XSLaren edukia

Irakasleak

IZASKUN GIL DE MURO ZABALA

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
izaskun.gildemuro@ehu.eus

1993 urtean Kimikako Lizentziatura amaitu eta gero, UPV/EHU-ko Kimika Ezorganikoa sailean sartu nintzen.

Lehendabizi, ikerkuntza proiektu batean kolaboratzailea izateko beka bat izan nuen (1994-95), Lizentziatura-tesia burutu (1995) eta tesia egiteko MECen diru-laguntza lortu nuen. Bekako garaian (1996-99), Irakasle Kontratatu gisa ordezkapenak egin nituen eta 1999an Irakasle Elkartua (Kimika Ezorganikoa sailean) plaza lortu nuen. 2001an doktorego-tesia defendatu nuen eta 2008an Irakasle Agregatua izan nintzen. 2011a, Irakasle Titularraren plaza lortu nuen, gaur betetzen dudan postua.

Ikerkuntzan, koordinazio konposatuen eta oxidoen sintesia ikasten hasi nintzen, honekin batera konposatuen azterketa teknika desberdinen bitartez burutu nuen, hala nola, termograbimetria, X izpien difrakzioa, magnetismoa EPR espektroskopia... Jarraian, Transmisio Mikroskopia Elektronikoaren arloan hasi nintzen, gaur nire irakaskuntza oinarritzen den arloa. Nire ikerkuntza, Ikerkuntza proiektu desberdinen bitartez finantzatua izan da eta enpresekin ere proiektu desberdinetan parte hartu dut. Nire ikerkuntzaren emaitza nabarmenenak nazioarteko aldizkari desberdinetan argitaratu diren 40 artikulu baino gehiagotan ageri dira.

Irakaskuntzan, Kimika Orokorra eta Kimika Ezorganikoa bezalako irakasgaiak irakatsi ditut, baita doktorego- eta master-ikastaroak. Zientzia-dibulgazioan, Zientziaren Karpa eta Kimika Bizirik ekitaldietan parte hartu dut, azken honen koordinatzailea izanda.