Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIKEL URQUIJO GOITIA

Ezagutza arloa
Historia Garaikidea
Saila
Historia Garaikidea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.urquijo@ehu.eus

Historia Garaikidean irakaslea da 1993tik eta Katedraduna 2007tik.

UPV/EHUn Geografia eta Historian lizentziatu zen (1987) eta historian doktoretza lortu zuen, sari bereziarekin (1993). Doktoretza aurreko ikerketa egonaldiak egin zituen Parisen (1989, 1990) eta Londresen (1990) eta Visiting fellow bezala egon zen Florentziako Europar Unibertsitate Institutuan.

Graduko eta masterreko irakaslea da UPV/EHUn. Horrez gain, klaseak eman ditu Oxforden (1999, 2007), Leccen (1999), Rome Tren (2001), Medellinen (2012) eta Messinan (2017).

Ikerketa jardunari dagokionean, politikaren analisi soziala egiten du eliteen analisi biografiko eta prosopografikoaren bitartez. Ikerketa lerro hori Biography and Parliament talde kontsolidatuaren barnean darama aurrera. Zuzendari eta ikerlari bezala 40 proiektu eta ikerketa proiektutan hartu du parte. Egile edo egilekide bezala 110 argitalpen sinatu ditu, tartean liburu, liburu kapitulu eta artikuluak. Argitalpenok Brasilen, Espainian, A.E.Betan, Frantzian, Italian, Portugalen eta Erresuma Batuan kaleratu ditu.

Ikerlari bezala egindako lanari esker Ikerkuntza mailako 5 seiurteko onartu dizkiote (1989-2018), Euskoiker Fundazioaren Ikerketa Saria jaso zuen 2007an eta Accademia Peloritana dei Pericolantiko kidea izendatu dute.

Kudeaketa lanei dagokienean, Errektoreordea eta dekanordea izan da EHUn. Egun, Departamentuko zuzendaria. UNIBASQeko zuzendaria izateaz gain, unibertsitate mailako 8 ebaluazio erakundetan aritu da lanean.