XSLaren edukia

Irakasleak

ELENA AGIRRE BASURKO

Ezagutza arloa
Matematikaren Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
elena.agirre@ehu.eus

Elena Agirre Basurko, Matematika Zientzietan doktorea (2003) da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV / EHU) eta unibertsitateko irakasle titularra da bertan. Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea (1993-2012) izan da Matematika Aplikatua ezagutza arloan eta 2012az geroztik irakasle gisa lan egiten du Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Matematikaren Didaktika arloan. Gasteizko Irakasleen Eskolako zuzendaria eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa (2014-2017) izan da, baita Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko zuzendaria ere (2019-2020).



Bere doktorego tesian ozonoa eta nitrogeno dioxidoaren mailak, denbora errealean, epe laburrean, Bilbo hirian aurresateko eredu estatistikoa eraiki zuen, eta ondorioz, ikerketa lanean aire kalitatearen arloan aurresanak egiteko eredu matematiko-konputazionalen azterketa, analisia eta diseinua garatu du bereziki.



Gaur egun, bere interes akademikoa eta ikertzailea ikasgelako praktika hobetzera bideratzen da, Lehen Hezkuntzako ikasleen eta geroko irakasle diren Lehen Hezkuntzako graduko ikasleen matematika ikaskuntza hobe bihurtzeko xedea duelarik.