Eduki publikatzailea

Iñigo Albaina López de Armentia

(Ingeniaritza Energetikoa / Bilboko Ingeniaritza Eskola - II-i eraikina)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Ibilbidea

Iñigo Albaina Industria Ingeniaritzako doktorea da EHUn. Gaur egun, unibertsitateko irakasle titularra da Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Energetikoaren Sailean.

Enpresa publiko zein pribatuekin hainbat proiektutan parte hartu du eta saiakuntza esperimentaletan aditua da. Hainbat laborategitan esperimentuak egiteko ekipo, aplikazio eta instalazio ugari garatu ditu.

Gaur egun, bi ikerketa-lerrotan parte hartzen du; lehenengoan, ikerketa-lanak egiten ditu ITSAS-REM izeneko Eusko Jaurlaritzako Ikerketa Talde finkatuko kide gisa, eta ikerketa-jarduera itsas energien arloan jartzen du batez ere. Neurri handiko olatu-tanke baten diseinuan eta eraikuntzan parte hartu du, hainbat ikerketa-mota egin ahal izateko; besteak beste, olatuetatik datorren energia bihurtzeko sistemekin zerikusia dutenak (WEC).

Bigarren ikerketa-ildoa ur-kontagailuen eta balbulen azterketa metrologikoan eta egiaztapenean oinarritzen da. Horretarako, esperimentuak eta saiakuntzak egiteko banku automatizatu bat garatu du, sektoreko hainbat enpresarekin elkarlanean. Horren ondorioz, Kontagailuen Saiakuntza eta Egiaztatze Laborategia (LEVC) sortu da, eta haren zuzendaria da. Laborategia ENACek eta Egiaztapen Metrologikorako Erakunde Baimendu batek (OAVM) ziurtatu dute Estatuan.