fisikoa eta osasuna ikasgaiak ikasleak ondorengo irakaskuntza emaitzak lortzea du helburu:

1-Jarduera fisikoa eta osasunarekin erlazioa duten kontzeptuak ezagutzea eta modu egokian erabiltzea.

2-Gorputzaren oinarrizko fundamentu anatomiko eta fisiologikoak ezagutzea, hala nola, ariketa fisikoarekiko ematen den gorputzaren egokitzapen fisikoa eta bere erlazioa osasuna, higiene eta elikadurarekin.

3-Jarduera fisiko erregularraren onurak eta inaktibitate fisikoaren kalteak gure osasunean duten eragina ulertzea, eta jarrera hauek gizartean eragin dezaketen inpaktuaz hausnartzea. Aldi berean, jarduera fisikoa modu egokian egiteko eta posturaren garrantziaz ohartzea.

4-Modu praktikoan Heziketa Fisikoko curriculumeko osasunaren osagaiak ikasgelan aplikatzen jakitea.

5-Eskola orduetan eta eskolaz kanpo ekintzetan, jarduera fisikoa eta osasunarekin harremana duten ekintzen antolaketan sakontzea, eskola espazio aktibo eta osasuntsu bat bezela sustatuz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia: Jarduera Fisikoa eta Osasunaren kontzeptu orokorrak. Jarduera fisikoa, ariketa fisikoa, kirola eta osasuna kontzeptuak.

2. Gaia: Lokomozio aparatuaren ezaugarri anatomiko eta funtzionalak. Egokitze fisikoaren teoria orokorra. Oinarrizko gaitasun fisikoak. Beroketa eta barealdiaren garrantzia. Esfortzua eta indarberritze kontzeptuak. Elikadura osasuntsu eta orekatu baten oinarriak.

3. Gaia: Jarduera fisikoaren onura fisiko, psikologiko, sozial eta emozionalak. Inaktibitatearen eragina. Jarduera fisikoaren gomendio orokorrak. Jarduera fisikoaren arriskuak.

4. Gaia: Jarduera fisikoa eta osasuna Lehen Hezkuntzako Curriculumean.

5. Gaia: Ohitura osasuntsuen sustapena eskolan. Eskolaren papera bizitza-estilo aktiboaren sustapenean.





MetodologiaToggle Navigation

UPV/EHUko IKD (Ikasketa Kooperatiboa eta Dinamikoa) eredu pedagogikoaren printzipioekin bat eginez, irakasgai honetako gaitasunak eskuratzeko ikasketa autonomoa eta lankidetza sustatuko dira, ikaslea beti irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honen ardatz nagusia izanik. Beraz, ikasleak bere ikaskuntza prozesua beregain hartzea espero da.

IKD eredua jarraituz, ikasketa jarduera gehienak metodologia aktiboetan eta ikaskuntza kooperatiboan oinarritu eta garatuko dira. Ikasgelan zein kiroldegian, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) eta gela irauliaren bidez ikasleak kasu praktikoen analisi, debate eta aurkezpen ezberdinak aurrera eramango ditu, elkarlanerako jarrera egokia ezinbestekoa izanik.

Aldi berean, banakako jarduerak ere burutuko dira, ikaslearen autonomia eta pentsamendu kritikoaren garapena bermatzeko. Saio magistralak noizbehinka erabiliko diren arren, ikasgaiaren zutabe nagusia ikaslearen parte-hartze aktiboan oinarrituko da.



Ikasturtea 15 astetan banatua dago, aste bakoitzean saio teoriko bat (bi ordu eta erdiko iraupena) eta saio praktiko bat dagoelarik (ordu eta erdikoa), totalean 60 ordu. Beste 90 ordu ikasleek ikasgaiari modu ez-presentzialean dedikatu beharreko orduei dagokie, totalean ikasgaiari dagozkion 6 kreditu ECTS lortzeko beharrezkoak diren 150 orduak batuz.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
    • Diziplinarteko lana (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian jasotakoaren arabera, uko egitea honako era honetan egin daiteke:



1. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

2. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aurreko ohiko deialdian jarraitutako irizpide berdinak kontutan edukiko dira ez-ohiko deialdian.



Oharra: Etengabeko zein azken ebaluazioa aukeratzen duten ikasleek ez-ohiko deialdian zatiren bat gainditzen ez badute, ikasgai guztia errepikatu beharko dute hurrengo urtean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Devís, J., Peiró C. (1993). La Actividad Física y la Promoción de la Salud en niños/as y Jóvenes: La Escuela y la Educación Física. Revista de Psicología del Deporte, 4, pp. 71-86.
-Márquez Rosa, S., Garatachea Vallejo, N. (2009). Actividad Física y Salud. Funiber.
-Márquez, R., Rodríguez, J. eta De Abajo, S. (2006). Sedentarismo y salud: efectos beneficiosos de la actividad física. Apunts, Educación Física y Deportes, 83, pp. 12-24.
-Rodríguez-Henández, A., De La Cruz-Sánchez, E., Feu, S., eta Martínez-Santos, R. (2011). Sedentarismo, obesidad y salud mental en la población española de 4 a 15 años de edad. Revista Española de Salud Pública, 85(4), pp. 373-382.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Blázquez Sánchez, Domingo (2004). El Calentamiento. Barcelona: INDE

-Devís, J. (2000). Actividad física, deporte y salud. Barcelona: INDE.

-Gorputz Hezkuntzaren Oinarriak Lehen Hezkuntzarako. I. Liburukia (2003). Zarautz: Euskal Heriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

-López-Miñarro, P.A. (2000). Ejercicios desaconsejados en la actividad física. Detección y alternativas. Barcelona: Inde.

-Marquez Rosa, S., Garatachea Vallejo, N. (2009). Actividad Física y Salud. Funiber.

-Mazón Cobo, V. (2010). Programación de la Educación Física Basada en Competencias. Primaria. Barcelona: INDE.

-Morán Esquerdo, O. (2009). Enciclopedia de ejercicios de Estiramientos. Madrid: Pila Teleña.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Bouchard, C., Blair, S. & Haskell, W.L. (2012). Physical Activity and Health. Champaign: Human Kinetics.
-Hardman, A.E., Stensel, D.J. (2009). Physical Activity and Health. New York: Routhledge.

Aldizkariak

Revista Internacional de Medicina y Ciencias de la Actividad Física y el Deporte.
http://cdeporte.rediris.es/revista/revista.html
Tandem http://tandem.grao.com/
Apunts http://www.revista-apunts.com/
Retos http://www.retos.org/

Web helbideak

http://www.who.int/topics/physical_activity/es/
http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/docs/documentos/nutricion/educanaos/profesores_escuela_activa.pdf
http://www.euskadi.eus/web01-a2gizar/es/contenidos/libro/l_051863_0001_0001/es_def/index.shtml
http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/docs/documentos/nutricion/educanaos/thao.pdf

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:30
  • Maiatz : 2024-05-31 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 1-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:30
  • Maiatz : 2024-05-31 11:30

Ikasgela(k)

  • HEGOALDE 1 - CANCHAS CENTRO CÍVICO HEGOALDE (1)

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:30
  • Maiatz : 2024-05-31 11:30

Ikasgela(k)

  • HEGOALDE 2 - CANCHAS CENTRO CÍVICO HEGOALDE (1)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:30
  • Maiatz : 2024-05-31 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 1-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)

32 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:30
  • Maiatz : 2024-05-31 11:30

Ikasgela(k)

  • HEGOALDE 1 - CANCHAS CENTRO CÍVICO HEGOALDE (1)