Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALBERTO ANSUATEGI COBO

Ezagutza arloa
Ekonomia Analisiaren Oinarriak
Saila
Analisi Ekonomikoa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
alberto.ansuategi@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua UPV-EHU (1990) eta Ingurumen Ekonomian doktorea Yorkeko Unibertsitatean (2000). Mikroekonomia, Makroekonomia eta Ingurumen eta Baliabide Naturalen Ekonomiari buruzko irakaskuntzan aritu da, bai gradu mailan, bai graduondokoan ere. Hainbat artikulu espezializaturen egilea da, ingurumenaren ekonomia eta garapen ekonomikoa, energia ekonomia eta klima aldaketaren eta baliabide naturalen kudeaketa arloetan. Espainiako Ikerketa Jardunaren Ebaluaziorako Agentziaren ebaluazio positiboa du hiru seiurtetarako: 1999-2004, 2006-2011 eta 2012-2017. Hainbat ikerketa lehiakorreko proiektuetan ere parte hartu du eskualde, estatu eta Europa mailan. Gaur egun GIROAZ ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da eta LOW CARBON PROGRAM delakoaren zuzendaria, Ekonomia Publikoaren Institutuaren eta Basque Center for Climate Change zentruaren arteko ikerketa bateraturako programa dena. Hainbat doktore tesi zuzendu ditu (bi bukatuak eta bi bidean). 2005-2009 bitartean Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikorako zuzendaria izan zen eta gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasuneko dekanordea da.