XSLaren edukia

Europar Batasuneko Zuzenbidea26148

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26148

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6394.5
Gelako p.2740.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Europar Batasunaren Zuzenbidea adarraren oinarrizko irakasgaia da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu bikoitzaren bigarren mailako bigarren lauhilekoan irakasten da. Irakasgai hau jarraitu ahal izateko ez da inolako aurrebaldintzarik ezarri, nahiz eta gomendagarria den Konstituzio Zuzenbidearen zein Nazioarteko Erakundeen inguruko oinarrizko kontzeptuak izatea.

Irakasgai honetan, nagusiki, zera aztertzen dira: Europar Batasunaren egitura organikoa, eskumen eremua, iturri sistema eta politika eta ekintza nagusiak. Horrela, Konstituzio Zuzenbidearekin eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoarekin batera, ikaslearentzat ezinbesteko oinarria da Zuzenbidearen eremu material ezberdinei dagozkien irakasgaien ikasketak egin ahal izateko (Zuzenbide zibila, administrazio Zuzenbidea, merkatal Zuzenbidea, zigor Zuzenbidea, lan Zuzenbidea, etabar). Izan ere, hauetan guztietan, euren jatorria Europar Batasuneko Zuzenbidean duten arauak topatuko dizute.

Bestalde, kontutan hartzen bada barne Zuzenbideko arauen ehuneko hirurogei eta hamarra baino gehiagok, gaur egun, bere jatorri zuzena edo zeharkakoa Europar Batasuneko Zuzenbidean duela, ulertzen da irakasgai honek duen garrantzia Graduko gainontzeko gaiak ikasterako orduan zein geroko jarduera profesionalean. Edozein delarik ere ogibide zehatza, jurista orok egokitasunez erabili behar lituzke Europar Batasuneko Zuzenbideak ematen dituen tresnak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren konpetentzia espezifikoak

1. Europar Batasuneko egitura juridiko, instituzional eta jurisdikzionala ezagutzea eta eskubide eta askatasunekin duten harremana ezagutzea.

2. Europar Batasuneko zuzenbidearen iturriak ezagutzea eta iturri hauek barneko iturriekin (estatu mailakoekin eta autonomi mailakoekin) duten harremana artikulatzeko printzipioak aplikatzea.

3. Gaiari lotutako ezagupen teorikoak kasu zehatzetan aplikatzea.

4. Europar Batasuneko erakundeen osaketa, funtzionamendua eta eskumenak ezagutzea eta desberdintzea.

5. Europar Batasuneko araudia eta Justizi Auzitegiaren jurisprudentziaren bilaketarako baliabideen erabilera egokia lortzea.



Ikasketa prozeduraren emaitzak:

1. Irizpide kritikoa baliatuz baloratu Batasunaren baitan ematen den botere banaketaren berezitasunak eta honek prozedura legegile ezberdinetan duen isla.

2. Ezagutu Batasunak nazioarteko erakunde gisa duen dimentsioa eta Batasunaren zuzenbideak zuzenbidearen iturri gisa duena.

3. Gai honetan bereganatu diren ezagutza teorikoak aplikatu kasu zehatzen ebazpenean.



Konpetentzia orokor eta transbertsalak



1. Taldean lan egiteko gaitasuna.

2. Ahozko eta idatzizko adierazpenerako gaitasuna.

4. Ikaskideekiko eta irakaslegoarekiko errespetua.

5. Ikasketa etengabe eta berritzailea sustatu.

6. Ikaskuntza prozesua modu jarraitu eta autonomo batean kudeatzeko gaitasuna, horrela formazio oso bat lortuz, berdintasunerako oinarrizko eskudiearekin, diskriminazio ezarekin eta bakearen kulturaren sustapenarekin bat datorrena.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Lehenengo ikasgaia: Europar Batasuna:

Jatorria eta egungo egituraketa.



Bigarren ikasgaia: Europar Batasunaren eskumenak:

Europar Batasunaren eskumenak: eskumen moetak, egikaritza ereduak eta atribuzio mekanismoak.



Hirugarren ikasgaia: Europar Batasunaren erakundezko sistema (I):

Europar Batasuneko erakundezko sistemaren azalpen orokorra. Europar Kontseilua. Europar Batasuneko Kontseilua.



Laugarren ikasgaia: Europar Batasunaren erakundezko sistema (II):

Europako Batzordea. Europako Parlamentua. Europar Batasuneko Justizi Auzitegia (8. ikasgaia). Europar Batasunaren finantziazioa eta Kontuen Auzitegia. Europako Banku Zentrala. Europar Batasuneko beste organu batzuk.



Bosgarren ikasgaia: Europar Batasuneko zuzenbidearen iturri sistema:

Jatorrizko zuzenbidea. Zuzenbide eratorria: ekintza lotesleak (tipiko eta atipikoak) eta ekintza ez lotesleak. Europar Batasuneko konbentziozko zuzenbidea eta zuzenbide gehigarria. Europako kanpo eta segurtasun politiketatik eratorritako ekintzak.



Seigarren ikasgaia: Europar Batasuneko ordenamendua eta ordenamendu estatala: harremana arautzen duten printzipioak:

Europar Batasuneko zuzenbidearen autonomia printzipioa. Eragin zuzenaren printzipioa. Europar Batasuneko zuzenbidearen lehentasunezko printzipioa. Interpretazio egokituaren printzipioa. Estatu-Zuzenbidearen erakundezko autonomiaren printzipioa. Estatu kideen erantzukizun patrimoniala Europar Batasuneko zuzenbidea ez betetzeagatik.



Zazpigarren ikasgaia: Oinarrizko eskubide eta askatasunak Europar Batasuneko ordenamenduan:

Askatasun publikoak eta klausula antidiskriminatorioak. Europar Batasuneko herritartasunari loturiko eskubideak. Europar Batasunak aitorturiko eskubideak: eskubideak printzipio orokor bezala eta Oinarrizko Eskubideen Karta. Giza Eskubideen Europako Hitzarmenarekiko atxekimendua.



Zortzigarren ikasgaia: Europar Batasuneko jurisdikzio-sistema:

Sarrera. Europar Batasuneko Justizi Auzitegia: antolaketa eta funtzionamendua. Europar Batasuneko Justizi Auzitegiaren aurrean jarri daitezkeen helegiteak. Epaile nazionala eta Europar Batasuneko zuzenbidea. Benetako babes judiziala eta behin behineko neurriak.



Bederatzigarren ikasgaia: Europar Batasuneko politikak eta ekintzak:

Barne merkatua eta beste politika batzuk. Bereziki askatasun, segurtasun eta justizi esparrua.



Hamargarren ikasgaia: Europar Batasunaren kanpo ekintza, kanpo politika eta segurtasun politika amankomuna:

Europar Batasunaren kanpo ekintza. Kanpo politika eta segurtasun politika amankomuna.

MetodologiaToggle Navigation

Klase teorikoetan irakasgaiaren programako edukia landuko da. Hauek bitartez irakasgaiaren konpetentzia espezifikoak eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu bikoitzaren konpetentzia orokor eta zeharkakoak lortzera bideraturik egongo dira.

Gerta daiteke klase teorikoen formatua beti berdina ez izatea: klase magistralak izan daitezke eta, zenbait kasutan, ikasleria bera izan daiteke ikasgaiaren eduki teorikoak landu ondoren gelan aurkezten dituena.

Klase praktikoei dagokionez, jarduera ezberdinak aurreikusten dira: artikulu doktrinalen eta jurisprudentziaren iruzkinak, galdetegiak, kasu praktikoen ebazpena, glosategien lanketa…

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation



Ohiko deialdia. Orientabideak eta uko egitea: azken azterketak, azken notari begira, %70 balioa izango du. Gelako praktikek, berriz, %30 eta ebaluazio jarraituko sistemaren bitartez ebaluatuko dira.

Irakaskuntza talde bakoitzaren irakasleak izango dira ebaluazio irizpide konkretuak zehaztuko dituztenak (adibidez, praktikako notarekin batazbestekoa egiteko azken azterketa gainditu beharra edo bai teoría eta bai praktika biak gainditu beharra). Zehaztapen hauek eGela plataformaren bidez dagokion moduan jakinaraziko zaizkio ikasleari.

Gelako praktiketan, kasuen ebazpenaz gain, ikasleari eska ahal zaizkio banakako zein taldekako lanak egitea, klasearen aurrean aurkezpenak egitea, etabar. Lan hauen balorazioa praktiken notari dagokion ehunekoaren baitan sartuko da.

Justifikaturiko arrazoiengatik ebaluazio jarraituaren sisteman parte hartu ezin duten ikasleek bere taldearen ardura daraman irakaslearekin jarri beharko dute harremanetan dagokion ebaluazio sistema zehazteko.

Azken azterketara aurkezten ez den ikaslearen kasuan, ulertuko da ikasleak uko egiten diola deialdiari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdia. Orientabideak eta uko egitea: goian aipaturiko ehunekoa aplikatuko dira hemen ere. Modu berean taldearen ardura duen irakaslea izango da, bere kasuan, ebaluaketa jarraituaren sistema jarraituz lorturiko praktiketako nota gordetzeko bete beharreko baldintzak ezarriko dituena. Dena dela, ikasle guztiek izango dute notaren %100 jokoan egongo den azterketa egiteko aukera. Azken kasu honetan, azterketak atal praktiko bat izan dezake. Hau guztia, ikasleari behar bezala jakinaraziko zaio eGela plataformaren bidez.

Azken azterketara aurkezten ez den ikaslearen kasuan, ulertuko da ikasleak uko egiten diola deialdiari.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Europar Batasunaren Tratatua
Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatua
Hauei erantsitako Protokoloak
Europar Batasuneko erakundeen barne-erregelamenduak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- A. MANGAS MARTIN, y D.J. LIÑAN NOGUERAS, Instituciones y Derecho de la Unión Europea, 8. argitalpena, Tecnos, Madril, 2014 (gomendatua).

- J. ALCAIDE FERNÁNDEZ, R. CASADO RAIGÓN (y otros), Curso de Derecho de la Unión Europea, Tecnos, Madril, 2014.

- R. ALONSO GARCÍA, Derecho de la Unión Europea (Textos y Materiales), Civitas, Madril, 2010.

- R. ALONSO GARCÍA, Sistema Jurídico de la Unión Europea, Civitas, Madril, 4ª agitalpena, 2014.

- R. ALONSO GARCÍA, Las sentencias básicas del Tribunal de Justicia de la Unión Europea, 4ª edic. Civitas, Madril, 2012.

- V. BOU FRANCH (dir.), Introducción al Derecho de la Unión Europea, Civitas-Thomson Reuters, Zizur Txikia, 2014.

- P. CRAIG y G. DE BÚRCA, EU Law. Text, Cases, and Materials, Oxford University Press, Oxford/New York, 2011, 5ª ed.

- C. FERNÁNDEZ DE CASADEVANTE ROMANI (dir.), Derecho de la Unión Europea. Nociones básicas, Dilex, Madril, 2012.

- A. GARCÍA URETA, Derecho de la Unión Europea. Parte General, Marcial Pons, Madrid, 2013.

- R. GEIGER, D.E. KHAN y M. KOTZUR, European Union Treaties, Hart Publishing, Oxford, 2015.

- K. LENAERTS y P. VAN NUFFEL, European Union Law, Sweet & Maxwell, London, 2011, 3ª ed.

- E. LINDE, M. BACIGALUPO y J.A. FUENTETAJA, Principios de Derecho de la Unión Europea. Colex-UNED. Madril, 2012.

- C.F. MOLINA DEL POZO, Derecho de la Unión Europea, Reus, Madril, 2015.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Oinarrizko bibliografian jasotako eskuliburuetan aipatzen dena

Aldizkariak


Anuario de Derecho Internacional.
Revista de Administración Pública.
Revista de Derecho Comunitario Europeo.
Revista Electrónica de Estudios Internacionales.
Revista Española de Derecho Constitucional.
Revista Española de Derecho Europeo.
Revista Española de Derecho Internacional.
Revista General de Derecho Europeo.
Revista Vasca de Administración Pública.

Web helbideak

www.curia.eu.int
www.echr.coe.int
www.europa.eu.int
www.constitucion.rediris.es
www.europa.eu.int
www.curia.eu.int
www.european-council.europa.eu/the-institution.aspx?lang=es
www.europarl.europa.eu/news/public/default_es.htm
www.consilium.europa.eu/showPage.aspx?id=&lang=es
http://ec.europa.eu/index_es.htm
http://eca.europa.eu/portal/page/portal/eca_main_pages/home
www.ecb.europa.eu/home/html/lingua.es.html
www.cde.ua.es
www.eesc.europa.eu/?i=portal.es.home
www.cor.europa.eu/
www.realinstitutoelcano.org
www.reei.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARLUCEA RUIZ, JUAN ESTEBAN
  • LOPEZ BASAGUREN, ALBERTO
  • ZIRION LANDALUZE, IKER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

11:00-12:30 (1)

16-30

08:30-10:00 (2)

11:00-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A0.2 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (1)
  • A0.2 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00 (1)

28-30

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A0.2 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (1)
  • A0.2 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

08:30-10:00 (1)

16-30

10:00-11:00 (2)

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A-1.5 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (1)
  • A-1.5 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:30 (1)

28-30

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A-1.5 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (1)
  • A-1.5 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (2)