Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

FERNANDO MARTINEZ RUEDA

Ezagutza arloa
Historia Garaikidea
Saila
Historia Garaikidea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
fernando.martinez@ehu.eus

UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko Irakasle Titularra 1998az geroztik; bertan egin du bere ibilbidea irakaskuntzan eta ikerketan 1990tik.

Geografia eta Historian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1986) eta Geografia eta Historian Doktorea UPV/EHUn (1993).

Irakaslea, Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteizko campusa), 1996tik 2012ra, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Bizkaiko Campusa) azken urte horretatik gaurdaino. Gradu eta lizentziatura ikasketetan garatu duen irakasle jardunarekin aldi berean UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko doktorego programan eta unibertsitate-arteko Historia Garaikidea Masterrean parte hartu du. Hezkuntzan urratu duen bide horren emaitza dira argitaraturik dauzkan eskuliburuak eta hezkuntzarako beste material batzuk, Egungo Munduaren Historiaren arlokoak hain zuzen.

Bere Ikerketa jarduna “Biography & Parliament” talde finkoan garatzen ari da. Nazionalismoari buruzko gaiak -subjektuaren aldetik begiraturik-, eliteak -biografia kolektiboen bidez azterturik-, analisi prosopografikoa eta Euskal Herria Garaikideko gaiak landu ditu batik bat.

Ikerketen arloko 30 proiektu eta kontratutan parte hartu du. Liburu oso, liburu atal eta artikuluen artean 40 bat argitalpen dauzka.

Ikerketetan hiru seiurteko eginda (1989-2015), bere ibilbidea positiboki ebaluatu izan da.