XSLaren edukia

Irakasleak

MIKEL PEÑA SARRIONANDIA

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.pena@ehu.eus

Mikel Peña Sarrionandia Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (EHU, 2012), Bideo Edizioan eta Postprodukzioan Masterra (CENTA, 2013) eta Gizarte Komunikazioan doktorea da (EHU, 2022).

2013tik 2022ra bitartean bideo ekoiztetxe batean egin du lan editore, kamera eta postproduktore bezala. Besteak beste, eitb-ren “Ur Handitan”, “El Lector de Huesos”, “Berandu Baino Lehen” edo “La Caja Negra” saioetan lan egin du editore bezala. Horrez gain, “Incógnita Patagonia” (Fort William Mountain Film Festival-ean saritua), “Bide Berriak” (Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian saritua), “Arriesgarse a Vivir”, eta beste hainbat dokumentaletan ere parte hartu du. Bideoklipak (Berri Txarrak, En Tol Sarmiento…), bideo korporatiboak eta iragarkiak (Euskadi Gaztea, Laboral Kutxa, Danobat Group, Eusko Jaurlaritza…) eta bestelako hamaika ikus-entzunezko pieza ekoitzia da. Zuzendari bezala, “Aurrera” laburmetrai dokumentalaren ekoizpena azpimarra daiteke.

2024ko otsailaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da jardunaldi osoan. Komunikazioarekin eta bideogintzarekin lotutako irakasgaiak irakasten ditu, eta bere ikerketa lerro nagusia medio digitaletan igortzen diren mezuen eta horiek gizartean duten eraginaren azterketa da. Horrez gain, analisi filmikoan oinarritutako ikerketak ere burutzen ditu.