XSLaren edukia

Irakasleak

ANTXON APIÑANIZ FERNANDEZ DE LARRINOA

Ezagutza arloa
Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
Saila
Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
antxon.apinaniz@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean(EHU) Medikuntzan Lizentziatua (2000) eta Ikertzeko Nahikotasuna Nuevos Avances en nutrición, Ciencia y Tecnología de Alimentos. Evaluación e investigación de Medicamento (2006) Gero Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Investigación en Atención Primaria Masterra (2009) ikasi nuen. 2004ean Historiaren medikuntzako irakaslea izan nintzen EHUn eta hortik aurrera giza fisiologia eta parasitologiako irakasle moduan parte hartu nuen.

2016tik aurrera eta gaur arte Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoko Irakasle elkartua naiz, GBLetako zuzendaria eta EKOEko ebaluatzailea.

2005-2007 larrialdietako mediku bezala aritu nintzen.tartean 2006 eta 2008an Eusko jaurlaritzako Osasun Sailean lan egin nuen osasun promozioan arduradun bezala.

2004an Familia mediku espezialitatea bukatu nuen Txagorritxu Ospitalean eta Lakuabizkarrako Osasun Zentroan.Gaur egun, rire jarduera nagusia bezala, Familia Mediku naiz Osakidetzako Gasteizko Osasun Zentro batean 2008 urtetik. 2018tik aurrera BAMEen tutorea naiz.

7 ikerketa artikuluetan koautore moduan parte hartu dut eta liburu batean. 100 komunikazio inguru aurkeztu ditut Kongresu eta jardunaldi desberdinetan; 3tan komunikazio onenaren saria jaso dugu. Ikerketa batzorde eta komisio desberdinetan parte hartu dut bai jardundietan eta bai Osakidetzan.

Nire ikerketa arloa Lehen Mailako arretan eHealtharekin egindako prebentzio interbentzioak dira osakidetzako Arabako Ikerketa Unitatearekin elkarlanean.