Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA PILAR NICOLAS JIMENEZ

Ezagutza arloa
Zuzenbide Penala
Saila
Zuzenbide Publikoa
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
mariapilar.nicolas@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziatua (Madrilgo Konplutense Unibertsitatean, 1992an) eta Zuzenbidean Doktorea (Deustuko Unibertsitatean, 2004an), Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikertzailea da 2006tik (iraunkorra 2011tik). Bizkaiko Saileko dekanorde koordinatzailea izan zen (2016-2018). Egun, Zuzenbideko graduaren koordinatzailea da Bizkaiko campusean.

Zuzenbide eta Giza Genomako Katedra Ikerketa Taldeko kidea ere bada (Euskal Unibertsitate sistemako A taldearen baitan). Horrez gain, UPV/EHUko Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordearen batzordekide da, baita Carlos III.a Osasun Institutuko Ikerketetarako Etika Batzordearen (Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren) batzordekide ere. Hori gutxi balitz bezala, Carlos III.a Osasun Institutuko biobankuei buruzko Estatu sarearen kanpoko Batzorde Zientifikoaren kidea da. Horri gutxi iritzi eta, Ethics and Policy Committee del International Cancer Genome Consortium deritzonaren kidea da. Azkenik, International Legal and Ethical Advisory Board de la Rare Anaemias Disorders European Epidemiological Platform izenekoa ederki asko koordinatzen du.

Estatu mailako 12 ikerketa proiektuetan parte hartu du, nazioarteko 10 proiektuetan ere bai.

Zigor Zuzenbideko klaseak ematen ditu UPV/EHUn eta Biozuzenbideari buruzkoak Espainiako hainbat unibertsitatetan; hain zuzen ere, graduondoko ikasketetan.

Besteak beste, 24 artikulu zientifikoren, 36 liburu kapituluen eta 12 monografien egilea da