Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IÑAKI IMAZ URRUTICOECHEA

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
inaki.imaz@ehu.eus

Arte Ederretan lizantziatua (1988) eta doktorea pinturan (2014) UPV/EHUtik. Bakarka nahiz taldeko erakusketa ugari egin du eta ikerketa tramo bi ditu aitorturik.

Bere arte eta ikerketa jarduerak pintura eta honen irakaskuntzan garatzen ditu; arte hezkuntza orokorra ere bere kezketako bat da. Artea eta pintura praktika material gisa ulertzen dituelarik, bere zailtasun eta aukeretan ikertzen du, kontuan hartuta hau gertatzen den testuinguri historiko eta soziokulturalaren ikurra desmaterializazioa dela. Hezkuntzaren arloan antzeko ardurak direla medio, irakaskuntz metodologiak gaur egungo testuinguruari nola egokitu litezkeen ikertzen du, horretarako tresna ezinhobe gisa esperientzi estetikoaren biziagotzea defendatzen duelarik. 1989 ezkeroztik bere ikerketen emaitzak erakusten ditu bai erakusketa eran estatu osoko arte galeria eta beste erakundetan, bai testu moduan ere. 2008tik azaldutako gaiak jorratzen dituzten finantziatutako ikerketa proiektuetan parte hartu izan du. 2015tik Elkarrikertuz Ikerketa Talde egonkorreko partaidea da. 2016an ikerketa egonaldi bat egin zuen Virginiako Unibertsitatean, Charlottesvillen, EEBBetan. Unibertsitatetik kanpoko ekimen ugaritan parte hartu izan du (arte tailerrak, mintegiak, ikastaroak, aditu batzordeak), bai antolatzaile bai txostengile gisa.