Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Programan sartzeko programako ikerketa lerroetakoren batekin (edo batzuekin) zerikusia edo lotura duen edozein jakintza arlotako Master ofizial bat behar da.
Gaitasun kognitiboak eta linguistikoak eskatuko dira, eta teknologia informatikoak erabiltzeko gaitasuna, erabiltzaile mailan. Atzerriko beste hizkuntza batzuk irakurmen eta idazmen mailan jakitea positiboki baloratuko da.
Onarpen prozesuaz Batzorde Akademikoa arduratuko da, eta, behar izanez gero, elkarrizketa pertsonala egingo da ideia abstraktuak antolatzeko gaitasuna, ikerketa proposamen bati ekiteko gaitasuna eta kritika, autokritika eta kritika analitikorako gaitasuna baloratzeko.
Honako hauek ere baloratuko dira:
- Hautagaien analisi eta sintesirako gaitasuna eta gai konplexuei modu kritikoan eta irekian heltzeko gaitasuna.
- Argumentatzeko gaitasuna.
- Komunikatzeko gaitasuna.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Alemana
Frantsesa
Portugalera
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.
Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.
Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango. Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.