XSLaren edukia

Administrazio Zuzenbidea III26160

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26160

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA III



1. Irakasgaia bere baitan barne hartzen duen oinarrizko gaia: Administrazio Zuzenbidea

2. Sail arduraduna: Administrazio eta Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia

3. UNESCOren sailkapen-kodea : 5605.01

4. Hizkuntza: gaztelania eta euskara



Administrazio Zuzenbidea III ikasgaia Zuzenbide Graduko 2. mailako nahitaezko gaietako bat da, baita Zuzenbidea eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Gradu bikoitzeko 4. mailako nahitaezko ikasgaia ere. Ikasgai honek Administrazio Zuzenbidea I eta Administrazio Zuzenbidea II ikasgaiei segida ematen die, Administrazio Zuzenbideari buruzko ikasketak osatuz. Administrazio Zuzenbidea III ikasgaiak, administrazio zuzenbidearen atal bereziari dagozkion gaiak biltzen ditu, honako bloke edo ataletan banaturik: administrazio antolakuntza, ondasun publikoak, auzi-jurisdikzioa eta administrazio jarduera moduak.



Irakasgai honetan ikasleek gaitasun nahikoak jasoko dituzte gaitegiko arloei buruzko gatazka juridikoei irtenbidea emateko; halaber, tresna nahikoak eskainiko zaizkie arlo sektorialetan plantea daitezkeen arazo juridikoak ulertu eta juridikoki bideratzeko.



Administrazio Zuzenbidea III ikasgaia arazo gehiegirik gabe egiteko, beharrezkoa da menderatzea Administrazio Zuzenbidea I eta Administrazio Zuzenbidea II ikasgaietan azaldu diren kontzeptu eta kategoriak. Bereziki, honako honen gaineko ezagutza izatea beharrezkoa da: administrazio zuzenbidearen iturriak, administrazio prozedura, administrazio egintza eta berrikusketa.



Administrazio Zuzenbidea III-ko ikasleek prest egon behar dute egunero lege testuak erabiltzeko, jurisprudentzia bilatzeko eta Epaien gainean hausnarketak egiteko, baita artikulu doktrinalak bilatu eta irakurtzeko ere ikasgaiari lotutako gaiei buruz.



Ikasgai honek (administrazio zuzenbideari buruzko aurrekoekin batera) honako gaitasun profesional hauei bide ematen dizkio: administrazio publiko desberdinetako funtzionarioa, epailetza (administrazio auzigaietarako arloan), abokatu espezialista, administrazio aholkularia, irakaskuntza.



Zuzenbide Graduko irakaskuntza plangintzan irakasgai honek duen txertaketari buruz, zera esan daiteke: lehenbizi, Administrazio zuzenbidea zuzenbide publikoaren adar bat dela. Bere izateari bide ematen dion arrazoietariko bat, egungo gizartean diren interes orokorretan datza, zuzenbidearen menpe jardun behar duten Administrazio Publikoei bermatzea dagokienak hain zuzen ere. Interes orokor horiek bermatze aldera, administrazio zuzenbideak Administrazio publikoei ahalmen juridiko bereziak eskaintzen dizkie, operadore juridiko oro ezagutu behar duelarik ahalmen horiek zertan diren eta zein muga dituzten. Administrazioak norbanakoen jarduera pribatuetan zergatik esku-hartzen duen, zein baliabide eta mugekin jarduten duen eta horretarako nola antolatzen den izango dira irakasgai honetan azalduko diren gakoak.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. GAITASUN TRANSBERSALAK/GENERIKOAK:



T1. Kultura juridikoa.

T2. Legezko testuak erabiltzeko gaitasuna.

T3. Metodologia juridikoa.

T4. Dogmatika juridikoaren oinarrizko ezagutza.

T5. Hausnarketa kritikoa.

T6. Ahozko eta idatzizko adierazpena.



2. GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



- GAITASUN KOGNITIBOAK (jakitea):



E1. Ulertu eta aplikatu beharrezkoak diren izapideak auzi errekurtsoak aurkezteko eta berauek tramitatzeko.

E2. Administrazio publikoen baliabide, ondasun eta jardunaren eremuetako kontzeptu juridikoak eta printzipio orokorrak ezagutzea.

E3. Administrazio-antolakuntzari buruzko kontzeptuak, baita orotariko mailatako administrazio publikoen egitura eta antolakuntza nahiz euren arteko harreman juridikoak ere zehaztea.



- GAITASUN INSTRUMENTALAK/ PROZEDURAZKOAK (egiten jakitea):



E4. Irakasgaiak barne hartzen dituen arloetako arazo juridiko-administratiboei aplikatu beharreko zuzenbide-iturriak zehaztu eta eskuratzea.

E5. Arloko terminologia juridiko publikoa erabiltzea.

E6. Irakasgaiaren arloekin zerikusia duten gatazkak aztertu eta ebaztea.



- JARRERAZKO GAITASUNAK (izatea):



E7. Taldean lan egiteko gai izatea.

E8. Izaera kritikoa garatzea.



3. IRAKASGAIAREN IKASKETA-HELBURUAK



IH1. Administrazio auzibideko errekurtsoak eta dokumentuak lantzea.

IH2. Jabari publikoko eta ondareko ondasunen izaera, elementuak eta babesteko teknikak aztertzea.

IH3. Administrazioak dituen jarduteko erak eta haietako bakoitzari aplikatzen zaizkion printzipioak bereiztea.

IH4. Administrazio publikoek beren esku dituzten ordenazio, zerbitzu publikoen kudeaketa eta sustapeneko teknikak alderatzea.

IH5 Administrazio-antolakuntzaren kontzeptuak eta printzipio konstituzionalak aztertzea.

IH6. Entitate publiko lurraldetarren eta lurraldetarrak ez direnen egitura eta antolakuntza egiaztatzea.



4 PRAKTIKAREN BIDEZ GARATU BEHARREKO IKASKETA EMAITZAK



IE1. Kasua analizatzeko beharrezko baliabideak eskuratzen ditu.

IE2. Suposamendu bakoitzak dituen problema juridikoak antzematen ditu.

IE3. Aurkitutako problema juridikoei kontzeptu teorikoak aplikatzen dizkio.

IE4. Hipotesi bakoitzaren alde argumentatzen du.

IE5. Erabakitzeko irizpideak zehazten ditu.

IE6. Ebazpenaren ondorioak balioesten ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ADMINISTRAZIO ANTOLAKUNTZA



1. IKASGAIA. Organo administratiboa:

I.- Organo administratiboa: 1. Organoaren kontzeptua eta elementuak. 2. Organo-motak. II.- Eskuduntza administratiboa. 1. Kontzeptua. 2. Izaera, motak, hura mugatzeko irizpideak eta esleitzeko erak. 3. Eskuduntzaren erabilpena eskualdatzeko teknikak: eskuordetzea, abokazioa, ordezpena, ordezkotza eta kudeatzeko gomendioa. III.- Antolatzeko ahalmena: 1. Organo administratiboen sorrera. 2. Antolakuntza-ahalmena erabiltzea eta horretarako mugak.



2. IKASGAIA. Antolakuntza administratiboaren printzipioak:

I.- Antolakuntza administratiboaren printzipio konstituzionalak. II.- Eraginkortasun-printzipioa. III.- Hierarkia-printzipioa. IV.- Deszentralizazio-printzipioa. V.- Deskontzentrazio-printzipioa. VI.- Deskontzentrazioa, eskuduntzak birresleitzeko bide. VII.- Koordinazio-printzipioa. VIII.-Kooperazio-printzipioa.



3. IKASGAIA. Estatuko administrazioa:

I.- Sarrera. II.- Organo zentral eta periferikoak. III.- Administrazio aholku-emailea.



4. IKASGAIA. Administrazio autonomiko, foral eta lokala (tokikoa):

I.- Administrazio autonomikoa: antolakuntza. II. Administrazio forala: antolakuntza. III.- Administrazio lokala: antolakuntza.



5. IKASGAIA.- Administrazio instituzional eta korporatiboa:

I.- Administrazio instituzionalaren kontzeptua. Baliabide gisako harremana. II.- Entitate instituzionalen tipologia-motak. Administrazio independenteak. III.- Organismo autonomoak. IV.- Enpresa-entitate publikoak. V- Administrazio korporatiboa: tipologia.





ONDASUNAK



6. IKASGAIA. Jabari publikoko ondasunak:

I. Sarrera. II. Ondasun publikoei buruzko kosntituzio arauketa. III. Herri jabariko ondasunak.. IV. Ondasunak helburu publikoei lotzea eta ondsunok jaregitea: demaniotasunaren hasiera eta amaiera. V. Demaniotasunaren mutazioak. VI. Herri jabariaren erabilera.



7. IKASGAIA. Ondare-ondasunak:

I. Kontzeptua. II. Ondare ondasunen eskuraketa. III Ondare ondasunen atxikitzea. IV. Ondare ondasunak eskualdatu eta lagatzea. V. Ondare ondasunen erabilpena. VI. Bestelako ondasun publikoak. A. Auzo ondasunak.



8. IKASGAIA. Ondasun Publikoak babesteko bideak

I. Inbentario eta katalogoak. II. Ondasunak jabetza erregistroan inskribatzea. III. Ikerketa akzioa. IV. Ondasunak mugatzea. V. Edukitza itzultzea. VI. Administrazio botatzea. VII. Ondasun publikoen enbargaezintasuna. VIII. Ondasun publikoen besterenduezintasuna eta preskribaezintasuna. IX. Demanio polizia eta zehapenak.



JARDUERA ADMINISTRATIBOA



9. IKASGAIA. Ordenazio-jarduera:

I.- Jarduera pribatuen ordenazioa. 1. Polizia-boteretik ordenazio-jarduerara. 2. Ordenazio-tekniken erregimen juridikoaren printzipioak. 3. Ordenazio-tekniken sailkapena.



10. IKASGAIA. Prestazio-jarduera edo zerbitzu publiko-jarduera:

I.- Zerbitzu publikoa kontzeptu gisa. II.- Zerbitzu publikoak ezartzea. 1. “Zerbitzu publikoaren eskubide” deiturikoa. 2. Zerbitzua ezartzeko era. III.- Zerbitzu publikoen kudeaketaren antolakuntza. 1. Kudeaketa propioa eta kontratuzko kudeaketa. 2. Zuzenbide publiko edo pribatuko kudeaketa. 3. Zerbitzu publikoak kontratu bidez kudeatzea: emakida, interesezko kudeaketa, kontzertua eta ekonomia mistoko elkartea. 4. Kontratuaren edukia. 5. Kontratuaren iraungipena. IV.- Zerbitzuen prestazioaren erregimen juridikoa. 1. Zerbitzuaren estandar orokorrak. 2. Erabiltzailearen estatutua.



11. IKASGAIA. Promozio edo sustapen-jarduera:

I.- Sustapen-teknikak. II.- Ohizko sailkapena eta beharrezko arazketa. III.- Kapitalaren transferentzia zuzenak: dirulagu



AUZI-JURISDIKZIOA



12. 1. Administrazioaren gaineko kontrol judizialaren garrantzia. 2. Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioa. 3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 4. Prozedura

MetodologiaToggle Navigation

Eskola-ordu magistraletan arestian azaldutako gai-zerrendaren eduki teoriko-praktikoak landuko dira.



Bestalde, gelako praktika-orduetan eskola-ordu magistraletan ikusitako gaien inguruko suposamendu praktikoak aztertu, landu eta ebatziko dira.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO MISTOKO SISTEMAk lauhilete osoaren zehar eskatutako lan eta ariketak baloratzean datza, bai klase magistraletan zein praktika orduetan eskatutakoak hain zuzen ere, eta atal horri azken kalifikazioaren %30 esleituko zaio (praktikak ebaztea, bilaketak edo irakurketak edo bestelako ariketa teoriko-praktikoak eginez). Azken frogaren puntuazioa, aldiz, %70 izango da. Beraz, azken kalifikazioak bi oinarri izango ditu. Alde batetik, azterketaren emaitza (%70ko balioarekin), eta bestetik praktiken emaitza (%30ko balioarekin).



Azken azterketak ikasturtearen zehar eskaini diren ezagutza teoriko-praktikoak ebaluatuko ditu.



Ebaluazio jarraikorrean lortutako puntuazioa ez da kontutan hartuko ikasleak azken azterketa gainditzen ez badu (10 punturen gaineko 5 behintzat lortu beharko ditu edo 7 punturen gainean 3.5 behintzat).



Ikasleren batek uko egin nahi badio praktikak ebaluatzeari, irakasleari idatziz horren berri eman beharko dio lehen bederatzi asteak bukatu aurretik. Kasu horretan bere kalifikazioa azken azterketaren emaitza izango da.



Ikasleren batek prektikak egin baditu baina azken azterketan aurkezten ez bada, ez aurkeztutakotzat joko da, beraz kalifikaziorik ez du lortuko. Hurrengo atalean azaltzen denez, irakasleari eskatu ahalko dio praktiketan lortutako emaitzak gorde diezaiola.



AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA: Araubideak ezartzen duenari jarraiki ebaluazio jarraituari (sistema mistoari) uko egiten bazaio, ikaslegoak eskubidea izango du azken ebaluazio sistema erabiltzeko. Sistema honetan azken frogak puntuazioaren %100 suposatuko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio mistoaren sistema jarraitu bada, baina ikaslea ez bada deialdi arruntean aurkeztu, lauhilekoan egindako ariketa teoriko-praktikoekin lortutako emaitza gorde egingo zaio aparteko deialdira arte. Ondorioz, azterketa teoriko-praktikoa emaitzaren %70ean balioetsiko zaio.



Gainerako kasu guztietan, azken ebaluazioaren sistema jarraituko da eta bertan ohiko deialdiaren eskema bera jarraituko da (azterketa teoriko-praktikoa emaitzaren %100ean balioetsiko da).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gaizerrendari egokitutako legedia biltzen duen koderen bat.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-URRUTIA LIBARONA, IÑIGO, Administrazio Zuzenbideko ikasgaiak II, HAEE-IVAP.

-GARCÍA URETA, Agustín, Temas de Derecho Administrativo. II. alea. Marcial Pons.

-LASAGABASTER HERRARTE, Iñaki, Las fuentes del Derecho. Lete.

-GARCÍA DE ENTERRIA, E - FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, T.R. Curso de Derecho Administrativo. Civitas.

-PARADA VÁZQUEZ, J. R. Derecho Administrativo. Marcial Pons.

-PAREJO ALFONSO, L. Lecciones de Derecho Administrativo. Tirant lo Blanch.

-SANCHEZ MORON, M. Derecho Administrativo. Parte General. Tecnos

-SANCHEZ MORON, M. Los bienes públicos. Régimen jurídico. Tecnos.

-SANTAMARÍA PASTOR, J. A. Principios de Derecho Administrativo. Iustel.

-VV. AA. Materiales para el estudio del Derecho. www.iustel.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

Oinarrizko bibliografian arlo bakoitzean aipatutako argitalpenak begiratu.

Aldizkariak

- Contratación Administrativa Práctica, La Ley.
- Eleria, Euskal Legelarien Aldizkaria, Eusko Ikaskuntza.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria - Revista Vasca de Administración Pública (HAEA-RVAP), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - Instituto Vasco de Administración Pública (HAEE-IVAP).
- Justicia Administrativa. Lex Nova.
- Noticias de la Unión Europea (ex Noticias CEE), CISS
- Revista de Administración Pública (RAP), Centro de Estudios Políticos y Constitucionales.
- Revista de Derecho Comunitario Europeo, Centro de Estudios Políticos y Constitucionales.
- Revista de Estudios de la Administración Local (ex Revista de Estudios de la Administración Local y Autonómica y Revista de Estudios de la Vida Local), Instituto Nacional de Administración Pública.
- Revista Española de Derecho Administrativo (REDA), Civitas.
- Revista Española de Derecho Europeo, Civitas.
- Revista General de Derecho Administrativo, Iustel.

Web helbideak

-Congreso de los Diputados: www.congreso.es
-Senado: www.senado.es
-Consejo General del Poder Judicial: www.poderjudicial.es
-Tribunal Constitucional: www.tribunalconstitucional.es
-Defensor del Pueblo: www.defensordelpueblo.es
-Consejo de Estado: www.consejoestado.es
-Gobierno del Estado: www.la-moncloa.es
-Administración General del Estado: www.060.es
-Boletín Oficial del Estado: www.boe.es
-Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco: www.euskadi.eus
-Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco: www.legebiltzarra.eus
-Arartekoa: www.ararteko.eus
-Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria - Boletín Oficial del País Vasco: www.euskadi.eus/bopv
-Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa - Comisión Jurídica Asesora de la CAPV:
www.comisionjuridica.euskadi.eus
-Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Alava: www.alava.eus
-Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa: www.gipuzkoa.eus
-Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia: www.bizkaia.eus
-Diario Oficial de la Unión Europea DOUE: eur-lex.europa.eu
-Indarrean dagoen araudi europarraren bilduma - Repertorio de legislación comunitaria vigente: eur-lex.europa.eu
-Araudi europarraren informazio orokorra - información general normativa comunitaria:eur-lex.europa.eu
-Tribunal de Justicia: curia.europa.eu
-Tribunal Europeo de Derechos Humanos: www.echr.coe.int
-Jurisprudencia del Tribunal Supremo: www.poderjudicial.es
Ondoko webguneotan dokumentazio juridiko ugari aurki dezakezue - Las siguientes páginas web dan también acceso a variada documentación jurídica electrónica:
-www.iustel.com
-www.aranzadi.es
-www.laley.net
-noticias.juridicas.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
  • SOLOZABAL BERGARA, KEPA
  • URIARTE RICOTE, MAITE
  • CUBERO MARCOS, JOSE IGNACIO
  • SOLOZABAL BERGARA, KEPA
  • URIARTE RICOTE, MAITE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:30-11:30 (1)

11:30-13:30 (2)

22-30

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.2 - . (1)
  • AULA 2.2 - . (2)
  • AULA 2.2 - . (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.2 - . (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.2 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:30-11:30 (1)

09:30-11:30 (2)

22-30

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.8 - . (1)
  • AULA 2.8 - . (2)
  • AULA 2.8 - . (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.8 - . (1)