RESPONSABLES

Arduradunak

Juan Pablo Landa Zapirain irakaslea

Irudia

Helbidea: Zuzenbide Fakultatea. Manuel Lardizabal pasealekua. 20018 Donostia

Telefonoa: 0034943018133

Faxa: 0034943015290

Posta elektronikoa: juanpablo.landa@ehu.es

BIOGRAFÍA

Juan Pablo LANDA ZAPIRAIN, Irunen jaioa (Gipuzkoa, España), 1953-08-28an, UPV/EHU Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen Katedraduna eta Enpresa Zuzenbidearen Saileko Zuzendaria da. UPV/EHUko Zuzenbidean Doktore izan zen 1981an. Bestalde hainbat ikerkuntza egonaldiak egin ditu, hala nola Bordeaux,  Paris-Sorbonne, Bologna, London School of Economics & Political Sciences of the London University, eta New York State School of Industrial and Labor Relations (Cornell University).

Zuzendaritza arloan, azkeneko hamabi urteotan zenbait doktorezko tesiak zuzendu ditu,  baita Enpresa Zuzenbidearen saileko doktorego programa ezberdinak ere, eta atzerriko Bavierako K.U. Eichstät-Ingolstadt, Catania eta Ferrara (Italia) Unibertsitatetako doktoratutzako Programetan parte hartu du ere bai.

Bestalde, azkeneko hamar urteotan finantziaketa izandako hamairu ikerkuntza-proiektuak zuzendu ditu.

Gainera, Europan gizarte eta enplegu politikari buruzko ikerkuntza sare baten kide-sortzailea da. Sare hau Espainia eta Europako Unibertsitate ezberdinetako ikertzaile ezberdinek martxan jarri zuten.

Horrez gain, liburu zientifiko eta doktrina artikulu asko idatzi ditu, bere arloko gaiez, hala nola: enplegu publikoko lan harremanak, arrazoi ekonomikoko kaleratze kolektiboa, sindikatuen antolaketa eta funtzionamendua, enplegu eta gizarte-babeseko politikak, Espainiako Lanaren Zuzenbide Autonomikoa eta Europako Gizartearen Zuzenbidea.

Gaur egun, UPV/EHUko Lan Harremanetako Behatokiaren zuzendaria da eta Revista de Derecho Social delakoaren Erredakzio-Kontseiluaren kidea ere bai.