Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JASONE ASTORGA BURGO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Telematikoa
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
jasone.astorga@ehu.eus

Telekomunikazio Ingeniaria (2004, telematika espezializatea) eta Ingeniari Doktorea (2013, doktorego sari berezia) UPV/EHUn. 2008tik aurrera unibertsitate irakasle modura ari da lanean UPV/EHUn, telekomunikazio sareekin eta sare eta zerbitzuekin erlazionatutako irakasgaiak irakatsiz bai Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua zein Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrean. “Elektronika eta Telekomunikazioak” eta “Sare mugikorretarako informazio eta komunikazio-teknologiak” doktoretza programetan parte hartzen du ere.

2004tik 2008ra Nextel S.A. enpresan, ingeniaritza telematiko bat, lan egin zuen sistemen segurtasun, integrazio eta mantentze arloetan. 2007tik aurrera I2T (Ikerkuntza eta Ingeniaritza Telematikoa) ikertaldeko kidea da, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. 2016an “Pertsonen Interneta eraikitzen” izenburupean ikasturte hasierako hitzaldia eman zuen UPV/EHUko 2016-2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian. 2 doktorego tesien zuzendarikide izan da, 1 nazioarteko aipamenarekin. 20 ikerketa proiektu baino gehiagotan aritu da eta egilekidea da 20 artikulu zientifiko baino gehiagotan, hauetariko 13 Journal Citation Reports indizearen kokapen esanguratsuetan, eta 25 ekarpen baino gehiago egin ditu bere ikerkuntza arloko biltzar garrantzitsuetan. Bere ikerketa lana ondoko arloetan burutu du nagusiki: 5G teknologiak, sareen eta sare-funtzioen birtualizazioa (SDN/NFV) eta sare eta zerbitzuen segurtasuna.