Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ASTRID BARONA FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
astrid.barona@ehu.eus

Ingeniaritza Kimiko ezagutz arloko irakasle katedraduna den Astrid Barona Ingeniaritza kimiko eta Ingurumen Ingeniartza Sailaren kidea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean). Saila horretan aurkeztu zuen metal astunez kutsaturiko lurzoruen tratamenduari buruzko doktorego tesia 1994. urtean eta doktoregoko sari berezia lortu zuen.

Gas kutsutuen bioiragazketari eta metalezko piezen biomekanizazioari buruzko hainbat proiektu zuzendu ditu. Proiektu horiek enpresa pribatuen zein publikoen diru-laguntza izan dute. Gaur egun 70 ikerkuntz artikulu baino gehiago argitaratu ditu JCR aldizkari garrantzitsuenetan Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Ingeniaritza arloetan eta beraren ikerlanaren emaitzak 80 kongresu baino gehiagotan aurkeztuak izan dira. Kutsatzaileen biodegradaziorako euskarri moduan erabil daitezkeen hondakin materialen berrerabilerari buruzko patente biren coegilea da (bata estatu mailakoa eta bestea nazioartekoa).

Unibertstitateko jardureraz gain, enpresa publiko eta pribatuen aholkularia da Ingurumen Ingeniaritzari dagokion arloan (kutsaduraren prebentzioan eta kutsatzaileen biotratamenduan batez ere). 2000. urtetik aurrera, Estatuko Ikerkuntza Agentziaren I+D proiektuen ebaluatzailea da eta, aldi berean, unibertsitateko irakaslegoa akreditatzeko programa nazionalaren ebaluatzailea.