XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Denboran izan diren ikuspegi eta perspektiba historiografikoak eta garai historiko bakoitzeko kulturarekin duten lotura identifikatzea.
  • Gai izatea ikerketa historikoko gutxienez gai edo arazo bat ahoz eta/edo idatziz, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin aurkezteko eta, era horretan, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) behar bezala erabiltzeko trebetasuna erakusteko.
  • Gai izatea landa-lanetan eta laborategiko lanetan parte hartzearen bidez erregistro arkeologikoa eta ondare historikoa irakurri, aztertu eta eraikitzeko eta balioa emateko.
  • Historiak irakaskuntzaren, zabalkundearen eta komunikazioaren eremuetan landutako diskurtso zientifikoa hierarkizatu eta sekuentziatzeko gaitasuna agertzea.
  • Ikerketa historikoaren oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea, eta hainbat material eta informazio-iturri lortu, antolatu eta aztertzeko gaitasuna erakustea.
  • Munduko, Estatuko eta eskualdeko historiako prozesu eta gertaera nagusiak behar bezala ezagutzen eta ongi ulertzen dituela frogatzea, ikuspegi diakronikoa, alderdi guztiak (ekonomia, gizartea, politika, kultura eta abar) eta egungo gizarteekiko erlazioa kontuan hartuta.
  • Talde-lanean pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak eskuratu eta erakustea, diziplinaren beraren eremuan nahiz diziplinarteko beste eremu batzuetan.