XSLaren edukia

Irakasleak

JON ALVAREZ GORDEJUELA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
jon.alvarezg@ehu.eus

1987. urtean jaioa Gasteizen, 2010. urtean Ingeniaritza Kimikoan titulatua eta 2015. urtean doktoratua, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Defendatu nuen Tesiak, “Valorization of agro-forestry wastes and sewage sludge by fast pyrolysis in a conical spouted bed reactor”, ingeniaritza eta teknologien arloan doktoregoko sari berezia lortu zuen. 2011n UPV/EHUko Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Eramangarria Masterra egin nuen, promozioaren espediente onenaren saria jasoz. 2018ko irailean Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzaren Saileko irakasle Atxiki bezala hasi nintzen.

Nire ikertzaile jarduera Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (PROCAT-VARES) ikerketa taldean egiten dut. Nagusiki honako ikerkuntza lerroetan lan egiten dut: i) Biomasaren pirolisia garapenean, hondakin eta operazio baldintza ezberdinak aztertuz; ii) Araztegiko lokatzen pirolisi termikoa, hondakin honen kudeaketa hobetzeko; iii) Hondakinetatik hidrogenoa eta sintesi gasa lortzea, gasifikazioa eta pirolisi eta lerroan egindako erreformatuaren bidez; iv) ikatz aktibatuaren ekoizpena pirolisi txarretik abiatuz. 9 Ikerkuntza Proiektutan parte hartu dut ikertzaile bezala, 2 liburu kapituluren egilekidea izan naiz eta 30 artikulu argitaratu ditut JCRak indexaturiko aldizkari internazionaletan Artikulu hauek 980 aipamen jaso dituzte, 18ko h indizea lortuz.

2013. urtean 3 hilabeteko egonaldia burutu nuen Energy Research Institute