Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GARAZI ANSA ARBELAIZ

Ezagutza arloa
Artearen Historia
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
garazi.ansa@ehu.eus

Artearen historian lizentziaduna da sari bereziarekin EHUn (2011), master ofiziala egina du Arte Komisariotza baliabide berrietan Ramon Llull unibertsitatean (2012) eta egun doktorea da (2020).



2012tik aurrera hainbat komisariotza proiektutan parte hartu du eta atzerrian ere pare bat egonaldi egin ditu esparru honetan sakonduaz, Van Abbemuseumen (Eindhoven, Herbehereak, 2013-2014) eta Kunsthalle Lissabonen (Lisboa, Portugal, 2014-2015). 2015etik aurrera Berrian arte kritika idazten dihardu, eta hainbat artista eta erakusketetarako ere testuak idatzi ditu, Euskal Herriko arte instituzio ezberdinekin mota ezberdinetako kolaborazioak egiteaz gain. 2017az geroztik EHUko irakaslea da Artearen historia eta Musika sailean.



Ikerketari dagokienez, bere ildo nagusia komisariotza eta erakusketen boterearen azterketan datza, bereziki hauetan instalazioak duen garrantzian erreparatuaz, baina artearen historiaren idazketaren azterketa ere lantzen du genero ikuspegitik, gai hauen inguruan hainbat kongresu eta ikastaroetan komunikazio eta hitzaldiak emanaz, baita artikuluak idatziaz ere. Arte, Investigación y Feminismos ikerketa proiektuko taldea izan zen eta egun GizaArtea ikerketa taldeko partaidea da.