XSLaren edukia

Irakasleak

ANDONI ITURBE TOLOSA

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
andoni.iturbe@ehu.eus

Kazetaritzan lizentziatua (UPV/EHU) eta Artearen Historian (UNED) graduatua. Doktore-titulua (UPV/EHU) erdietsi zuen Gizarte Komunikazioaren (2016) alorrean. Zinemaren teorian, analisian eta dokumentagintzan egin zituen doktorego-eskolak. Zinema espainiarrean Ikasketa Aurreratuak. 8 urteko lan eskarmentua du. Zinemaldian hasi zuen bere ibilbidea. Geroago, Noticias Taldean, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, publizitate eta komunikazio agentzietan, Kantar Median (Madril) eta New Horizons IFF-n (Polonia) lanean ibilitakoa da. Mondragon Unibertsitatean eskolak eman ostean, Kazetaritza II sailean lan egiteari ekin zion 2015ean. Egun irakasle agregatua da Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate sailean. Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartutakoa da eta 40 argitalpen inguru argitaratu ditu. Plangintza estrategikoa eta Azpiegituren dekanordea da eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduraduna da ikastegian. Komunikazio gelaren (ETB) arduraduna ere bada. Eusko Ikaskuntzako Zinematografia saileko presidente izan da, 2010etik 2015ra bitartean. Gainera, FIPRESCI (Nazioarteko Zine Kritikarien Federazioa) erakundeko sari nagusiaren koordinatzailea ere izan da. ADI Ikerketa taldeko Ikertzaile Nagusia da, ikus-entzunezko industria, narratibak eta generoen inguruan jarduten duena. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Texas Austin Unibertsitatean, Monterreyko Teknologia Institutuan eta Lyon IIn.