XSLaren edukia

Irakasleak

PAULO ETXEBERRIA RAMIREZ

Ezagutza arloa
Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
Saila
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
paulo.etxeberria@ehu.eus

Industria Ingeniaria (Nafarroako Unibertsitatea, 1992) eta Industria Ingeniari doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2004). Unibertsitate horretako irakasle da 1995az geroztik. Antzinako Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan zuzendariorde izan da (2007-2012).



Ingeniaritza teknikoetan eta graduko ikasketetan eman du klase adierazpen grafikoan eta ingeniaritzako proiektuetan. Karrera amaierako proiektu eta gradu amaierako lan ugari zuzendu ditu: 90 baino gehiago.



5 artikulu zientifikoren eta estatuko eta nazioarteko kongresutako 20 bat komunikazioren egilekide da. Halaber, 6 irakaskuntza-gidaliburu eta 7 ariketa-bildumaren egilekide da.



Bi ikerkuntza-lerro garatu ditu: 1) GIS erabiltzea natura arriskuen ebaluazioan, 2) baliabide digitalak erabiltzea ingeniaritzako proiektuak eta adierazpen grafikoa irakaste-ikastean.