XSLaren edukia

Mikroorganismoak eta Industria Ekoizpena26739

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Bioteknologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26739

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3550
Mintegia510
Laborategiko p.1525
Landa p.55

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau bigarren ikasturteko bigarren lauhilekoan ematen da eta Bioteknologiaren Funtsezko Oinarriak izeneko moduluaren barruan kokatzen da. Honetan, Mikrobiologiako oinarrizko prozedurak eta kontzeptuak ezarriko dira prozesu bioteknologioen garapenean, eta beraz, lehenengo lauhilekoan Mikrobiologia irakasgaia gaindituta edukitzea gomendatzen da. Gomendagarria da ere Makromolekulen biosintesia eta bere Erregulazioa eta Genetika gaindituta izatea, hauetan ikasten diren hainbat kontzeptuei eta prozesuei erreferentzia egiten baitzaie maiz. Aldi berean, Mikroorganismoak eta Ekoizpen Industriala irakasgaia oinarrizkoa eta funtsezkoa da hirugarren ikasturtean derrigorrezkoa den Bioteknologiako Laborategi integratua egiteko, baita laugarren ikasturteko Mikroorganismoen Bioteknologia egiteko ere.



Bioteknologia-lanbidearekin zuzenki lotutako irakasgaia da, prozesu bioteknologiko gehienek zelulak edo mikroorganismoen osagaiak erabiltzen baititu. Mikroorganismoek duten aniztasun eta aldakortasun itzelak, bere hazkuntza azkarrarekin eta manipulazio errazarekin batera, bioteknologiako ezinbesteko erremintak bihurtzen dituzte hainbat produktuen ekoizpenean (elikagaiak eta edariak, botikak eta txertoak, entzimak, produktu kimikoak, bioerregaiak), eta baita nekazaritza-ekoizpeneko hobekuntzan eta ingurumen-arazoen konponbidean ere. Gaur eguneko mikroorganismoen aplikazio bioteknologikoak ugariak eta oso desberdinak dira, baina bere ahalmen itzelaren lagin txiki bat besterik ez dira, existitzen diren mikroorganismoen % 1a kultibatzeko gai baikara bakarrik. Honela, metodologia berrien bitartez mikroorganismo berrien bilaketa gaurko erronka da Bioteknologiarako eta aplikazio berrien aukera irekitzen du alor guztietan.



Irakasgai hau, laborategian garatzen diren ekoizpen industrialaren prozesuetara zuzenduta dago; prozesurako, hazkuntzarako, hobekuntzarako, karakterizaziorako eta kontserbaziorako egokiagoak diren mikroorganismoen hautaketa eta isolamendua bezala. Arreta berezia eskaintzen zaio sistema etenetan eta kimiostatoa bezalako sistema jarraituetan gertatzen den mikroorganismoen hazkuntzaren analisiari. Klase praktikoetan hazkuntza neurtzeko teknika desberdinak erabiltzen dira egoera desberdinetako hazkuntza-parametroen alderaketa estimatzeko eta interpretatzeko, beti ere, helburua prozesu emankorraren optimizazioa izanik.



Irakasgaiko bigarren parteak mikroorganismoen aniztasunaren panoramika orokorra egitera zuzenduta dago, batez ere prokariotoena eta onddoena. Lehenengo deskribatzen da teknika molekularreko garapenari eta molekulak kronometro ebolutibo bezala erabiltzeari esker egindako bizidunen sailkapen filogenetiko berriak ekarri duen iraultza. Eta azkenik, bioteknologian erabiltzen diren mikroorganismo nagusien ezaugarririk garrantzitsuenak ikasten dira, bere oraingo aplikazioak eta etorkizuneko perspektibak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak irakasgai hau arrakastarekin egin ondoren:



RA1. Interes bioteknologikoa duten mikroorganismoen isolamendurako, hautaketarako, hazkuntzarako, hobekuntzarako eta kontserbaziorako prozedura esperimentalak zuzenki diseinatuko ditu.



RA2. Interes bioteknologikoa duten mikroorganismoen isolamendurako, hautaketarako, hazkuntzarako, hobekuntzarako eta kontserbaziorako prozedura esperimentalak zuzenki aurrera eramango ditu.



RA3. Mikroorganismoen hazkuntza-parametroak kultibo etenean eta jarraituan zuzenki analizatuko ditu.



RA4. Antimikrobianoen akzio-mekanismoak eta erresistentziak azalduko ditu baita konposatu berrien bilaketa-estrategiak ere.



RA5. Interes bioteknologikoa duten mikroorganismo nagusien ezaugarriak zehaztasunez eta zorroztasunez deskribatuko ditu, eta bere oraingo eta etorkizuneko aplikazioekin erlazionatuko ditu.



RA6. Protokoloen diseinuaren eta laborategiko esperimentuen emaitzen inguruan ondo funtsatutako txostenak sortuko ditu.



RA7. Mikroorganismoei eta industria-ekoizpenari buruzko ideiak argi eta jakiteaz transmititzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA

1. Sarrera. Garapen historikoa. Mikroorganismoen produktuak. Ekoizpen-prozesu baten etapak.

2. Interes industriala duten mikroorganismoen isolamendua eta hautaketa. Industrian erabilitako mikroorganismoak. Hautaketarako irizpideak. Kultibo aberasgarriak. Isolamendua eta hautaketa.

3. Mikroorganismoen hazkuntza. Kultibo etenak eta jarraituak. Neurketa teknikak.

4. Ekoizpenaren hobekuntza. Metabolismoaren mekanismo erregulatzaileen gainditzea: medioaren eta kultiboaren baldintzen aldaketa eta mikroorganismoen aldaketa.

5.Mikroorganismo-anduien kontserbazioa eta mantenua. Lehortzea. Izozketa. Liofilizazioa. Kultiboen bildumak.

6. Antibiotikoak: akzio-mekanismoak eta erresistentzia. Antimikrobiano berrien bilaketa-estrategiak.

7. Mikroorganismoen aniztasuna. Sailkapen-sistemak.

8. Interes industriala duten prokariotoak. Arkeoak. Bakterio fotosintetizatzaileak. Bakterio Gram negatiboak.

9. Interes industriala duten prokariotoak. Bakterio Gram positiboak.

10. Onddoak: ezaugarri orokorrak.

11. Industrian erabiltzen diren onddoak: Rhizopus. Mucor. Saccharomyces. Aspergillus. Penicillium. Candida. Trichoderma.

12. Interes industriala duten bestelako mikroorganismoak.



PROGRAMA PRAKTIKOA

1. Onddo firukaren behaketa, hazkuntza eta identifikazioa.

2. Legamien behaketa eta identifikazioa.

3. Hazkuntza neurtzeko metodoak.

4. Hazkuntza-parametroen estimazioa.

5. Proteasen ekoizleak diren mikroorganismoen isolamendua.

6. Antibiotikoen ekintza-espektroaren ebaluazioa



MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak: kontzeptuen eta oinarri teorikoen aurkezpena irakaslearen eskutik. Ulermena errazteko plataforma digitalera galdera-gidariak eta kontzeptuak kasu praktiko zehatzetan aplikatzeko galdetegiak igotzen dira. Haien ebazpenerako bibliografia espezializatua kontsultatzea gomendagarria da.



Proiektuetan oinarritutako lana: kasu jakin bat ebazteko prozedura esperimental baten deskribapen zehatza eta justifikatua biltzen dituen txostena taldean prestatzea eta aurkestea.



Mintegiak: mintegiko klaseak mikroorganismoen hazkuntzaren inguruko ariketak ebazteko erabiltzen dira. Ikasleek problemen enuntziatuak plataforma digitalean dauzkate eta ordu ez presentzialetan analizatzen dituzte eta konponbideak proposatzen dituzte, bai banaka zein taldeka landuz. Ordu presentzialetan agertu diren zailtasunak aurkezten dira eta konponbiderik egokienak proposatzen eta eztabaidatzen dituzte.



Laborategiko praktikak: eskola magistraletan azaldutako prozeduren eta kontzeptuen aplikazio esperimentala, datuen analisia eta idatzitako txosten baten lanketa.



Landa praktikak: ikasleek mikroorganismoak erabiltzen dituzten enpresa bioteknologikoak bisitatzen dituzte eta idatzizko txosten bat lantzen dute.



Bestelako aktibitateak: plataforma digitaleko foro irekietan parte hartzea bioteknologiarekin erlazionatutako gai gaurkotuen inguruan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 45
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko titulu ofizialetako ikasleen ebaluazioaren araudi erregulatzailea hurrengo helbidean kontsulta daiteke:

http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Erabilitako ebaluazio-sistema ebaluazio jarraitua da, dagokion azterketa-deialdian ezarritako data ofizialeko proba batez gain.



Data ofizialean egindako proba, galdera motzez eta garatu beharreko galderez osatutako idatzizko azterketa bat da. Erantzunen zuzentasuna, zehaztasuna eta lanketa balioetsiko da. Azterketa gainditzeko materia guztiaren ezaguera orekatua frogatu behar da. Irakasgaia gainditzeko azterketa gainditzea ezinbestekoa da. Nota minimoa 5/10. (Azkeneko kalifikazioaren % 45a).



Proba honetaz gain, heziketa-aldian zehar, bestelako ebaluazio-proba eta aktibitateak egiten dira:

1) Proiektuetan oinarritutako lana. Idatzizko txostena, ahozko azalpena eta taldekideen koebaluazioa baloratzen dira (azken kalifikazioaren % 20).

2) Problemetako mintegiak: parte hartze aktiboa baloratzen da, baita aurkeztutako problemen eta kasuen ebazpenaren zuzentasuna ere (azken kalifikazioaren % 10a).

3) Laborategiko praktikak: ebaluazioa, jarraitua eta taldean egindako idatzizko txosten baten bitartez egiten da. Laborategiko praktiketara etortzea derrigorrezkoa da. Ezinbestekoa da praktikak gaindituta edukitzea (5/10) irakasgaia aprobatzeko (azken kalifikazioaren % 20a).

4) Landa praktikak: enpresetara bisitak. Asistentzia eta aurkeztutako txostena baloratuko da (azken kalifikazioaren %5a).



Ebaluazio jarraituko sistemari uko egitekotan, ikasleak bere uko egitea irakasleari idatziz komunikatu behar dio ikasturteko lehenengo 9 astetan. Kasu honetan, azkeneko kalifikazioa eduki teorikoen eta eduki praktikoen (teoriko-praktikoa) gaineko azterketa biren bitartez lortuko da. Azken kalifikaziorako, eduki teorikoko azterketaren ekarpena % 70koa izango da eta azterketa teoriko-praktikoarena % 30koa.



Ebaluazio jarraituaren kasuan deialdiari uko egin nahi duten ikasleek azterketa finalera ez aurkeztearekin nahiko izango dute. Kasu honetan, aktan “ez aurkeztua” agertuko da.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Heziketa-aldian zehar egindako probetan lortutako kalifikazioak (proiektuetan oinarritutako lana, problemetako mintegiak eta praktikak) ez-ohiko deialdian mantentzen dira, eta ikasleak data ofizialeko idatzizko azterketa soilik gainditu behar izango du. Ikasleak ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioei uko egitea nahi izanez gero eta azken kalifikazioko %100a lortzeko aukera nahi izatekotan, irakasleari komunikatu behar dio. Kasu honetan, azkeneko kalifikazioa eduki teorikoen eta eduki praktikoen (teoriko-praktikoa) gaineko azterketa biren bitartez lortuko da. Azken kalifikaziorako, eduki teorikoko azterketaren ekarpena %70koa izango da eta azterketa teoriko-praktikoarena %30koa.



Ebaluazio jarraituaren kasuan deialdiari uko egin nahi duten ikasleek azterketa finalera ez aurkeztearekin nahiko izango dute. Kasu honetan, aktan “ez aurkeztua” agertuko da.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Praktikak egiteko laborategiko amantala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

. Baltz RH, Demain A, Davies J. (2010). Manual of industrial Microbiology and Biotechnology. 3ª Ed. ASM Press.

. Lee Y (2013) Microbial biotechnology: principles and applications. Word Scientific Pub.

. Leveau J, Bouix M. (2000) Microbiología industrial. Los microorganismos de interés industrial. Acribia S.A. Zaragoza.

. Madigan MT, Bender KS, Buckley DH, Sattley WM, Stahl DA (2020). Brock Biology of microorganisms (16ª ed.). Pearson, London.

. Ratledge C (2006) Basic Biotechnology. Cambridge Univ. Press.

. Renneberg R (2016) Biotechnology for Beginners. AcademicPress, NewYork.

. Tortora GJ, Funke BR, Case CL, Weber D, Bair W (2019). Microbiology: an Introduction (13ª Ed). Pearson, New York.

. Waites MJ, Morgan NL,Rockey JS, Hington G (2001) Industrial Microbiology. An Introduction. Blackwell Science, Oxford.

. Willey JM, Sandman K, Wood D (2022). Prescott's Microbiology (12ª Ed). MacGraw-Hill Education, New York.



Gehiago sakontzeko bibliografia

. Bamforth CW (2006) Brewing: New technologies. CRC Press
. El-Mansi EMT, Nielsen J, Mousdale D ,Allman T, Carlson R (2019) Fermentation microbiology and biotechnology. 4ª Ed. CRC Press.
. Hui YH, Evranuz EO (2012) Handbook of Plant-Based Fermented Food and Beverage Technology Two Volume Set, 2ª Ed: Handbook of Plant-Based Fermented Food and Beverage Technology. 2ª Ed. CRC Press.
. Lahtinen S,Ouwehand AC,Salminen S, Wright A (2019) Lactic Acid Bacteria: Microbiological and Functional Aspects. 5ª Ed. CRC Press.
. Okafor N y Okeke BC (2018) Modern Industrial Microbiology and Biotechnology (2ª Ed.). CRC Press.
. Scragg A (2005) Environmental Microbiology. 2ª Ed. Oxford University Press.
. Seidman LA, Moore CJ (2022) Basic Laboratory Methods for Biotechnology. 3ª Ed. Benjamin-Cummings.
. Singh Jr VP, Stapleton RD (2002) Biotransformations: Bioremediation Technology for Health and Environmental Protection Progress in Industrial Microbiology. Elsevier.
. Smith JE (2009) Biotechnology. 5ª Ed. Cambridge University Press.
. Spencer JFT, Ragout de Spencer AL (2010) Food Microbiology Protocols (Methods in Biotechnology) Humana Press.
. Stanbury PF, Whitaker A, Hall SJ (2016) Principles of Fermentation Technology. 3ª Ed. Elsevier.
. Thieman WJ, Palladino MA, Thieman W. (2019) Introduction to Biotechnology. 4ª Ed. Pearson Education.
. Tkacz JS, Lange L (2004) Advances in Fungal Biotechnology for Industry, Agriculture, and Medicine CPL Scientific Publishing Services Limited

Aldizkariak

Applied and Environmental Microbiology
Biotechnology Advances
Biotechnology Annual Review
Critical Reviews in Biotechnology
Current Opinion in Biotechnology
Journal of Applied Microbiology
Journal of Biotechnology
Microbial Biotechnology
Microbiology Today
Nature Biotechnology
The Scientist
Microbial Cell Factories
Trends in Biotechnology

Web helbideak

www.ncbi.nlm.nih.gov/
www.asm.org
www.cnb.csic.es
www.simbhq.org
www.semicrobiologia.org
www.efbiotechnology.org
www.bio.org
https://schaechter.asmblog.org/schaechter/
www.microbeworld.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABAD DIAZ DE CERIO, ANA
  • ARANA BASABE, MARIA INES
  • AYO MILLAN, MARIA BEGOÑA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

15:00-16:00 (1)

15:00-16:00 (2)

15:00-16:00 (3)

23-30

15:00-16:00 (4)

15:00-16:00 (5)

15:00-16:00 (6)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-21

15:00-16:00 (1)

15:00-16:00 (2)

22-22

15:00-16:00 (3)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

08:30-11:30 (1)

08:30-11:30 (2)

08:30-11:30 (3)

08:30-11:30 (4)

08:30-11:30 (5)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

15:00-16:00 (1)

15:00-16:00 (2)

15:00-16:00 (3)

23-30

15:00-16:00 (4)

15:00-16:00 (5)

15:00-16:00 (6)

17 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-21

15:00-16:00 (1)

15:00-16:00 (2)

22-22

15:00-16:00 (3)

17 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

08:30-11:30 (1)

08:30-11:30 (2)

08:30-11:30 (3)

08:30-11:30 (4)

08:30-11:30 (5)

17 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

15:00-16:00 (1)

15:00-16:00 (2)

15:00-16:00 (3)

23-30

15:00-16:00 (4)

15:00-16:00 (5)

15:00-16:00 (6)

46 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-21

15:00-16:00 (1)

20-22

15:00-16:00 (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

08:30-11:30 (1)

08:30-11:30 (2)

08:30-11:30 (3)

08:30-11:30 (4)

10:30-11:30 (5)

12:00-14:00 (6)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

08:30-11:30 (1)

08:30-11:30 (2)

08:30-11:30 (3)

08:30-11:30 (4)

08:30-11:30 (5)

12:00-14:00 (6)

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

47 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

15:00-16:00 (1)

15:00-16:00 (2)

15:00-16:00 (3)

23-30

15:00-16:00 (4)

15:00-16:00 (5)

15:00-16:00 (6)

47 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-21

15:00-16:00 (1)

20-22

15:00-16:00 (2)

47 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

08:30-11:30 (1)

08:30-11:30 (2)

08:30-11:30 (3)

08:30-11:30 (4)

10:30-11:30 (5)

12:00-14:00 (6)

47 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

08:30-11:30 (1)

08:30-11:30 (2)

08:30-11:30 (3)

08:30-11:30 (4)

08:30-11:30 (5)

12:00-14:00 (6)

47 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)