XSLaren edukia

Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak25849

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25849

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak irakasgaia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko (EAZG) laugarren mailako lehen lauhilekoan irakasten den nahitaezko irakasgaia da (Kodea: 25849) eta 6 kreditu ditu. Irakasgai hau, Enpresen Administrazioaren eta Zuzendaritzaren Aurrerapena izeneko moduluan (M03) kokatzen da, non nahitaezko 66 kredituz osatzen den.

Graduaren helburua enpresako arlo ezberdinetan (zuzendaritza, ekoizpena, marketina, finantzak, giza baliabideak, e.a.) era guztietako eginkizunak betetzeko gai diren profesionalak prestatzea da. Profesional guzti hauek funtzeskoak dira enpresak gaur egungo ingurunera (ekonomikoa, sozio-politikoa, teknologikoa, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH), e.a.) egokitu ahal izateko. Ingurune konplexu eta aldakor hauetan ari diren erakundeak, enpresak barne, gai izan behar dute bilakaera aukerak identifikatzeko, mehatxuak aurreikusreko, ziurgabetasun egoeretan erabakiak hartzeko, e.a.

Klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren arazoaz gero eta kontzientzia maila handiagoa egoteak ingurunea egokitzeko beharra sortu du, baita enpresa mailan ere, iraunkortasuna eta enpresek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragina hobetzera bideratuz. Egokitzapenaren beharraren ondorioz, enpresa askok inbertsio desberdinak egin beharko dituzte, non baloraketa ekonomiko-finantzarioaz gain ingurunean duten eragina ere barneratzen hasi beharko duten.

Irakasgai honen helburu nagusia enpresaren finantza kudeaketan hartu beharreko erabaki ezberdinetan lagungarri izango diren tresnen azterketa eta erabilera, bereziki inbertsio proiektuen baloraketari dagokiena, lantzeaz gain, erabaki horien ondorioz enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioaren bilakaeraren azterketa dira. Zehatzago, arriskurik gabeko eta arriskua duten inbertsio-proiektuak baloratzea eta dagozkion erabakiak hartzea du helburu, eta enpresaren finantza-oreka lortzeko inbertsioak eta finantzaketa-iturri egokiak erabakitzea.

Beraz, irakasgaia eta jarduera profesionalaren arteko erlazioari dagokionez, irakasgaiaren edukiak enpresaren finantza arloaren jarduerarekin erlazionatuta daude. Hau da, lortutako ezagupen eta tresnek ikaslea aipaturiko sailean arduradun bezala edo finantza kontsultarian profesionalki aritzeko prestatzen dute, baita ere enpresa proiektu bat martxan jartzearen egokitasunaren azterketa gauzatzen ikasiko du.

Horretarako, EAZGko bigarren mailako bigarren lauhilekoan ematen den Finantza Zuzendaritza: Finantzaketa irakasgaiarekin osagarri da, non enpresa baten baliabide finantzarioen lorpenarekin zerikusia duten erabakiak lantzen diren. Hau da, finantzaketa aukera ezberdinen ezaugarriak aztertzen dira (mugaegunak, kostuen osagaiak, jatorria, galdagarritasuna, e.a.), ondoren enpresaren egitura ekonomikoari dagokion finantzaketa iturri egokiena erabaki ahal izateko.

Gainera, ikasleak, alde batetik, EAZGko lehen mailan, Enpresa Ekonomiarako Sarrera irakasgaia landu du, Finantza Sailaren eta bere eginbeharren sarrera bat ikusiz. Eta bestetik, EAZGko bigarren mailako lehenengo lauhilekoan Finantza Eragiketen Matematika irakasgaian eragiketa finantzarioen matematika ere ikusi du, non erabilera handiko erreminta izango den.

Aipatutako helburua lortzeko, aurreko ezagutzak abiapuntutzat hartuz, irakasgaia epe luzeko plangintza finantzarioko eredu baten aplikazioarekin hasten da. Ondorengo gaietan inbertsio proiektuen aukeraketarako irizpide eta metodo ezberdinak deskribatu eta aztertzen dira, non hipotesi sinpleenetatik hasiz (ziurtasun baldintzak) errealitatera gehiago hurbiltzen diren egoerak (arrisku egoera) aztertzen diren.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honen bidez ondorengo GAITASUN ESPEZIFIKOAK (GE) landu eta baloratzen dira:

GE-1: Inbertsio proiektuen balorazio ekonomiko-finantzarioa egiteko beharrezkoak diren aldagai ezberdinak zehaztu eta kalkulu era ezberdinak identifikatu.

GE-2: Enpresaren finantza arloaren helburuaren arabera inbertsio proiektuen onargarritasunaren azterketa egin, bai ziurtasunean eta bai arrisku egoeran.

GE-3: Enpresaren oreka finantzarioa ahalbidetzen duten inbertsio eta finantzaketa erabaki egokiak hartu.

GE-4: Enpresaren finantza erabakiak jasotzen dituen epe luzerako eta epe laburrerako plangintza finantzarioa gauzatzen ikasi.

GE-5: Enpresaren inbertsio eta plangintza finantzarioko erabakiak hartzen laguntzen duten erreminta informatiko espezifikoak era egokian erabili.

GE-6: Enpresaren diruzaintza arazoen ebazpenerako cash management erreminten aukeraketa.

Gaitasun espezifiko hauek moduluko ondorengo gaitasunekin lotura dute: M03CM01, M03CM03, M03CM04, M03CM06, M03CM07 eta M03CM08.



Aipatutako gaitasun espezifikoez gain, irakasgai honetan ondorengo ZEHARKAKO GAITASUNAK (ZG) landu eta balioztatzen dira:

ZG-1: Lortutako datuetan oinarrituz, arrazoitutako iritziak igortzeko gaitasuna

ZG-2: Autonomia-gradu altua lortzeko ikasketa-trebetasunak garatzea.

ZG-3: Erantzukizun eta errespetuarekin, ekimenarekin eta lidergoan, taldean lan egiteko gaitasuna.

ZG-4: Pentsamendu analitikorako eta gogoeta kritikorako gaitasuna.

ZG-5: Sormena, berrikuntza eta ekintzaile espiritua garatzeko gaitasuna.

ZG-6: Idatzizko komunikaziorako gaitasuna.

ZG-7: Ahozko komunikaziorako gaitasuna.

ZG-8: Enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duen edozein esparrutan lortutako ezagupenak bere lanari aplikatzeko gaitasuna.





Guztiarekin lortu nahi diren ikasketaren EMAITZAK (E) ondorengoak dira:

E1: Inbertsio proiektu batean eragina duten aldagaien zehazpena eta kalkulua.

E2: Inbertsio proiektuen balorazioa ziurtasun egoeran eta arrisku egoeran.

E3: Enpresaren finantza oreka ahalbidetzen duten inbertsio proiektuen eta finantzaketa iturrien erabaki egokien hartzea.

E4: Enpresaren finantzapen planaren gauzatzea.

E5: Erreminta informatiko espezifikoak era egokian erabili.

E6: Enpresaren diruzaintza arazoen ebazpenerako cash management erreminten zehazpena eta aukeraketa.

E7: Enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duen edozein esparrutan lortutako ezagupenak bere lanari aplikatzea.

Laburbilduz, emaitza guzti hauen bidez ikasleak M03 moduluarekin eskuratzen dituen ikaskuntzaren emaitza ezberdinetatik ikasgai honekin, zehazki, ondorengoa jorratzen da: arriskurik gabeko eta arriskua duten inbertsio-proiektuak baloratzea, eta enpresaren finantza-oreka lortzeko inbertsioak eta finantzaketa-iturri egokiak erabakitzea.

Hau guztiori, alde batetik, etika akademikoaren betetzea sustatuz gauzatzen da, praktika egokien erabilpena bultzatuz (gela barruko jarreran, talde-lanean, praktiketan, e.a.). Bestetik, Agenda 2030 eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) ildotik, irakasgai honetako ikaskuntza-prozesua eta GIHren analisiaren eta eraginen arteko harremana barneratzen hasiko da (bereziki; 8. helburua (guztiontzako hazkunde ekonomiko inklusiboa eta iraunkorra, enplegua eta lan duina sustatzea) eta 12. helburua (kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak bermatzea)).



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Finantza funtzioa

2. Enpresaren plangintza eta inbertsio eragiketei sarrera.

3. Enpresaren plangintza finantzarioa: epe luzerako eta epe laburrerako plangintzak.

4. Inbertsio proiektuen azterketa ziurtasun baldintzetan.

5. Inbertsio proiektuen aldagaien kalkulua.

6. Inbertsio proiektu bateraezin eta ez-osoen balorazioa.

7. Inbertsio proiektuen azterketa arrisku egoeran.

8. Finantza baliabideen batez besteko kostua: kapitalaren batez besteko kostu haztatua.

9. Diruzaintzaren kudeaketa eta cash-management.



MetodologiaToggle Navigation

Metodologiari dagokionez, irakasgaian finkatutako helburu eta gaitasunen araberakoa da. Horretarako, klase ordu magistral eta praktikoetan, horien lorpenera bideratutako irakaskuntza-ikasketa metodologien konbinazioa erabiliko da, non ondoren zehazten joango den. Ikasketarako beharrezko materiala irakaskuntzarako sortutako eGela ikasgela birtualean eskuragarri dago. Saio hauetan irakasle eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuko da eta horretarako bereziki metodologia aktiboen erabileraz baliatuko da. Klase magistraletan azaldutako edukiak klase praktikoetan praktikara eramango dira, ideia eta hausnarketa ezberdinen elkartrukeak eginez. Gainera, klaseetan sortutako zalantzak, bertan argitzeaz gain, sakondu nahi izanez gero tutoretza orduak erabili ahal izango dituzte.

Zehatzago:

- KLASE MAGISTRALETAN, proposaturiko helburuak lor ditzan, ikasleak ezagutu behar dituen oinarrizko kontzeptuak, teknikak eta tresnak aurkeztuko dira. Hau da, egitarauko gai desberdinak garatuko dira, kontzeptuak azalduz eta adibide edota ariketekin ilustratuz jakintza teorikoak jakinarazteko. Proposatzen diren adibideak, kasuak eta ariketak, teorian ikusitako kontzeptuak lantzeko eta ikasleen zalantzak argitzeko asmoz sortu dira.

- Halaber, klase magistralaz gain, KLASE PRAKTIKOETAN (Ordenagailuko praktikak barne), adibideak, problemak,e.a. burutu (banaka edota taldeka) eta eztabaidatuko dira irakasgaiko kontzeptuak eta ezaguerak finkatzeko eta sakontzeko, ikasleen parte-hartze zuzena bultzatuz. Bibliografian ariketa desberdinak egiteko lagungarriak diren liburuen zerrenda izan arren, klasean orokorrean, eGelan (kopiagintza zentroaz gain) atxikitutako Manualean jasotako ariketak eta “ARIKETEN BILDUMA”ko adibide eta problemak erabiliko dira.



OHARRAK:

ARRAZOI EZBERDINENGATIK (UPV/EHUk onartutakoak) HAU POSIBLE EZ BADA, IRAKASKUNTZA/EBALUAKETA ON LINE ERARA EGOKITUKO DA.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Azken proba, zati teorikoa eta praktikoarekin. Hala ere, guzti honi buruzko azalpenak ondoren zehazten direnak izango dira. (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken azterketaren bitartez ikasleek lortutako ezagutza teoriko zein praktikoak baloratuko dira, non penalizazioak egon daitezkeen.

Azken frogak bi zati edukiko ditu:

• Proba objektiboa, non ikasgaian garatutako alde teoriko eta praktikoak barneratzen diren.

• Ariketak, non ikasleak irakasgaiari buruz lortutako ulermen maila baloratuko den.

Proba objektiboa eta ariketaren proportzioa balorazioan %50ekoa izango da eta batez besteko emaitza kalkulatzeko zati bakoitzean 10 punturekiko gutxienez 3,5 puntu atera behar dira (hau da, %35a).

Arrazoi ezberdinengatik (UPV/EHUk onartutakoak) azterketa era presentzialean ezin dela gauzatu adieraziz gero, ebaluaketa on line eran gauzatuko da. Kasu honetan, azken froga proba objektiboa izango da, non ikasgaian garatutako alde teoriko eta praktikoak barneratzen diren.



II. Balorazio jarraitua (4 puntu):

o Talde-lana (4 puntu) (lan presentziala eta ez presentziala), ikasleek, taldeka, azaldutako edukiekin loturiko arazoak landuko ditu.

Irakasgaiko nota bi zatien batura bidez kalkulatuko da. Horretarako, azken frogan gutxieneko bat lortu behar da, hau da, 2,1 puntu 6rekiko (%35a).

Zatiren batean gutxienekora iristen ez bada ikasgaia GAINDITU GABE edukiko du. Irakasgaia gainditzeko 5 puntuko gutxieneko kalifikazioa lortu behar da.

Edozein kasutan ikasleak azken ebaluazioaren sistema bidez ebaluatua izateko eskubidea du. Horretarako, azken froga 10ekiko egin nahi duten ikasleek eskaera idatziz aurkeztu beharko dute irakasgaiko irakasleari, non zentroko egutegian zehazten den ikasturtearen hasieratik 9 asteetako epea edukiko duen.

Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da azken frogara ez aurkeztea.

OHARRA: ARRAZOI EZBERDINENGATIK (UPV/EHUk onartutakoak) HAU POSIBLE EZ BADA, IRAKASKUNTZA/EBALUAKETA ON LINE ERARA EGOKITUKO DA. Kasu honetan, azterketa proba objektiboa izango litzateke, non ikasgaian garatutako alde teoriko eta praktikoak barneratzen diren.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiaren ebaluazioa azken ebaluazioaren sistema bidez gauzatuko da. Hala ere, ikasturtean zehar ikasleak lortutako emaitza positiboak gorde daitezke eta ikaslearen aldetik berririk ez badago horrela egingo da, baldin eta ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen diren.

Horrela, balorazio jarraituko puntuak bigarren deialdian mantenduko dira, baldin eta talde-lana gainditzen den (gutxienez puntuen %50a lortzen bada). Kasu honetan, azken probaren balioa 6 puntukoa izango da. Gainerako gutxienekoen baldintzak ohiko deialdian bezala mantentzen dira.

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da azken frogara ez aurkeztea.

OHARRA: ARRAZOI EZBERDINENGATIK (UPV/EHUk onartutakoak) HAU POSIBLE EZ BADA, IRAKASKUNTZA/EBALUAKETA ON LINE ERARA EGOKITUKO DA. Kasu honetan, azterketa proba objektiboa izango litzateke, non ikasgaian garatutako alde teoriko eta praktikoak barneratzen diren.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan edo/eta fotokopia-zerbitzuan ikasgaiari dagokion materiala eskuratu ahal izango da (apunteak, artikuluak, ariketak, e.a.).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BREALEY, R. eta MYERS, S. (2005): Fundamentos de Financiación Empresarial, Editorial McGraw-Hill, Madrid.

BREALEY, R.; MYERS, S. eta MARCUS, A. (2007): Principios de Dirección Financiera, Editorial McGraw-Hill, Madrid.

CRUNDWELL, F. K. (2008): Finance for engineers: evaluation and funding of capital projects. Springer-Verlag, London.

FERRUZ, L. (2002): Dirección financiera, Editorial Gestión 2000, Barcelona.

LUENBERGER, D. G. (2009): Investment science. Oxford University Press, New York.

PINDADO, J. (Zuzendaria) (2012): Finanzas empresariales, Paraninfo, Madrid.

SUAREZ SUAREZ A.S. (2005): Decisiones óptimas de inversión y financiación en la empresa, Editorial Pirámide, Madrid.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ALEXANDER, G. J.; SHARPE, W. F. eta BAILEY, J. V. (2003): Fundamentos de Inversiones. Teoría y Práctica, Editorial Pearson Educación - Prentice Hall, México.
BARTOLACCI, F., CAPUTO, A. eta SOVERCHIA, M. (2020). Sustainability and financial performance of small and medium sized enterprises: A bibliometric and systematic literature review. Business Strategy and the Environment, 29(3), 1297-1309.
CORRAL-LAGE, J.; GARCÍA DELGADO, S.; IPIÑAZAR, I.; PEÑA, N. eta SAITUA, A. (2021): Guía para la emisión y verificación de información sostenible a través de indicadores medioambientales, sociales y de gobernanza para pymes, ed. BNFIX GLOBAL.
DÍEZ DE CASTRO, L.T. eta LÓPEZ, J. (2001): Dirección Financiera, Editorial Prentice Hall, Madrid.
ERKENS, M., PAUGAM, L. eta STOLOWY, H. (2015). Non-financial information: State of the art and research perspectives based on a bibliometric study. Comptabilité - Contrôle - Audit, 3(21), 15-92.
MASCAREÑAS, J. (2010): Finanzas para directivos. Pearson, Madrid.
ROSS, S.A.; WESTERFIELD, R.W. eta JAFFE, J.F. (2000): Finanzas corporativas, Editorial McGraw-Hill, Madrid.
VALLELADO, E. eta AZOFRA, V. (Eds.) (2002): Prácticas de Dirección Financiera, Editorial Pirámide, Madrid.
VAN HORNE, J. C. eta WACHOWICZ, J. M. Jr. (2002): Fundamentos de Administración Financiera, Editorial Pearson Educación - Prentice Hall, México.

Aldizkariak

Análisis Financiero Internacional
Boletín de Dirección de Finanzas
Boletín Económico del Banco de España
Boletín Estadístico del Banco de España
Boletín Financiero - Bolsa del Madrid
Cuadernos de Gestión
Estrategia Financiera
Finanzas y Desarrollo
Financial Analysis Journal
Harvard Business Review
Harvard Deusto Finanzas y Contabilidad
Journal of Finance
Investigaciones Económicas
Moneda y Crédito
Partida Doble
Perspectivas del Sistema Financiero
Revista de Análisis Financiero
Revista de Contabilidad y Dirección
Revista de Economía del ICE
Revista Española de Financiación y Contabilidad

Web helbideak

Asociación de usuarios de bancos, cajas y seguros: http://www.adicae.net/
Asociación Nacional de Establecimientos Fina. de Crédito: http://www.asnef.com
Banco Central Europeo: http://www.ecb.int
Banco de España: http://www.bde.es
Bolsa de Madrid: http://www.bolsamadrid.es
Bolsas y Mercados Españoles: http://www.bolsasymercados.es/
Comisión Nacional del Mercado de Valores: http://www.cnmv.es
Confederación Española de Cajas de Ahorros: http://www.ceca.es/
Diario Cinco Días: http://www.cincodias.es
Diario Expansión: http://www.expansion.es
Empresas de Difusión: http://www.finanzas.com
European Banking Federation: http://www.euribor.org/
Ibex-35 en tiempo real: http://www.eleconomista.es/indice/IBEX-35
Mercado de Renta Fija: http://www.aiaf.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BERAZA GARMENDIA, ANA
  • MENDIZABAL ZUBELDIA, ALAITZ
  • ZABALZA MIERA, KOLDO MIRENA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:30 (1)

10:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - . (1)
  • AULA 0.4 - . (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - . (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - . (1)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-8

10:00-11:30 (1)

1-15

10:00-11:30 (2)

9-15

11:30-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - . (1)
  • Aula 2.5 - . (2)
  • Aula 2.5 - . (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - . (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - . (1)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.5 - . (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

14:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

15:00-16:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

15:00-16:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)