Doktorego programaren helburua da asetzea, batetik, gizarte eta ekonomiaren arloko gaiak lantzeko gizarteak unibertsitateari egiten dizkion eskariak, eta, bestetik, politikaren eta komunikazioaren munduak egiten dizkionak, eta, horrez gain, zeharreko gaiak ere lantzea, ingurumen eta generoaren arlokoak.
Helburua da zeharretako gai horietan eraginkortasuna eta koherentzia hobetzea soziologia, politika zientzia eta filosofiaren, antropologiaren, ekonomiaren, zuzenbidearen, gizarte psikologiaren eta komunikazioaren arloko ikertzaileak bilduta.
Gure ikerketa lerroen oinarri dira, besteak beste: politika eta gobernuen analisia, politikaren arloko partaidetzarako prozesu eta dinamikak, genero dinamika, nazioarteko gaiak eta ingurugiroaren arlokoak, euskal kultura eta euskal hezkuntza sistema, euskal gizartearen nortasun dinamikaren eta komunikazioaren analisia.
Doktorego programako irakasle taldean 35 ikertzaile baino gehiago daude, partaide izandakoak Europar Batasunak, Espainiako Hezkuntza Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk, UNESCO katedrak eta bere erakunde batzuek antolatutako hainbat prozesutan.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 10
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 10
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: igor.ahedo@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: doke.gizarte@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
EMAN, Gizartea, Politika eta Kultura - Prestakuntza eta Ikerketa Unitatea |
|