Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

CONVENIOS-COLABORACION-Sede

Lankidetza-hitzarmenak

Zambra: gizarte ekintzarako ekimenak

Zambra elkarte bat da, komunitatearen   eraikuntzaren  ikuspegitik gizarte bazterkeriaren aurka  lan egiten duten pertsonak biltzen  dituena. Espainiako estatu osoan egiten du lan, lurraldeko talde autonomoekin koordinatuta, eta Malagan egoitza nagusia izateaz gainera, beste bi ordezkaritzan ditu, bat Valentziako Erkidegoan eta beste bat. EAEn. Elkartearen helburuak honako hauek dira: giza arazoen azterketa sakon eta zorrotza egitea, gizarte ekintzaren lanaren arloan eragin zuzena duten gizarte, ekonomia eta kultura alderdiei erreparatuta, eta askotariko ekimenak, esperientziak eta jarduerak koordinatzea , gizarte esku hartzearen arloan :v zfokulturalak, elkarteari lotutakoak, prestakuntzakoa , aldarrikapenak, etab.)

Oinarrizko Errenta Sarea (RRB)

RRB Basic Income Earth Network nazioarteko organizazioaren atal ofiziala da eta Oinarrizko Errenta sustatzen duten eta horren alderdiak ikertzen dituzten pertsonak biltzen dituen elkarte bat da.

Elkartearen helburuak dira Oinarrizko Errentari buruzko azterlanak eta ikerketa zientifikoa sustatu eta hedatzea proposamena eta horren bideragarritasuna hobeto ezagutzeko.

Euskal Herriko Graduatu Sozialen Kontseilua

Bilbao Ekintza, E.P.E.L.

(Bilboko Udalaren erakunde publikoa, udalerriko enplegua bideratzeaz eta enpresak bultzatzeaz arduratzen dena).

Toki garapeneko agentzia hau Bilboko Udalak sortu zuen 1989an, pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta udaleko merkataritza eta enpresa jarduera bultzatzeko tresna gisa. Gure profesionalen taldearen esperientzia eta inplikazioa, errealitate berrietara egokitzea eta lan egiten dugun pertsonenganako hurbiltasuna dira gure balio nagusiak. Gure helburua, beste agente publiko eta pribatu batzuekin koordinatuta, Bilboren garapen estrategikoa eta solidarioa bideratzea da, hiriko auzoen arteko oreka sozial eta ekonomikoa bultzatuz.

Lagundu Lan Harremanak aldizkaria finantzatzen.

REAS - Euskadi Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea

Gure erronka egitura ekonomiko solidarioak sortzea da. Bazterkeria eta espekulazioa saihesten duten egiturak, pertsonak eta ingurua ardatza izaki, helburua, eta ez baliabidea, pertsona guztientzako baldintza duinak lortzeko.

Bakea eta Duintasuna

Bakea Duintasunez 1995ean sortutako irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Solidaritatearen, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren arloetan lan egiten du.

Jesús María de Leizaola Fundazioa

Jesus Maria de Leizaola Fundazioa, gizartearekin eta prestakuntzarekin duen konpromisoaren arabera, 1997az geroztik unibertsitateko gazteentzako jarduerak programatu ohi ditu, interesdun hainbat gai tratatuz, gaurkotasunari eta gizarteak une oro detektatzen dituen premiei garrantzi berezia emanez. Asmo horrekin, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak antolatu ohi ditu, Fundazioaren jarduera-lerro nagusiak tratatuz, hots: Ingurumena, Gizarte Inklusioa, Kulturartekotasuna , Ekintzailetza, Garraioak, Etxebizitza, Adiskidetza, Giza Eskubideak, Euskara sustatzea eta beste hainbat. Fundazioak, halaber, hainbat jardunbide garatu ditu ikerkuntza proiektuen eta sustapeneko eta/edo dibulgazioko ekintzak gauzatuz.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Saila

Gizarte eta lan arloko aholkularitza eta auditoretzako graduondokoa

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila

Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Unibertsitate Masterra

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Laneko Segurtasun eta Osasuna Unibertsitate Masterra