Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Investigación Arte Contemporáneo

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Programara sar daitezke doktoregora sarbidea ematen duten ikasketa egiaztatuetatik datozen ikasleak, arte garaikidearekin lotutako profila dutenak, plastikaren zein soinuaren eremuan.

XSLaren edukia

Profil gomendatua da Ikerketa eta Sormena Artean masterraren bidez lortzen dena, eta beste unibertsitate bateko antzeko baten bidez.Lanbidera zuzendutako masterrak, hots, ikerkuntza prestakuntzako kredituak ez dituztenak egin dituzten ikasleen kasu berezian, lan bat egitea proposatu da, honetan datzana: haien MALak, azalpen formatu bat eta haren deskribapen labur bat dutenak, Ikerketa eta Sormena Artean masterrera egokitzean, hots, liburu formatura, gutxienez 60 orrialdekoa, non aurkibide bat, lan hipotesi bat, garapen bat eta ondorio batzuk planteatuko diren, bibliografia egoki batekin.Arte Ederretako masterrak egin ez dituzten ikasleen kasuan, kreditu bateko (10 ordu) prestakuntza ikastaro bat proposatu da.
Ikasleak hautatzeko irizpideen barruan, hauek izango dira kontuan:-Profil akademikoa. Egindako ikasketen kalifikazioak: % 40-Profil artistikoa. Nazioko eta nazioarteko erakusketak, aitorpenak (sariak, bekak), obrak bilduma publiko eta pribatuetan: % 40-Ikertzaile profila: ekarpenak ikertaldeetan, aurkezpenak kongresuetan, argitalpenak: % 20

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Botones matrícula - Común

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.