XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26042

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2023/24
Maila
5
Kreditu kopurua
12
Kodea
26042
Murrizketak
Para poder matricularse del Trabajo Fin de Grado (IIGSI) debe tener superados todos los créditos de la titulación.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

GRadu Amaierako Lana (GrAL) jatorrizko ariketa da, banan-banan egin eta unibertsitate-epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharrekoa. Proiektu bat da, izaera profesionaleko informatika-ingeniaritzako inguruko teknologien esparruan, non irakaskuntzetan eskuratutako gaitasunak laburbildu eta integratuko baitira.

Lanak jatorrizkoa izan behar du, eta zuzendari batek gainbegiratuko du beti. Zuzendari horren eginkizuna izango da lortu beharreko helburuak zehaztea, lana nola egin behar den orientatzea eta jarraipena egitea.

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko 5. mailako lehenengo lauhilekoan kokatzen da. Gradua lortzeko nahitaez ebaluatuko den azken irakasgaia da. Graduko gainerako irakasgaiei dagozkien kredituak gainditzen ez badira, ezin izanen da ez defentsa publikorik ez ebaluaziorik egin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.Banaka egin beharreko jatorrizko ariketa, eta unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharrekoa. Epaimahai hori Informatikako Ingeniaritzako Informazio Sistemen arlo profesionalareen teknologia espezifikoaren esparruko proiektu ba da, eta bertan, irakaskuntzetan eskuratutako gaitasunak laburbildu eta integratzen dira.



2. Informazioa eta datuak ikertu, aztertu, laburbildu eta antolatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

3 prozedura daude ezarrita GrALa esleitzeko:



- Irakasleek, ikasturtean zehar, GrALa garatzeko gaiak proposatuko dituzte. Proposamen hori GAUR aplikazioaren bidez egingo da eta ez du ikaslerik izango. GrALa egin nahi duten ikasleek proposatutako GrALetako bat aukeratuko dute, eta, horren ardura duen irakaslearekin harremanetan jarri ondoren, dagokion ikasle-esleipena egingo da GAURen. Esleipena irakaslearen eta ikaslearen artean egindako bilera baten ondoren egingo da, bi aldeak ados jarrita GrALren esleipena berresteko.



- Irakasleen eta ikaslearen artean aldez aurretik erabakitzen bada GrALren gaia, proposamen hori GAURen grabatuko da, eta hasieratik jasoko dira GrALren titulua, zuzendaria eta lan horri esleitutako ikaslea.



- Gasteizko Ingeniaritza Eskolarekin hitzarmena duten enpresek edo beste erakunde batzuek GrALa proposatzen badute, Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariordeak zuzendari bat izendatuko du lan horretarako, eta zuzendariak GAUR aplikazioan sartuko du proposamena, gero ikasleak hautatzeko.

MetodologiaToggle Navigation

GrALa irakasgaia zuzendari batek zuzendutako lan autonomo eta indibiduala da. Zuzendariak bilerak egingo ditu ikaslearekin helburuak, plana eta lan-metodologia ezartzeko, eta egindako jardueraren aurrerapena kontrolatzeko, helburuak lortzeko erabakiak hartzen lagunduz.

Zuzendariak lana bukatutzat eman ondoren, ikasleak defentsa-eskaera GAURen ezarritako prozeduraren bidez egin ahal izango du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 75
    • Idatzizko lana (zuzendariaren ebaluazioa) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Matrikulak ikasturte bakoitzean bi deialdi ofizial egiteko eskubidea emanen du, Gobernu Kontseiluak onetsitako egutegi akademikoan ezarritakoaren arabera. Ikastarorako ezarritako deialdietan GrALa defendatu edo bertan behera utzi ez duten ikasleak hurrengo ikasturtean matrikulatu beharko dira berriro.

Ikasleek beren GrALa zein hizkuntzatan prestatu eta defendatu nahi duten zehaztuko dute, besteak beste, gradua emateko erabili direnak.

GrALak modu banatuan defendatu ahal izango dira ikasturtean zehar, Eskola Batzordeak onartutako egutegi akademikoaren arabera.

Ikasleak 6 deialdi izanen ditu GrALaren aurkezpen publikoa eta defentsa egiteko.

GBLren ebaluazioa eta ondorengo kalifikazioa zuzendariaren eta epaimahaiaren ebaluazioaren arabera egingo da, ikasleak defentsa egin ondoren. Kontuan hartuko da kalifikazio osoaren %25 zuzendariaren ebaluazioari dagokiola eta gainerako %75a epaimahaiak egiten duen ebaluazioari. Bi ebaluazioak egiteko, zuzendariak eta epaimahaiak bi errubrika dituzte, Eskolako Batzarrean onartuak eta Eskolako web orrian argitaratuak.



Defentsa-saioa publikoa izango da, salbu eta esleipen-agirian konfidentzialtasun-konpromisoa baimendu bada. Defentsan GrALeko ebaluazio epaimahaiko hiru kideek egon beharko dute bertan.

Ikasle bakoitzak gehienezko denbora izango du GrALeko zuzendariak ezarriko duen defentsa egiteko. Denbora horretan, GrALaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak azaldu beharko ditu, eta ondoren epaimahaiko kideek egin diezazkioketen galderak, azalpenak, iruzkinak eta iradokizunak erantzun beharko ditu.

GrALari dagokion akta epaimahaiko kide guztiek sinatu beharko dute.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi guztietan prozedura bera izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Proiektuaren arabera.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Proiektuaren arabera.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Proiektuaren arabera.

Aldizkariak

Proiektuaren arabera.

Web helbideak

ADDI