XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • G001. Metodo zientifikoa aplikatzean analisi, sintesi eta arrazoiketa kritikorako gaitasun egokia lortzea.
  • G002. Ikaskuntza autonomo jarraitua garatzea eta ekimena eta egoera berrietara egokitzeko ahalmena sustatzea.
  • G003. Ideiak helarazteko, entzule profesionalei eta profesionalak ez direnei jakinarazteko eta atzerriko hizkuntzen (eta, bereziki, ingelesaren) erabilera bultzatzeko gaitasuna eskuratzea.
  • G004. Diziplina anitzeko eta kultura anitzeko taldeetan eta nazioarteko testuinguruan laguntzea eta lan egitea, eta genero-berdintasuna errespetatzea.
  • G005. Eskuratutako jakintzak lanbide-munduan aplikatzeko trebetasunak garatzea.
  • G006. Sortzeko eta ekiteko gaitasuna eskuratzea, proiektuak formulatu, diseinatu eta kudeatzeko eta jakintza eta jarrera berriak bilatu eta integratzeko.
  • G007. Konpromiso etikoa, kalitatearekiko motibazioa eta gizarte-eztabaidan parte hartzeko gaitasuna garatzea eta ingurumen- eta gizarte-gaien inguruko sentsibilitatea agertzea.
  • G008. Erabakiak hartzean antolaketa, plangintza eta lidergorako gaitasuna garatzea.
  • G009. Molekula biologikoen portaera, propietateak eta interakzioak ulertzeko beharrezkoak diren oinarri zientifikoak eta ingeniaritza biokimikoaren eta industria-prozesuen oinarriak ezagutzea.
  • G012. Metabolismoaren eta aldaketa fisiologikoetara eta ingurune-aldaketetara egokitzeko sistemen ikuspegi integratua izatea.
  • G013. Prozesu bioindustrialetan materia- eta energia-balantzeak eta produkzio bioteknologikoko ekipamendua kontrolatzea.
  • G014. Laborategi batean behar bezala lan egitea, honako alderdi hauek kontuan hartuta: segurtasun kimiko, biologiko eta erradiologikoa, hondakin kimikoen manipulazioa eta desagerraraztea eta jardueren erregistro idatzia.
  • G017. Informazioa lortzeko, esperimentuak diseinatzeko eta Bioteknologian aplikatutako emaitzak interpretatzeko teknika instrumentalei buruzko oinarrizko jakintzak behar bezala erabiltzea.
  • G018. Arloaren berezko datu eta emaitza esperimentalak behar bezala aztertu eta interpretatzea, eta, horretarako, oinarrizko tresna kuantitatiboak behar bezala erabiltzea.
  • G019. Zientzialariek informazio zientifikoa sortu, transmititu eta zabaltzeko erabili ohi dituzten prozedurak ezagutzea, informazio hori ebaluatzen jakitea, termino zientifikoki zehatzekin hitz egitea eta arloko terminologia espezifikoa erabiltzea.