XSLaren edukia

Birologia26733

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Bioteknologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26733

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2740.5
Mintegia69
Laborategiko p.812
Ordenagailuko p.46

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Aukerako irakasgai hau Bioteknologia graduko eta Biokimikako eta Biologia Molekularreko graduko lehen lauhilekoan ematen da. Birusen egitura-ezaugarrien, ugalketa-zikloen, patogenesiaren eta birusek eragindako gaixotasunen diagnostikoaren eta kontrolaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, interes bereziko animalia-birus batzuetan sakonduz. Birusak aztertzeko metodoak eta eremu kliniko eta bioteknologikoan izan ditzaketen aplikazioak ere lantzen dira.



Mikrobiologia ikasgaia arrakastaz gaindituta izatea gomendatzen da. Biologia zelularra eta genetika ere gaindituta izatea gomendatzen da, irakasgai horietan aztertzen diren kontzeptu eta prozesuak maiz aipatzen baitira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Birusen ezaugarri morfologikoak eta egiturazkoak bereiztea.

- Birusen ugalketa-zikloaren etapak ulertzea.

- Birusak detektatzeko eta diagnostikatzeko teknika nagusiak deskribatzea.

- Birus-infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko mekanismo nagusiak ezagutzea.

- Animalia-birusen familia garrantzitsuenak eta haien ezaugarriak ezagutzea.

- Birusek eremu kliniko eta bioteknologikoan izan ditzaketen aplikazioak aztertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eskola teorikoak



1. Birologiaren hastapenak. Ikuspegi historikoa.

2. Partikula birikoen egitura eta antolaketa. Birusen egitura eta morfologia (kapsideak, lipido-bilketak), genomak (RNA, DNA, monokatenarioak edo bikatenarioak)

3. Birusen taxonomia eta sailkapena.

4. Birusak aztertzeko metodoak.

5. Ugalketa-zikloa. Infekzio prozesuaren etapak. Ugalketa birikoa. Adsortzioa, barneraketa, genomaren erreplikazioa, mihiztadura, heltzea eta azkapena

6. Patogenia. Infekzio motak (akutua, azpiklinikoa, kronikoa, latentea, eraldaketa).

7. Birusen kontrako erantzun immunea.

8. Birus-infekzioen diagnostikoa. Kulturak. Efektu zitopatikoa. Identifikazio antigenikoa eta molekularra. Identifikazio serologikoa.

9. Birusen infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea. Txertoak. Antibirikoak.

10. Prokarioten birusak.

11. Eukariotoen birusak. Garrantzi handiagoko animalien-birusak. Herpesbirusak, gripearen birusa, hepatitisen birusak, erretrobirusak, birus enterikoak.

12. Agertzen diren birusak. Sukar hemorragikoak, Mendebaldeko Niloko birusa, amorruaren birusa, Nipha eta Endra birusak, SARS, Zika

13. Partikula azpibirikoak

14. Birusen aplikazioak eremu kliniko eta bioteknologikoan



Eskola praktikoak



Birusen detekzioa, kuantifikazioa eta diagnostikoa

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak, galderekin tartekatuko diren eduki teorikoak azaltzeko.

Irakasgaiarekin erlazionatutako gaiei buruzko talde-lanak prestatzeko eta erakusteko mintegiak.

Birusak detektatzeko, kuantifikatzeko eta diagnostikatzeko teknikak gauzatzeko praktikak.

Ordenagailuko praktikak, irakasgaiaren gai zehatzetan sakontzeko, ikus-entzunezkoen eta horiei lotutako galdetegien bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 35
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa erabiltzen da ebaluazio-sistema gisa. Irakaskuntza magistrala proba idatzi baten bidez ebaluatuko da; proba horrek azken notaren %55 hartuko du, eta alde batean erantzun anitzeko galderak (%35) eta bestaldean garatzeko galderak (%20) izango ditu. Taldeko lanak (mintegiak) azken notaren %20 hartuko du eta laborategiko praktikek azken notaren %15 balioko dute. Azkenik, ordenagailuko praktikek azken notaren %10 hartuko dute. Irakasgaia gainditzeko banakako idatzizko azterketan 5/10 lortu behar da.



Etengabeko ebaluazio sistemari uko egin nahi izanez gero, ikasleak uko egitearen berri eman beharko die idatziz irakasleei, ikasturteko lehen 9 asteetan. Kasu horretan, azken ebaluazioa egingo da, eta horren kalifikazioa lortzeko, eduki teoriko eta praktikoei buruzko azterketa egingo da. Azterketa horrek notaren % 100 balioko du, eta erantzun anitzeko galderak, galdera laburrak eta garatzeko galderak izango ditu.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek nahikoa dute azken azterketara edo banakako idatzizko probara etengabeko ebaluazioaren kasuan, ez aurkeztea. Kasu horretan, aktan "aurkeztu gabe" agertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioan lortutako kalifikazio positiboak ez-ohiko deialdian mantenduko dira. Ikasleek egun ofizialean idatzizko azterketa baino ez dute gainditu behar, eta ohiko deialdian azaldutako ezaugarri berak izango ditu. Ikasleek ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioei uko egin nahi badiete eta azken ebaluazioa egin nahi badute, azterketa eguna baino 3 egun lehenago jakinarazi beharko diete irakasleei.



Azken ebaluazioan, eduki teoriko eta praktikoei buruzko azterketa bakarra egingo da. Azterketaren balioa % 100 izango da eta erantzun anitzeko galderak, galdera laburrak eta garatzeko galderak izango ditu.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek nahikoa dute azken azterketara edo banakako idatzizko probara etengabeko ebaluazioaren kasuan, ez aurkeztea. Kasu horretan, aktan "aurkeztu gabe" agertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategiko praktiketarako mantala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Basic Virology. Wagner E.K. Hewlett M.J., Camerini D., Bloom D.C. 2021., 4th ed. Wiley.

- Principles of Molecular Virology. A.J. Cann. 2015, 6ª ed. Academic Press.

- Principles of Virology. S. Jane Flint, Lynn W. Enquist, Vincent R. Racaniello, Anna Marie Skalka. Volume I: Molecular Biology. Volume II: Pathogenesis and Control. 2020, 5th Edition, ASM Press

- Virology, Molecular Biology and Pathogenesis. NORKIN (2010). ASM Press, Washington DC



Gehiago sakontzeko bibliografia

- The Biology of Viruses. B.A Voyles. McGraw Hill. 2002
- Fundamentals of Molecular Virology. N.H. Achenson. John Wiley & Sons. 2007

Aldizkariak

Virology
Journal of Virology
Journal of Medical Virology
The Journal of General Virology

Web helbideak

All the Virology on the WWW: http://www.virology.net/
The Big Picture Books of Viruses: http://www.virology.net/Big_Virology/BVHomePage.html
ICTV (International Committee for Taxonomy of Virus): http://www.virology.net/Big_Virology/BVICTVexplain.html
ViralZone: https://viralzone.expasy.org/
Center for Diseases Control. Current outbreaks list. Disponible en: http://www.cdc.gov/outbreaks/index.html
European Center for Desease Prevention and Control. Disponible en: http://www.ecdc.europa.eu/
This week in virology podcast
https://www.youtube.com/watch?v=pm7qGwN_k84

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

12:00-13:00 (1)

1-4

13:00-14:00 (2)

10:30-11:30 (3)

6-7

12:00-14:00 (4)

6-12

10:30-11:30 (5)

9-12

12:00-13:00 (6)

14-14

12:00-13:00 (7)

14-15

10:30-11:30 (8)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

12:00-13:00 (1)

8-8

12:00-13:00 (2)

12-13

17:00-19:00 (3)

13-13

17:00-19:00 (4)

14-15

13:00-14:00 (5)

Irakasleak

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-7

09:30-10:30 (1)

11-12

08:30-10:30 (2)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-19:00 (1)

15:00-19:00 (2)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-12

13:00-14:00 (1)