XSLaren edukia

Enpresaren Soziologia II: Antolakuntza Aldaketa eta Berrikuntza26431

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26431

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Mintegia2.53.75
Gelako p.7.511.25
Ordenagailuko p.57.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Enpresaren soziologia II: Antolakuntza aldaketa eta Berrikuntza irakasgaia “Pertsonak eta Berrikuntza” minorra osatzen duten bost hautazko irakasgaietako bat da.

Oinarrian, irakasgaia prestatuta dago ikasleak enpresaren izaera sozialaren esanahia eta inplikazio praktikoak ezagutu ditzan, modu honetan, erakunde sozial modura eta antolaketa konplexu modura kontsideratuz.

Ikuspuntu honetatik abiatuta, enpresaren baitan berrikuntza prozesuen azterketa eta analisia bultzatzen da, ikasleak berrikuntza mota, iturri eta emaitza desberdinak ezagutuz, enpresaren testuinguru sozio-ekonomikoak duen garrantzia nabarmenduko da.

Hirugarren helburu bat, ikasleei enpresaren kudeaketa eredu berritzaileetara sarrera eta sarbideak eskaintzea da, antolaketa aldaketa eta berrikuntza bultzatuko duten enpresetako faktore desberdinetan ekiteko tresnak abiaraziz.

Partaide den minorraren testuinguruari begiratuta, irakasgai hau zuzenean erlazionatua dago eta hein batean osagarria da beste hiru hautazko irakasgaiekin: Enpresaren soziologia I: Pertsonal politikak, eginkizunak eta praktikak, Kudeaketa eredu berriak eta Sistemas y políticas de innovación.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GRADUKO ZEHARKAKO GAITASUNAK



1.- Lortutako datuetan oinarrituz arrazoitutako iritziak igortzeko gaitasuna.

2.- Autonomia maila altu bat garatu ahal izateko ikasketa trebeziak garatzea.

3.- Taldean lan egiteko gaitasuna, ardura eta errespetuz, ekimen eta lidergoarekin.

4.- Pentsamendu analitikoa eta hausnarketa krikitorako gaitasuna.

5.- Sormena, berrikuntza eta ekintzaile izpiritua garatzeko gaitasuna.

6.- Idatzizko komunikazioa jariakortasunez burutzeko gaitasuna.

7.- Ahozko komunikazioa jariakortasunez burutzeko gaitasuna.

8.- Jasotako ezagutzak enpresa zuzendaritza eta administrazioarekin harremana duen edozein esparruko lanetara aplikatzeko gaitasuna.



IRAKASGAIKO GAITASUN ZEHATZAK



1.- Bere erabateko esanahiean, enpresaren dimentsio soziala ulertzea: erakunde sozial modura eta antolaketa sozial modura.

2.- Egungo testuinguru sozio-ekonomikoaren ezaugarri nabarmenenak ezagutu eta aldi berean honek enpresen jarduera eta kudeaketarako eratortzen dituen erronka eta aukerak lantzea.

3.- Enpresaren egitura osatzen duten elementuak ezagutzea eta bere antolaketaren baitan eragiten duten prozesu eta dinamika ohikoenen baitako jakituria izatea; bereziki antolaketa aldaketa eta berrikuntzarekin zerikusi zuzena duten esparruetan.

4.- Ezagutza teoriko hau berrikuntza eta antolaketa aldaketa errealeko egoeren analisi kritiko eta praktikoetan erabiltzea, prozesu hauen diagnosi eta ulermen maila altuago bat lortu ahal izateko.

5.- Berrikuntza eta antolaketa aldaketa prozesuak bultzateko erabaki eta ekimenak identifikatu eta propatzea.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

LEHEN ATALA: Enpresa sistema sozial ireki modura

a) Enpresaren testuinguru sozio-ekonomikoa

b) Enpresa erakunde konplexu modura



BIGARREN ATALA: Berrikuntza modalitate eta sektoreak: paradigma aldaketa berrikuntzaren ikerketaren baitan

a) Paradigma tradicional eta nagusia: ZTI eredua

b) Berrikuntza eredu pluralistak: berrikuntza irekiaren eredua

c) Berrikuntza modalitateak

d) Enpresa berritzaileen tipologia

e) Berrikuntzaren efektuak eta eraginak



HIRUGARREN ATALA: Antolaketa aldaketa eta berrikuntzarako baliabide eta baldintzatzaileak

a) Enpresaren errotze erregionala

b) Aglomerazio eta eskala ekonomiak

c) Berrikuntzaren geografia global berria



LAUGARREN ATALA: Antolaketa aldaketa eta berrikuntzaren kudeaketa enpresan

a) Giza baliabide eta giza kapitalaren kudeaketa

b) Ezagutza eta berrikuntzaren kudeaketa

c) Berrikuntzaren kultura enpresan

d) Aldaketa eta berrikuntzaren aukera eta mugak



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren lanketa denbora bitartean ondorengo jarduerak burutuko dira:

a) Eskola magistralak, ikasleek gai eta atal desberdinen oinarri teorikoak jaso ditzaten.

b) Eskola praktikoa eta ordenagailu praktikak: adibide eta kasu praktikoen irakurketa eta analisia, informazioaren bilaketa, datu estatistikoen interpretazioa, prentsa artikuluen analisia, informazioaren antolaketa, eta abar.

c) Mintegiak, ikasleek burututako lan eta jarduera praktikoak aurkeztu ahal izateko eta landutako edukien inguruan eztabaidatu ahal izateko.

Ikasleak 2 edo 3 pertsonez osatutako taldeetan antolatuta lauhilekoan zehar hainbat jarduera burutu beharko dituzte, irakasgaiko gai desberdinen inguruan: kasu praktikoen analisia, aurkezpenak, eta irakurketak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan ebaluaketa jarraituaren eredua mantenduko da eta lauhilekoan zehar burutu beharko diren lan praktikoetan oinarrituko da. Hala ere, ebaluaketa jarraituaren amaiera modura idatzizko froga bat egin beharko da.

Froga bakoitzak azken notan izango duen pisua honakoa izango da:

a) Taldeka burutu beharreko lanak: idatzizko txostenak (%40) eta gela aurreko aurkezpenak eta eztabaidak (%10)

b) Idatzizko azken froga: %50

Ebaluaketa eredu honen baitan irakasgaia gainditu ahal izateko, beharrezkoa da gutxienez eskolen %80an parte hartzea eta ebaluaketa froga guztiak modu indibidualean gainditzea.

Ikasleek, ebaluaketa jarraituaren ereduari uko egin ahal izango diote irakasleari idatziz komunikatuz ikasturtearen lehen bederatzi asteen baitan.

Ebaluaketa jarraituaren ereduari uko egin ezkero, ikasleak azken ebaluaketa ereduaren bitartez egin beharko dio aurre irakasgaiari. Kasu honetan, ikasleak kalifikazioaren %100-eko balioa izango duen azterketa bat burutu beharko du. Azterketa honek idatzizko froga bat (%50) eta ariketa praktikoa (%50) izango ditu.

Ebaluaketa jarraituaren eredua mantentzen duten ikasleen kasuan azken frogaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “Ez aurkeztua” izan dadin.

Irakasgaiaren berariazko gaitasunez gain, graduko beste bi zeharkako gaitasun ere ebaluazio hizpide izango dira: a) Taldean lan egiteko gaitasuna, ardura, errespetua, iniziatiba eta lidergoarekin; eta b) Ahozko komunikazioa jariakortasunez burutzeko gaitasuna. Beren ebaluazioaren emaitzak irakasgaiaren azken notaren 10% bilduko du eta irakasgaiaren kalifikazio globalaren baitan inplizituki jakinaraziko da.

Ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buzuko EHU/UPV-ko Protokoloari jarraiki, normalean eta, besterik adierazi ezean, irakasgai honetako ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Aldi berean, hauek dira lan akademikoak egitean eta aurkeztean jokabide makur edo iruzurrezkotzat hartuko direnak: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu gabe eta norberarenak balira bezala aurkeztea ebaluazio akademikorako burutzen diren testu edo lanetan.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ikasleak azken ebaluaketa sistemaren baitan ebaluatuko dira. Ohiko deialdian, ebaluaketa jarraituaren eredua jarraitu duenari, lortutako kalifikazioak mantenduko zaizkio, beti ere gaindituak badaude.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materiala: testua, irakurgaiak, kasuen analisia, etab. Ikasleari eGela plataforma bitartez eskainiko zaizkio.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGUILAR LÓPEZ, J. (coord.)(2003).- La gestión del cambio. Ed. Ariel. Madrid.

BRUNET ICART, I y CINCUNEGUI, C. (2010).- Desarrollo regional. Ed. Entinema. Madrid.

CASTELLS, M. (1996).- La era de la información. La sociedad red. Ed. Alianza. Madrid.

CASTRO MARTINEZ, E. y FERNÁNDEZ DE LUCIA, I. (2013).- El significado de innovar. Ed. La Catarata. Madrid.

CHESBROUGH, H. (2009).- Innovación Abierta. Ed. Plataforma. Barcelona

FLORIDA, R. (2010).- La Clase Creativa: La transformación de la cultura del trabajo y el ocio en el siglo XXI. Ed. Paidós. Madrid.

GALLEGO, D. J. y ONGALLO, C. (2003).- Conocimiento y gestión. Ed. Pearson-Prentice Hall. Madrid.

LUCAS MARÍN, A. y GARCÍA RUIZ. P. (2002).- Sociología de las organizaciones. Ed. Mac Graw-Hill. Madrid.

MORCILLO, P. (2006).- Cultura e innovación empresarial. La conexión perfecta.Ed. Thomson. Madrid.

VON HIPPEL, E. (2005).- Democratizing Innovation. MIT Press. Massachusetts.



Gehiago sakontzeko bibliografia

BAKSHSHI, H.; HARGREAVES, I.; MATEOS-GARCÍA, J. (2013).- A Manifesto for the Creative Economy. NESTA. london.
BENKO, G.; LIPIETZ, A. (cords.) (1998): Las regiones que ganan: Los nuevos paradigmas de la geografía económica. Ed. Alfons el Magnánim. Valencia.
BONTJE, M.; MUSTERD, S.; KOVÁCS, Z. y MURIE, A. (2011): “Pathways toward european creative-knowledge city-regions”, Urban Geography, 31 (1): 80-104.
FLORIDA, R. (2009).- Las ciudades creativas. Por qué dónde vives puede ser la decisión más importante de tu vida. Ed. Paidós. Madrid.
HILPERT, U. (2003): Regionalisation of Globalized Innovation: Locations for Advanced Industrial Development and Disparities in Participation. Routledge. London.
LESTER, R. K.; PIORE, M. J. (2004).- Innovation: The Missing Dimension. Harvard University Press. Massachusetts
MAC CALLUM, D.; MOULARET, F.; HILLIER, J. (2009).- Social Innovation and Territorial Development. Ashgate. London.
SAEXENIAN, A. L. (1994).- Regional Advantage: Culture and Competition in Silicon Valley and Route 128, Harvard University Press. Cambridge.
YOUNG FOUNDATION (2007).- Social Innovation: What Is It, Why It Matters, How It Can Be Accelerated. Basingstoke Press. London.
VON HIPPEL, E. (1995).- The Sources of Innovation. Oxford University Press. Oxford.

Aldizkariak

Arbor. Ciencia, pensamiento, cultura (CSIC)
Cuadernos de gestión (Instituto de Economía Aplicada a la Empresa de la Universidad del País Vasco)
Ekonomiaz. Revista vasca de economía. (Gobierno Vasco)

Web helbideak

ADEGI
INNOBASQUE: Agencia vasca de la innovación

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDAZ ARREGUI, JUAN
  • GALARRAGA EZPONDA, AUXKIN
  • LARRAÑAGA AIZPURU, MIREN NEKANE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

6-10

11:00-12:30 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

12:00-12:30 (1)

15-15

12:00-12:30 (2)

11:00-12:30 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

12:00-12:30 (1)

13-14

11:00-12:30 (2)

11:00-12:30 (3)

15-15

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-12

11:00-12:30 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

6-10

12:30-14:00 (3)

12:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.6 - . (1)
  • Aula 2.6 - . (2)
  • Aula 2.6 - . (3)
  • Aula 2.6 - . (4)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

13:30-14:00 (1)

15-15

13:30-14:00 (2)

12:30-14:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.6 - . (1)
  • Aula 2.6 - . (2)
  • Aula 2.6 - . (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

13:30-14:00 (1)

13-14

12:30-14:00 (2)

12:30-14:00 (3)

15-15

12:30-13:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.6 - . (1)
  • Aula 2.6 - . (2)
  • Aula 2.6 - . (3)
  • Aula 2.6 - . (4)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-12

12:30-14:00 (1)

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.6 - . (1)
  • Aula 2.6 - . (2)