Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NEREA SUBIRAN CIUDAD

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
nerea.subiran@ehu.eus

Biokimikan lizentziatua (2004) eta Fisiologian Doktorea (2009) UPV/EHUn. 2009tik irakasle lanetan dihardu, bai Biokimika bai Fisiologia arloetan. Nazioarteko ibilbide zabala du, ikasketak Institut de Biologie et Médicine Moléculaires (IBMM)/ Université Libre de Bruxelles (Belgica), Instituto de Investigaciones Químicas de Sevilla (CSIC, Espainia), University of California, Irvine (Estatu Batuak) eta University of Birmingham-en (Inglaterra) burutu baititu.



Giza Erreprodukzioko Laborategiaren buru da, zeinen eta Euskal Unibertsitate Sistemako Talde Kontsolidatu baten barruan dagoen. 5 doktorego-tesi zuzendu ditu (2 nazioarteko aipamenarekin). 20 artikulu zientifikoren, 2 libururen eta kongresu nazionalen eta nazioartekoen 50 inguru ekarpenen egilea da. Ikerkuntzazko 2 CNEAI seiurteko ditu, eta irakaskuntzazko bosturteko bat. Bere ikerketak oinarrizko azterlanak zein klinikoak ustertzen ditu, espermatozoideen ugaltzeko gaitasunaren fisiologiari eta fisiopatologiari lotutako mekanismo molekularrak eta kanpo faktoreek gametoetan eta enbrioi-kalitatean eragiten dituzten aldaketa epigenetikoak aztertzeko.



MEPRO Medical Reproductive Solutions SL unibertsitate Spin Off-aren sortzailea da, ugalkortasun-arazoei konponbide globala emateko estrategia berriak garatzeko konpromisoarekin sortutakoa, bai gizonezkoenak zein emakumezkoenak. 2018an enpresa ideiarik onenari Toribio Etxeberria saria jaso zuen. MEPRO enpresak mediku-dispositiboak garatzen ditu lagundutako ugalketa tratamend