Hedabideak ezinbestekoak izan dira, eta oraindik ere badira, gizarte modernoen funtzionamendua ulertzeko. Egun, informazioak zenbaitetan kezkatzeko moduan gainezka egiten digun honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da komunikazioaren arloko etorkizuneko profesionalentzako kalitatezko prestakuntza.
Kazetaritzako Graduak XXI. mendeko hedabideetan eskatzen diren zeregin profesionalak betetzeko prestatuko zaitu, prestakuntza teoriko sendoa eta erabateko trebakuntza praktikoa etikaren ikuspegitik uztartzen dituen ikasketa plan batekin. Irrati, telebista, prentsa, eta interneteko tresna profesionalak eta multimedia teknologia berriak irizpidez erabiltzen ikasiko duzu.
Eta Komunikazioaren Arloko Zuzendaritzako aipamena eskuratu ahal izango duzu, ibilbide hori interesatzen bazaizu.
Titulazio honek Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak emandako Unibertsitate-Prestakuntza Dualaren Kalitate-Zigilua lortu du. Beraz, ibilbide duala egiteko aukera izango duzu.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,42 €
Gutxieneko nota
Eskainitako plazak
180 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Ikasiko duzu egiazko informazioa zorroztasunez bilatzen, historiak sortzen erakargarritasun eta argitasunez.
- Kazetaritza digitalaren, euskarri egunekoenaren, eta prentsa, irrati eta telebistako komunikazio tradizionalaren bazter eta txoko guztiak ezagutuko dituzu.
- Ikasketa plan dinamikoa, komunikazio merkatuari oso lotutako prestakuntzaren bidez.
- Hirugarren eta laugarren ikastaroetan praktikak egin ahal izango dituzu EITB, RTVE, Mediaset eta bestelako hedabide eta komunikazio agentzia nagusietan.
Sarrera-profila
Jakingura handiko pertsona bazara, zure inguruan gertatzen dena interesatzen bazaizu, analisi kritikoa posible eta beharrezko dela uste baduzu, historiaren bertsio bakar batekin konformatzen ez bazara eta komunikazioaren mundua oso gustuko baduzu, zalantzarik gabe, Kazetaritzako Gradua gogoko izango duzu.

Irteera profesionalak
Enpresa zein erakundeetako hedabide, produktora, kabinete eta komunikazio agentzietan:
- Erredakzioa idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideetan
- Programa, erreportaje, gidoi, eta abarren zuzendaritza eta produkzioa
- Web atarien kudeaketa eta edizioa
- Prentsa bulegoen edo erakundeetako komunikazio bulegoen zuzendaritza
- Komunikazioaren arloko aholkularitza
- Komunikazioaren arloko zuzendaritza
- Transmedia komunikazioa
- Multimedia edukien edizioa, produkzioa eta kudeaketa
- Interneteko gizarte kazetaritza parte hartzailea
Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.