Helburua

Helburua

Erizaintzako hezkuntza-berrikuntzan espezializatutako Euskadiko ikerketa-taldea

Etorkizuneko erizainak Europan erreferente diren bi txostenek zehaztutako eskumenetan trebatzeko beharrak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak nola garatzen ari diren eztabaidatzera eraman ditu irakasleak. Hauek dira aipatu txostenak: Tuning Educational Structures in Europe (González and Wagenaar, 2008) eta Reference Points for the Design and Delivery of Degree Programmes in Nursing (Gobbi et al., 2011).

BANER taldeak erizaintzako ikasleen ikaskuntza hobetzeko proiektuak sustatzen ditu, metodologia aktiboak garatzearen bidez. Batetik, metodologia aktiboak (kasuaren metodoa, arazoetan oinarritutako ikaskuntza eta unibertsitate-eztabaida gidatu) diseinatzen, ezartzen, ebaluatzen eta hedatzen ditu ikasleen artean, zentro barruko ekintzen eta ikasturteko diziplina arteko ekintzen bidez, bai eta ikasgai bereko talde guztiei hedatzearen bidez ere. Bestalde, metodologia aktiboak sartzen ditu Erizaintzako Graduan, eta horien emaitzak aztertzen ditu.

Ikasleek etorkizunean erizaintzako profesional izateko beharko dituzten eskumenak nabarmen hobetzen laguntzeko, BANER taldeak diziplina anitzeko talde bat du, hainbat ezagutza-arlotako (osasun mentaleko erizaintza, erizaintza mediko kirurgikoa, erizaintza geriatrikoa, osasun publikoa, biologia eta psikologia) irakaslez osatuta.

Irudia

BaNER Group

Gidatutako Unibertsitate Debatea (GUD)