XSLaren edukia

Enpresa Zuzenbidea25850

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25850

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Enpresa Zuzenbidea irakasgaia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako laugarren ikasturtearen lehen lauhilekoan irakasten den derrigorrezko irakasgaia da, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.



Irakasgai honen bidez merkatuko enpresa-jarduerak garatzeko oinarrizko legezko kontzeptuak sakontzen dira, Zuzenbiderako Sarrera irakasgaian (1. kurtsoa) lortutako ezagutza juridikoak -beharrezkoak direnak irakasgai hau ikasteko- eta, bere kasuan, izaera juridikoa duten bestelako hautazko irakasgaietan lortutako ezagutzak osatuz.



Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasleek enpresariaren eta enpresa-jardueraren inguruko oinarrizko kontzeptuak eta erregimen juridikoa ezagutzea da helburua, enpresa-jardueratan, enpresari indibidualek edo pertsona juridikoek errespetatu beharreko marko juridikoa ezagutuz. Irakasgai hau merkataritza erakundeen ikasketan zentratzen da, ikasleek ezagutza teorikoez gain, enpresariaren jarduera ekonomikoa erregulatzen duten legezko testuak erabiltzeko gaitasuna hartu dezaketelarik.



Enpresa Zuzenbidea irakasgaiaren bitartez hurrengo gaien erregimen juridikoa aztertzen da: Lehia, jabetza industriala (asmakizunak eta zeinu bereizleak), finantza-eragiketak, balore-tituluak, enpresariaren kaudimen gabezia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ZEHARKAKO GAITASUNAK:

- Lortutako datuetan oinarriturik iritzi arrazoituak emateko gaitasuna.

- Autonomia maila handia lortu ahal izateko, ikasteko gaitasunak garatzea.

- Arduraz eta errespetuz, iniziatiba eta lidergoa erakutsiz, talde-lanean aritzeko gaitasuna.

- Pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako gaitasuna.

- Sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea garatzeko gaitasuna.

- Idatziz erraztasunez komunikatzeko gaitasuna.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

- Merkataritza Zuzenbidea osatzen duten erakunde desberdinak erregulatzen dituzten oinarrizko arau juridikoen ezagutza eta erabilpena erraztu.

- Ikasleak, sozietateen arloan, enpresarien arteko lehian, jabetza industrialean, baloreen merkatuan, balore-tituluetan eta konkurtsoaren zuzenbidean, suertatu daitezken arazo juridikoen konponketara hurbildu.

- Enpresarien jardueran suertatu daitezken arazo juridikoak konpontzeko egokiak diren arauen bilaketa eta erabilpena.

- Modu egoki eta ulergarrian irakasgaiaren edukiak azaltzeko banakako gaitasuna, materiaren hiztegi berezia erabiliz.



IKASKUNTZA EMAITZAK:

Irakasgaiaren helburu orokorra ikasleek programaren edukien gaineko ezagutza nahikoak lortzea da eta, bereziki, hurrengo emaitzak:

- Enpresa Zuzenbidearen kategoria ezberdinak identifikatzea, ezberdintzea eta sailkatzea.

- Irakasgaiaren edukiak eta kontzeptuak modu egokian ulertzea eta gaiaren hiztegi espezifikoa modu zehatzean erabiltzea.

- Enpresa Zuzenbideari buruzko lege-testuak erabili eta ulertzea.

- Enpresaren egunerokotasunean irakasgaiari lotutako arazoak identifikatu eta ulertzea.

- Irakasgaiaren gaien inguruan sortu daitezken arazo juridikoei konponbide juridiko egokiak bilatzea.

- Enpresa Zuzenbidearen garrantzia baloratzea, enpresen harreman eta jardueren sistema erregulatzaile bezala.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKIAK:

1) Lehiaren Zuzenbidea. Europako eta Estatuko sistemak.

2) Jabetza industriala: Asmakizunen inguruko Zuzenbidea. Zeinu bereizgarriak.

3) Finantza-merkatuak eta kontratuak.

4. Kreditu-erakundeak eta banku-kontratuak

5) Balore-tituluak

6) Balore-merkatuaren araubide juridikoa

7) Konkurtso-zuzenbidea





DESKRIBATZAILEAK:

Lehiaren Zuzenbidea. Jabetza industrialaren Zuzenbidea. Finantza-merkatuak eta kontratuak. Kreditu-erakundeak eta banku-kontratuak. Balore tituluak: zor-agiria eta txekea. Banku eta burtsa-eragiketen tratamendu juridikoa. Kaudimengabeziaren Zuzenbidea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza presentziala izango da. Osasun-arrazoiak direla-eta gelan inor ezin bada egon, on line irakaskuntzara pasatuko da.



Irakasgaia hurrengo eskolen egituraren arabera emango da:



KLASE MAGISTRALAK:

Programa teorikoaren azalpena, garrantzitsuenak diren puntuak azpimarratuz. Ikasleek programa osoa landu ahal izateko, programaren edukiaren ikuspegi osoa emango da, atal ezberdinen arteko harremanak azalduz, beti ere, gidan aipatutako materialen laguntzarekin.



KLASE PRAKTIKOAK ETA/EDO MINGTEGIAK:

Klase hauek irakasgaiaren elementu zentral batzuk indartzeko eta interes berezia duten gaietan sakontzeko izango dira. Ikasleak, aurretik beharrezko azterketa eta hausnarketa egin ondoren, eskola magistraletan aztertutako gaiekin lotura duten kasu praktikoak ebatziko ditu. Horretarako planteatutako auzia identifikatu beharko du, ondoren egokiena den marko juridikoaren konponbidea aplikatuz. Beraz, ikasitako oinarriak kasuei aplikatzea da helburua (ikasleen ezagutza-mailari egokituta), horretarako oinarrizko arrazoiketa juridikoa erabiliaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Hurrengo ebaluazio sistemetatik, ikasleak bat aukeratu behar du:



1) Idatziz garatu beharreko azterketak azken notaren ehuneko 80 balio du. Notaren beste ehuneko 20a ariketa praktiko bidez lortuko da. Idatzizko azterketak programaren epigrafe oso edo zati bati buruzko galderak izango ditu. Ezinbestekoa da idatzizko azterketa gainditzea praktika eta lanen nota kontuan hartzeko. Obligaziozkoa da klase praktikoetara joatea. Ebaluaketa hau aukeratzen duen ikasleak, praktikak eta lanak egin beharko ditu, irakasleak esandako egunetan entregatu beharko direnak.



2) Aurreko ebaluaketa modu hori aukeratzen ez duen ikasleak, indarrean dagoen araudiaren arabera, idatziz garatu beharreko azterketa teorikoa (%80) eta azterketa praktikoa (%20)egin beharko ditu. Ezinbestekoa izango da azterketa teorikoa gainditzea azterketa praktikoaren nota kontuan hartzeko. Ebaluazio-mota hau aukeratu dela irakasleari jakinaraziko zaio. Horrela egin ezean, lehenengo ebaluazio-sistema aukeratu dela uste izango da.



Azken frogara ez aurkeztea nahikoa izango da ebaluaketa deialdiari uko egiteko.



Ebaluazio presentziala egitea posible izango ez balitz, eGelaren bidez jakinaraziko dira on line ebaluatzeko jarraibide zehatzak.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Programa osoaren edukiaren gaineko azken azterketa egingo da, ohiko deialdiaren baldintza berdinetan.



Ikasle batek ohiko azterketa gainditu ez badu edo azterketara aurkeztu ez bada, lan eta ariketetan lortu dituen puntuak ezohiko deialdirako gordeko zaizkio.



Azken frogara ez aurkeztea nahikoa izango da ebaluaketa deialdiari uko egiteko.



Ebaluazio presentziala egitea posible izango ez balitz, eGelaren bidez jakinaraziko dira on line ebaluatzeko jarraibide zehatzak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Legezko testuak.
Jatorri ezberdineko materialak, irakaslearen eta eGela-ren bidez jakinaraziko direnak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BROSETA, M. eta MARTÍNEZ SANZ, F., Manual de Derecho Mercantil, I eta II bol.

DE LA CUESTA RUTE, J.M.(zuz.), Derecho mercantil. Ed. Huygens.

MENÉNDEZ, A.(Zuz.),Lecciones de Derecho Mercantil. Thomson-Cívitas.

MENÉNDEZ, A. eta ROJO, A. (Zuz.), Lecciones de Derecho Mercantil, I eta II bol.

SÁNCHEZ CALERO, F., Principios de Derecho Mercantil. Ed. Aranzadi.

SÁNCHEZ CALERO, F. eta SÁNCHEZ-CALERO GUILARTE, J., Instituciones de Derecho Mercantil, I eta II bol.

URÍA, R. eta MENÉNDEZ, A. (Zuz.), Curso de Derecho Mercantil, I eta II bol.

VICENT CHULIÁ, F., Introducción al Derecho Mercantil, I eta II bol. Tirant lo Blanch.



Guztietan, azken argitalpena.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Lehiaren Zuzenbidea:
GARCÍA-CRUCES, J.A. (Zuz.), Tratado de derecho de la competencia y de la publicidad, Tirant lo Blanch, Valentzia 2014.
PEREZ DE LA CRUZ, A., Derecho de la propiedad industrial, intelectual y de la Competencia, Madril, 2008.
REAL, M.J., Introducción al Derecho de la Competencia, Gomilex, Bilbo, 2010.
SIGNES DE MESA, J.I., FERNÁNDEZ TORRES, I., FUENTES NAHARRO, M.,Derecho de la competencia, Civitas Thomson Reuters, Zizur Txikia 2013.

Zuzenbide industriala:
BAYLOS CORROZA, H., Tratado de derecho industrial: propiedad industrial, propiedad intelectual, derecho de la competencia económica, disciplina de la competencia desleal, Civitas Thomson Reuters, Zizur Txikia, 2009.
FERNÁNDEZ NOVOA, C., OTERO LASTRES, J.M.,BOTANA AGRA, M., Manual de la propiedad industrial, Marcial Pons, Madril, 2013.

Banku eta burtsa-Zuzenbidea:
TAPIA HERMIDA, A.J., Manual de Derecho del Mercado Financiero, Iustel Publicaciones, Madril, 2015.
ZUNZUNEGUI, F. (Zuz.),Derecho bancario y bursátil, Colex, Madril, 2012.

Balore-tituluak:
EIZAGUIRRE, J.M., Derecho de los títulos-valores, Madril, 2003.
GARCÍA-PITA y LASTRES, J.L., Derecho de los títulos valores: Parte general, Konpostelako Santiago, 2007.
RECALDE CASTELLS, A., “Título valor”, Enciclopedia Jurídica Básica Civitas, IV, Madril,
1994, 6576 eta hurr. orr.
ZURIMENDI, A., Los fundamentos civiles del Derecho cambiario, Granada, 2004.

Konkurtso-Zuzenbidea:
ALONSO UREBA, A., GARCÍA VILLAVERDE, R. eta PULGAR EZQUERRA, J.(Zuz.), Derecho concursal. Estudio sistemático de la Ley 22/2003 y de la Ley 8/2003 para la reforma de la Ley concursal, Madril, 2003.
BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo (Koord.), Comentarios a la Ley concursal, Madril, 2004.
PRENDES CARRIL, P. eta MUÑOZ PAREDES, A., Tratado judicial de la insolvencia, Zizur Txikia, 2012.
ROJO, A. eta BELTRÁN, E. (Zuz.), Comentario a la Ley concursal, Madril, 2004.

Aldizkariak

Actualidad Jurídica Aranzadi.
Anuario de Derecho Concursal
Eleria. Euskal Herriko Legelarien aldizkaria
Revista de Derecho Mercantil
Revista de Derecho de la Competencia y Distribución
Revista de Derecho Bancario y Bursátil
Revista de Derecho Concursal y Paraconcursal
Revista de Derecho de los Negocios
Revista de Derecho del Mercado de Valores
Revista de Derecho Patrimonial
Revista de Derecho de Sociedades

Web helbideak

www.boe.es (Boletín Oficial del Estado)
www.cnmc.es (Comisión Nacional de los mercados y de la Competencia)
ec.europa.eu/competition (Europar Batasuna, Lehiaren Zuzenbidea)
www.cnmv.es (Comisión Nacional del Mercado de Valores)
www.oepm.es (Oficina Española de Patentes y Marcas)
www.rmc.es (Registro Mercantil Central)
www.poderjudicial.es (Consejo General del Poder Judicial): consulta de Jurisprudencia
www.competencia.euskadi.eus/z02-home/es (Lehiaren Euskal Agintaritza)
www.publicidadconcursal.es/concursal-web/ (Registro Público Concursal)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTZELAI ULIONDO, MIREN IGONE
  • MARTINEZ BALMASEDA, MARIA ARANZAZU
  • ZUBIAURRE GURRUCHAGA, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - . (1)
  • AULA 0.4 - . (2)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - . (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.4 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - . (1)
  • Aula 2.5 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.5 - . (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)
  • Aula 1.7 - . (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.7 - . (1)