Breadcrumb

Título-Sociedad, Política y Cultura

Gizartea, Politika eta Kultura Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación-Sociedad, Política y Cultura

Irudia

Doktorego programaren helburua da asetzea, batetik, gizarte eta ekonomiaren arloko gaiak lantzeko gizarteak unibertsitateari egiten dizkion eskariak, eta, bestetik, politikaren eta komunikazioaren munduak egiten dizkionak, eta, horrez gain, zeharreko gaiak ere lantzea, ingurumen eta generoaren arlokoak.

Helburua da zeharretako gai horietan eraginkortasuna eta koherentzia hobetzea soziologia, politika zientzia eta filosofiaren, antropologiaren, ekonomiaren, zuzenbidearen, gizarte psikologiaren eta komunikazioaren arloko ikertzaileak bilduta.

Gure ikerketa lerroen oinarri dira, besteak beste: politika eta gobernuen analisia, politikaren arloko partaidetzarako prozesu eta dinamikak, genero dinamika, nazioarteko gaiak eta ingurugiroaren arlokoak, euskal kultura eta euskal hezkuntza sistema, euskal gizartearen nortasun dinamikaren eta komunikazioaren analisia.

Doktorego programako irakasle taldean 35 ikertzaile baino gehiago daude, partaide izandakoak Europar Batasunak, Espainiako Hezkuntza Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk, UNESCO katedrak eta bere erakunde batzuek antolatutako hainbat prozesutan.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 10

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 10

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: igor.ahedo@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: aitziber.mojas@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
EMAN, Gizartea, Politika eta Kultura - Prestakuntza eta Ikerketa Unitatea
  • Dinamika politikoen, identitate-dinamiken eta komunikazio-dinamiken globalak eta/edo lokalak
  • Ekintza kolektiboa eta parte hartze politiko eta herritarreko prozesuak
  • Generoa eta ikerketa feministak
  • Gobernua eta analisi politiko konparatua
  • Hezkuntza eta kultura: inklusioa eta aldaketa
  • Nazionalismoak eta identitate nazionalak eta tokikoak