XSLaren edukia

Irakasleak

PEDRO ALBERTO NOVO LOPEZ

Ezagutza arloa
Historia Garaikidea
Saila
Historia Garaikidea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
pedro.novo@ehu.eus

Geografian eta Historian Lizentziaduna (1987) eta Doktorea (1993), UPV/EHUan. 1992.az geroztik irakaslea, Historia Garaikidea Saileko idazkaria (1998-2006) eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanordea (2006t-2011).



Historia Garaikidea Saileko Doktorego programan parte hartu du 2013.urtera arte, bai eta Veracruzeko Unibertsitatean ere. Xalapan (Mexiko), 2004 eta 2005 urteen bitartean eta Historia Garaikideko Unibertsitate arteko Masterrean 2014.tik.



Bere ikerketa ildoak Hiri Historian oinarritzen dira, bereziki garraio kolektibo eta pribatuen azpiegituraren antolaketa, garapen eta kudeaketaren prozesuetan, hiri zerbitzuak, hala nola, ur-horniketa, hondakin solidoen eta likidoen bilketa, argiztapen-sistema, eta abar. “Demografia Historikoa eta Hiri Historia” euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldearen kidea. Zentzu horretan, funts publiko eta pribatuez hornitutako ikerketa proiektuetan parte hartu du, batzuetan ikerketa-taldearen kide gisa, eta beste batzuetan, ikertzaile nagusi.



Ikerketaren ebaluazioari dagokionez, hiru seiurtekoak lortu ditu: CNEAIren balorazio positiboa (1989-1996, 1999-2005 eta 2006-2012). UPV / EHUko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarrien ebaluazioetan: C1, C2, B1, B2, B3.