XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA BELEN BENGOECHEA REMENTERIA

Ezagutza arloa
Arkeologia
Saila
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
belen.bengoetxea@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Aurrehistoria eta Arkeologia Saileko irakasle Titularra.

Formakuntza akademikoa: Deustoko Unibertsitatean Lizentziatua (1989), UPV/EHUko Ondare Historiko eta Artistikoaren inguruko Masterra (1992) eta UPV/EHUko Historian Doktorea (2016).

Irakaskuntza: Unibertsitateko irakasle moduan izan dudan ibilbidean 5 ikasgai ezberdin irakatsi ditut, baina gaur egun, gestio lanetan ibiltzeagatik irakaskuntza zama murriztuta dudanez gero, "Arkeologiaren Hastapenak" ikasgaiaren arduraduna naiz, Historia Graduko lehen mailan eskaintzen dena. Bigarren mailako "Arkeologia" izeneko ikasgaiaren kreditu praktikoak ere ematen ditut.

Historia Graduko koordinatzailea; DOCENTIAZ programaren ebaluatzailea azken hiru deialdietan.

Ikerketa: "Grupo de InvestigaciĆ³n en Patrimonio y Paisajes Culturales (GIPYPAC)" izeneko ikerketa taldeko kidea.

Azken urteetan jarraitu ditudan ikerketa hildo nagusiak hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko hiribilduen hiri arkeologia, Aro Modernoko arkeologia, arkeologiaren didaktika eta ondare arkeologikoaren kudeaketa eta hedapena.

Gestioa: kargu akademiko ezberdinak izan ditut, eta gaur egun Letren Fakultateko Ikaskuntza-Berrikuntza, Gizarte Proiekzio eta Euskararako Dekanordea naiz. Era berean, UPV/EHUko Berdintasunerako Batzordeko kidea ere banaiz.