Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JUANA MARIA GOIZUETA VERTIZ

Ezagutza arloa
Konstituzio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
juana.goizueta@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta UPV/EHUko Zuzenbidean doktorea (2006). UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle agregatua 1994tik. Konstituzio Europarrari buruzko goi-mailako ikastaro interaktiboko Idazkaritza Akademikoaren kidea; Immigrazio eta garapenerako lankidetza Europar Batasunean Masterreko Idazkaritza Akademikoaren kidea eta Zuzendaria; Zuzenbide Publikoko Institutoko (Bartzelonako Unibertsitateko Ikerkuntzarako Zentro Berezia) kidea; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etika Batzordearen eta Gipuzkoako Bazkundearen arbitraje-gortearen kidea da. Kalitate eta Irakaskuntza-Berrikuntzaren I Dekanordea eta Zuzenbide Fakultateko Dekanoa (2014tik) eta Espainako Zuzenbide Fakultateetako Dekanoen Konferentziaren presidenteordea.

Ikertzaile bisitari izan da hainbat atzerriko Unibertsitateetan. Estatuto eta nazioarteko Ia 20 ikerketa proiektuetan parte hartu du. 50 argitalpen baino gehiagoko egilea da eta era berean 40 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Hurrengo ikerketa lerro ditu nagusi: oinarrizko eskubideak; Immigrazio politikak; europar hiritartasuna eta genero berdintasuna nagusiki.