Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

ASTORGA BURGO, JASONE

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: ASTORGA BURGO, JASONE
Bokala: ALDABALDETREKU ETXEBERRIA, GOTZON
Bokala: GUERRA PEREDA, DAVID

Baliabide materialak

UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

UPV/EHUn, doktorego programak areto bat du heziketaren aldiari dagozkion eskola eta mintegiak garatzeko, bideo hitzaldietarako ekipoekin hornituta, bai eta 15 pertsonarentzako ekipo informatikoak ere, Gainera, programa hau irakasten deneko ikastegiak (Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa - IGET) kalkulu gunea du, edukiera ezberdinetako hamabi areto dauzkana, irakaskuntza eta ikerkuntzarako erabiliko direnak. Ikasgela informatikoak ere badaude, ikasleek libreki erabili ahal dituztenak, guztira 126 postu. IGET-en, hiru ikasgela berezi ere badira aurkezpenak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak egiteko. Horietan guztietan proiekzio sistemak daude eta edukierak 72, 130 eta 350 pertsonatakoak izanik. IGET-ek bideo hitzaldietarako ikasgela ere badu, 28 pertsonarentzat, eta 24 eta 30 pertsonarentzako edukiera duten 5 mintegi ere bai.

IGET-eko irakaskuntza laborategietako ekipamendua ere erabil daiteke, bai eta ikerketa ildoetan ari diren ikertaldeen laborategietakoak ere. Gainera, ikastegiaren erabilera amankomuneko instalazioak ere badaude, edukiera ezberdinetako ikasteko aretoak eta biblioteka nagusia, ingeniaritza-gaietan berezitutako funts bibliografikoa duena. Bibliotekan, 86 pertsonarentzako edukiera duten kontsultarako aretoetatik harago, beste bi areto daude, talde lan eta jarduerak egiteko beste xederik ez dutenak, bakoitzean 8 pertsonarentzako edukiera. Lan gune eta interneterako konexioaren bidezko informazio bibliografikoa eta dokumentuak eskuratzeko zerbitzuez gain, bibliotekak ordenagailu eramangarriak maileguan uzteko zerbitzua ere badu, unibertsitate bibliotekaren eremuan lanean eta jardunean aritzeko helburuaz.

Ikastegi osoan dago unibertsitatearen WIFI sare hari-gabearen estaldura.

Ikerketa ekipoetako pertsonek eta doktorego programako ikasleek aukera dute instalazio hauek eta IGETen erabilgarri diren baliabide amankomunak erabiltzeko.

Honez gain, UPV/EHUk izan baditu Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiak (SGIker), campusetako bibliotekak, campusetako hizkuntza laborategiak, campusetako kanpo harremanetarako zuzendaritzak eta beste.

Baliabide materialak eta zerbitzuak eguneratzeko mekanismoak IGETenak berarenak dira. Edonola ere, doktorego programak berariazko aurrekontu zuzkidura ere badu, UPV/EHUren Master eta Doktorego Eskolaren bidez gestionatutakoa, bai eta bestelako ekintzak ere, Ikerkuntzaren arloko eta campusetako errektoreordetzek gestionatutako kontratu programaren kargura doazenak, bai azpiegitura nola materialen edo baliabide bibliografikoen hornitzeko.

A CORUÑAKO UNIBERTSITATEA

Gaur egun, A Coruñako unibertsitateko Informatika fakultateak honako esparru eta baliabide hauek jartzen ditu IKTSM doktorego programa amankomunaren esku:

a.- Mintegi bat, 15 ikaslerentzat, irakaslearen postuaz eta proiekzio kanoiaz.

b.- Bilera areto bat, 15 pertsonarentzat.

c.- Ikerkuntzarako laborategi bat, batez beste, 20 bat posturekin.

d.- Gradu areto bat, karrera amaierako proiektuak defendatzeko, doktorego tesiak irakurtzeko, azterketak azaltzeko, hitzaldietarako¿ Hauetako bakoitzean, 40 pertsonarentzako edukiera dago.

e.- Ekitaldi aretoa, 500 pertsonatako edukiera duena.

f.- Biblioteka, 716 m2tako azalera, irakurtzeko 205 posturekin, 36.400 liburu, 51 aldizkako argitalpen paperean, hiru ordenagailu kontsulta publikoetarako, bi lektore/erreproduktore (mikroformak, bideoa eta abar) eta unibertsitatearen bitarteko elektronikoak erabiltzeko aukerarekin.

g.- Etsaminak egiteko bi ikasgela, ~90 ikaslerentzako edukieraz.

h.- Bestelako esparru eta zerbitzuak: batzar aretoa, 30 plazatako edukieraz, ikasteko eremua, administrazio eremua (administrazioa, atezaintza, dekanotza, dekanordetza eta ekonomi gaietarako bulegoa), kalkulu gunea, kafetegia, kopiagintza, ikasleen ordezkarientzako lokala, elkarteen lokala eta biltegiak.

Esparru guztietan dago unibertsitatearen datu sare eta haririk gabeko sarera (WIFI) sartzeko konexio fisikoa, bertatik fakultatean praktikak gestionatzeko zerbitzarietara sar daitekeelarik, kalkulu guneko pertsonalak gestionatuta.

Azpiegitura eta bitarte material guztietan errespetatzen dira irisgarritasun eta diseinu unibertsalerako irizpideak, aukera berdintasunerako, pertsona minusbaliatuak ez baztertzeko eta irisgarritasun unibertsalerako abenduaren 2ko 51/2003 legeak ezarritakoari jarraiki.

Ikastegi osoan dago unibertsitatearen WIFI sare hari-gabearen estaldura.

Ikerketa ekipoetako pertsonek eta doktorego programako ikasleek aukera dute instalazio hauek eta IGETen erabilgarri diren baliabide amankomunak erabiltzeko.

KANTABRIAKO UNIBERTSITATEA

Kantabriako unibertsitatearen doktorego eskolan badira ikasgelak zeharkako heziketaren blokeko eskolak eta mintegiak bertan burutzeko.

Komunikazioen Ingeniaritza sailak bi ikasgela ditu bideo hitzaldietarako, horren bitartez egoitza horretako ikasleak gainontzeko egoitzetan programatutako jardueretan egon ahal izango dira, bai eta UCn bertan programatutakoak zabaltzeko ere. Ikasgela hauetako bat, bideo hitzaldietarako sistemez gain, ekipo informatikoak ere badauzka.

Gainera, IGET-eko irakaskuntza laborategietako ekipamendua ere erabil daiteke, bai eta ikerketa ildoetan ari diren ikertaldeen laborategietakoak eta doktoregaien aretoetakoak ere, zein bere eginkizuna betetzeko ekipamendu egokia izanik. Hauez gain, unibertsitatearen erabilera orokorreko instalazioak ere erabil daitezke: Bibliotekak, datu baseetara campuseko edozein tokitatik sartzen ahal delarik, ikasteko areto batzuk eta kalkulu gunea. Areto guztietan dago datuen unibertsitatearen sarerako konexio fisikoa eta hari gabeko sarearen estaldura.

OVIEDOKO UNIBERTSITATEA

Oviedoko unibertsitatean, doktorego programak erabiliko ahal ditu Xixongo Ingeniaritzako Eskola Politeknikoan diren bi ikasgela, 40 ikaslerentzako edukiera dutenak, bertan heziketaren aldiari dagozkion eskolak eta mintegiak egin ahal izateko, bideo hitzaldietarako sistemak eta ekipo informatikoak bertan direla.

Gainera, Seinalearen Teoria eta Komunikazioak ikertaldearen ekipamenduak erabil daitezke (Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Konputagailu eta Sistemen Ingeniaritza saila), besteak beste, gai ezberdinetarako irakaskuntza laborategi batzuk (RF, seinalearen prozesatzea, komunikazio sistemak, komunikazio optikoak eta beste) eta ikertaldearen ikerkuntza laborategiak (zirkuitu planarrak, zirkuituen neurketarako ekipamendua, antenak neurtzeko kamera anekoikoa, antenak eremu hurbilean neurtzeko xyz mahaia eta abar). Ikertaldeak, gainera, ditu konputazio kluster bat, 50 plazatako mintegi aretoa, bideo hitzaldietarako sistema duena, 12 plazatako bilera aretoa eta 20 posturekin ekipatutako doktorego/masterreko ikasleen lan aretoa. Areago, unibertsitate campuseko erabilera orokorreko instalazioak erabil daitezke: biblioteka, zenbait ikaste areto, bilera gela, mintegiak, ikasgela informatikoak eta abar.

ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA:

Zaragozako unibertsitatean, Arkitektura eskolaren, Ingeniaritza Elektronikoa eta Komunikazioak sailaren eta Aragoiko Ingeniaritzako Ikerkuntza Institutuaren bitartez, doktorego programaren esku jarriko dira bideo hitzaldietarako areto espezifikoa, 30 ikaslerentzako edukiera duten 6 mintegi, ikasteko 3 areto eta parte hartzen duten ikertaldeei atxikitako ikertaldeen laborategiak.

Erabilgarri diren bitarteko bibliografikoak egokiak dira eta erabilerrazak, programako ikerketa ildoak betearazteko. Ingeniaritza Elektronikoa eta Komunikazioarena sailaren baliabide bibliografikoetatik harago, Ebro ibaiaren campuseko Hypatia bibliotekak datu basea onak dauzka, ikasleei bilaketa bibliografikoak egiteko aukera eskaintzen diena kontsultak eta lanak egiterakoan.

Ingeniaritza Elektronikoa eta Komunikazioarena sailak eta Aragoiko Ingeniaritzako Ikerkuntza Institutuak erabil ditzaketen baliabide informatikoak, konputazio klusterrak eta softwarea nahikoak dira doktoregoko ikasleek egin behar duten ikerketa behar bezala egin dezaten. Ikasleek ikasgela ugari dute eskura ikerketa lanak egin ahal izateko ordenagailu eta softwareaz ekipatuta. Doktoregoan parte hartzen duten UZren ikerketa ekipo guztiek aukera dute era honetako bitartekoak erabiltzeko.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Brno University of Technology
  • ESIGELEC SCHOOL OF ENGINEERING
  • Ecole Nationale Supérieure des Telécommunications, Télecom Paris Tech
  • Ghent University
  • Institut National Polytechnique de Toulouse
  • KARLSRUHER INSTITUT FUER TECHNOLOGIE
  • Politechnika Lubelska
  • Politecnico di Milano
  • Technische Universitaet Carolo-Wilhelmina zu Braunschweig
  • Technische Universität Dresden
  • Technische Universität Wien
  • UNIVERSITA DEGLI STUDI ROMA TRE
  • Università degli Studi di Trento
  • Università degli studi di Cagliari
  • Université de Mons

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Centro CENSIS/ALERT de la Northeastem University, Boston
  • Institut National de Recherche sur les Transport et leur Securite, Lille
  • Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Monterrey
  • Instituto de Física Aplicada, CSIC
  • Instituto de Telecomunicações de Aveiro
  • International Computer Science Institute, Berkeley
  • Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
  • Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
  • Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
  • McGill University, Montreal
  • Politecnico di Milano
  • Polymer Optical Fiber Application Center, University of Applied Sciences Georg-Simon-Ohm Nürnberg
  • SRI International, Melon Park, California
  • Technical University of Denmark
  • Technical University of Munich
  • Technische Universität Dresden
  • Universiteit van Amsterdam
  • University of Colorado
  • University of Sheffield
  • University of Washington, Seattle
  • Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
  • École Nationale Supérieure des Télécomunications de Bretagne