Lan harremanak enviar artículo

CALL FOR PAPERS

CALL FOR PAPERS 51 ZBK. - 2024ko EKAINA

GENEROA, LAN HARREMANAK ETA GIZARTE BABESA

​​​​Epemuga: 2024ko maiatzarn 15a

Lan-merkatuan sartzeko eta lan-kontratua garatzeko eta amaitzeko generoa kontu garrantzitsua da. Emakume edo gizon izatea erabakigarria izan da, adibidez, langileen lan- eta ekonomia-sustapenean. Nazioarteko testu juridikoek, baita Espainiako Konstituzioak ere, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aitortzen duten arren, gaur egun ere soldata-arrakala errealitatea da munduan, eta Espainia ez da salbuespena. Emakumeek emakume langile izateari amatasuna gehitzen diotenean, are gehiago kaltetzen da lan- eta soldata-sustapena. Familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeak pisu handiagoa du oraindik ere emakumeen sorbaldetan gizonenetan baino: estatistikek erakusten dutenez, gehiago dira adingabeak zaintzeko eszedentzia eskatzen duten emakumeak gizonak baino, eta horrek eragin negatiboa izan du tradizionalki emakumeen aseguru-karreran. Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaz geroztik, asko izan dira Estatuan eta autonomia-erkidegoetan egin diren lege-erreformak generoen arteko berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeriaren biktimatzat hartu den emakume langilea babesteko.

Espainian, horri buruzko arau ugari onartu dira, hala nola 6/2019 Errege Lege Dekretua, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzkoa, bai eta 5/2023 Errege Lege Dekretua ere, gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta lanbide-bizitza uztartzearen arloko Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioari buruzkoa. Era berean, 2022an, 15/2022 Legea onartu zen, uztailaren 12koa, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako integrala, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea bermatzea eta sustatzea helburu duena. Lege honen bidez, Kontseiluaren 2000ko azaroaren 27ko 2000/78/EE Zuzentarauaren helburuak modu egokiagoan jaso nahi dira. Zuzentarau hori enpleguan eta okupazioan tratu-berdintasunerako esparru orokorra ezartzeari buruzkoa da, eta Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluari buruzko konstituzio-jurisprudentzia txertatu nahi da. Ildo beretik, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrak jasotzen du hiru urtera arteko eszedentzia-aldiak benetako kotizazio-alditzat hartuko direla Gizarte Segurantzaren prestazioen ondorioetarako, erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik, heriotzagatik eta biziraupenagatik, amatasunagatik eta aitatasunagatik.

Zenbaki honekin, beraz, egileak lan-kontratazioaren eta prestakuntzaren arloko erreformei buruz hausnartzera gonbidatu nahi ditugu, gai horiei buruz hainbat ikuspuntutatik (Zuzenbidea, Soziologia eta Ekonomia, esaterako) gogoeta egiteko artikulu baliagarriak izan daitezen.

CALL FOR PAPERS

ATAL IREKIA - ZENBAKIRIK GABE

Epemugarik gabe

Atal honetan aldizkarian lantzen diren gaien inguruko gainontzeko edozein ekarpen argitaratzeko aukera dago.

Gogoratu artikulu proposamenak bidal ditzakezula edozein momentutan, epemugarik gabe, gure atal irekirako. Kasu guztietan LAN HARREMANAK kanpo ebaluatzaileak erabiltzen ditu, peer review, erabakitzeko zein artikulu argitaratzen diren jasotako proposamenen artean; autore bezala, aukera izango duzu prozesua jarraitzeko OJS (Open Journal System) bitartez.