Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Ingeniería Ambiental

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

UPV/EHUren eta Kantabriako Unibertsitatearen Ingurumen Ingeniaritzako unibertsitate arteko masterreko eta Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa masterreko ikasketak bukatu dituzten pertsonek sarbide zuzena izango dute, eta horien baliokideak diren edo antzeko gaiak lantzen dituzten master titulazioak onartzeko aukera egongo da (Ingeniaritza Kimikoa, Ingeniaritza Zibila, Industria Ingeniaritza, Energia Berriztagarriak, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra, Industria Antolakuntza, Energia Eraginkortasuna eta Jasangarritasuna Industrian, Ingurumen Zientziak, etab) Doktoregoaren Batzorde Akademikoaren irizpideari jarraituz.

XSLaren edukia

Programa honek ez du ezartzen prestakuntza osagarri espezifikorik. Batzorde Akademikoak aukeratutako ikasleek gaitasun osoa daukate programaren barruan ikertzaile prestakuntza hartzeko, eta hori berme da programan zehaztutako gaitasunak lortzeko.

Ikasleak onartzeko prozesuan hautagaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- CV osoa, alegatutako merezimendu guztien kopia soilekin batera.

- Programan sartzeko motibazio gutuna, hau jasoko duena:

a) zer ikerkuntza ildotan hartu nahi duen prestakuntza.

b) doktorego honi esker zabaldu nahi dituen lan espektatibak.

c) lortu dituen edo lortu nahi dituen finantzaketa iturriak (beka nazionalak, tokikoak, erakunde edo enpresa interesdunenak, etab.).

Balorazio irizpide hauek erabiliko dira:

- I. Ikaslearen sarrera profilaren egokitzapena (30 puntu, 20tik gorakoa izan behar du). Jatorriko masterraren eta motibazio gutunean adierazitako prestakuntza jaso nahi duen ikerkuntza ildoaren (edo ildoen) arabera neurtuko da. Lehentasun ordena, egokitzapenari dagokionez, hau izango da:

a) ingurumen ingeniaritzaren arloko masterrak;

b) ingeniaritza kimikoaren, ingeniaritza zibilaren eta industria ingeniaritzaren arloko masterrak;

c) beste ingeniaritza batzuetako eta ingurumen eta itsas zientzietako masterrak;

d) zientzietako beste master batzuk.

II. Hizkuntzen balorazio espezifikoa, bereziki ingelesarena, eta gutxienez B2 maila edo baliokidea gomendatzen da (10 puntu, 5etik gorakoa izan behar du).

III. CVaren balorazioa (60 puntu, 30etik gorakoa izan behar du). Bereziki atal hauek baloratuko dira:

I) hautagaiaren espediente akademikoa edo akademikoak,

II) programarako sarbidea ematen dion masterraren espedientea,

III) ikertzaile esperientzia, hala badagokio,

IV) lan esperientzia, hala badagokio,

V) aurreko mugikortasun ekintzak,

VI) programako ikerkuntzarekin lotutako bekak, sariak, etab.

VII) bestelako merezimendu interesgarriak.

Programako Batzorde Akademikoak hautagaiari aurrez aurreko elkarrizketa egiteko eskubidea du egoki deritzon CVko alderdiak argitzeko.

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.