Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Lingüística y filología vascas

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Sartzeko komeni den titulazioa Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra edo Frantziako unibertsitateek eskaintzen duten Euskal Ikasketen Masterra dira. Hurbileko alor bateko beste ikerketa master batek ere sarbidea ematen du.

Horrez gain, hautagaiek goian aipatutako masterreko gaitasunak garatu behar izan dituzte:

- espezializazio alorretan norberaren hipotesietatik abiatuta ikerketak diseinatu eta egiteko gai izatea

- nork bere hipotesiak garatzeko behar diren ikerketa-jarduerak diseinatu eta egiteko gai izatea

- euskarari lotutako ikasketetan dauden jakintza-gaien ikerketaren oinarriak egokiro ezagutzea

- dagozkion jakintza-alorretan ahoz eta idatziz nork bere proposamenak maila gorenarekin aurkeztu eta defendatzea

- azpialorretako teoria, metodologia eta argudio berritzaile eta tradizionalak aurkeztu, aztertu eta ebaluatzea.

Hautagaiek euskararen C1 maila ere eduki behar dute; atzerriko hizkuntzei dagokienez, gomendatzen da ingelesez eta frantsesez B2 maila edo goragoa edukitzea.

XSLaren edukia

Programa honek ez du inolako formazio osagarririk aurreikusten.
Baldintza orokorrez gain eta sarrera profilean programan sartzeko definitu diren titulazioez gain, hautagaiak honako baldintza gehigarriak bete behar ditu:a. bere curriculum formatiboa (hala badagokio, euskaraz egin dituen ikasgaiak adieraziz) eta bere asmoaren adierazpen edo motibazio gutun bat (orrialde bateko edo biko laburpena) eman beharko ditu;b. bere euskararen ezagutza maila (C1) eta atzerriko hizkuntzen ezagutza maila erakutsi beharko du (B2 maila aholkatzen da frantsesez eta ingelesez); c. azkenik, Batzorde Akademikoak elkarrizketatuko du; beronek hautagaiaren ibilbidea eta doktorego tesia egiteko duen motibazioa aztertuko ditu.Batzorde Akademikoak honako irizpideen araberako balioespena egingo du:A. Curriculum vitae %70 A1. doktorego aurreko formazioaren egokitasuna %60 A2. aurreko ikerketa esperientzia %10B. Ingelesaren eta frantsesaren ezagutza maila egiaztatua (B2 maila) %20C. Elkarrizketan doktoregoa egiteko erakutsitako motibazioaren azalpen arrazoitua %10

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.