XSLaren edukia

Irakasleak

LEIRE MARTIN SOUTO

Ezagutza arloa
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.martin@ehu.eus

Biologian graduatua, Biologia Molekularrean eta Genetikan aipamen bereziarekin Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean 2016an, UPV/EHUko Mikrobiologia eta Osasun Unibertsitate Masterrean tituluduna 2017an, eta Mikrobiologian doktorea 2023an UPV/EHUn. 2022ko otsailaz geroztik, UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko bitarteko irakaslea da, Farmazia Fakultatean.

UPV/EHUko Fungal and Bacterial Biomics Research Group (Microbiomics) ikerketa-taldeko eta Eusko Jaurlaritzako "Mikrobioak: ingurumena eta osasuna (MIMAS) [IT1657-22]" talde sendotuko kidea da. Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk finantzatutako 6 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta 12 argitalpen zientifikoren, nazioarteko kongresuetarako 18 ekarpenen eta 16 nazionalen egilekidea izan da. Argitalpen horietako gehienak Scedosporium/Lomentospora onddo patogenoen inguruan egin dira, eta horietan zentratu da nagusiki bere ikerketa-ibilbidea, baita Candida, Aspergillus eta Mucor generoetako beste onddo patogeno batzuen inguruan ere.